2005etik hona, urtero egiten da New York hirian, Pen World Voices Festival poesia jaialdia. Astebeteko iraupena du eta beste lurraldeetako idazleak gonbidatzeko ohitura dute. Aurten, Tere Irastortza aritu da New Yorkeko Unibertsitatean errezitatzen. Maiatzaren 3ko ekitaldian, Melcon Mateu idazle katalana eta Odi Gonzales idazle ketxuarra izan zituen bidelagun. Hitz batzuk esan dizkigu hara eramandako helburuez eta han bizi izandakoaz.
Egunero ez dira horrelako gonbiteak jasoko, ezta?
Antolatzaileek poeta katalana eta ketxuarra ezagutzen zituzten, biak hango unibertsitateetan ari direlako lanean, eta baita saio hau antolatu zuten Lila Zemborain eta Mariela Dreyfus ere. Ni ez ninduten zuzenean ezagutzen, baina bazuten nire poesiaren erreferentziarik, eta alde horretatik asko poztu naiz New Yorkeko Unibertsitatearen bidez gonbite hau jaso izanaz.
Norberarentzat ukaezina den ohoreaz gain, bada aipatu gabe utzi ezin dudan beste arrazoirik ere. Saioaren bi antolatzaileak New Yorkeko Unibertsitateko Literatura Sortzaileko Departamentuko kideak dira, eta geuk hemen Bergarako Idazle Eskolan bezala, haiek ere han bi urteko masterra egiten dute. Beraz, alde horretatik, hara joan nintzenean interes hori barren-barrenean neraman; Bergarako Idazle Eskolako Europako Idazketa Sortzaileko Elkartean egon arren, normalean oso gutxi baitira bi ikasturtez eskola-presentzialetan aritzen diren ikastaroak.
Eta badute hemengo poesiaren berri?
Antolatzaileek, berez, ez dute ondo ezagutzen euskal literatura, baina orokorrean literaturan eta poesian oso arituak dira, eta biak ere, poeta handiak, saiakeran eta abarrean ere jarduten dutenak. Alde horretatik, ezagutza berezia izan da elkarrentzat. Ez nintzen poeta bat New Yorken sentitu, New Yorken poeta artean baizik.
Beste alde batetik, Pen Clubak badu hizkuntza eskubideen programa eta beraz interesa ere, eta hori nabari zen jaialdi handi horren barruan. Baina zinez esango nuke, bertaratu ziren askorentzat euskal poesia entzutea oso berria izan zela.
Eta orain badakit (Pamiela, 2011) zure azken liburuko poemak eskainiko zenituen nagusiki.
Sarah Trutle-k itzuli zituen nire bi azken liburuetako poema batzuk, bertaratu aurretik, baina lehen ere Iñaki Mendigurenek itzulirik banituen beste batzuk, eta azkenean nire azken hiru liburuetako antologia txiki bat egin nuen.
Gazteleraz eta ingelesez neuzkan poemekin horrelako bildumatxo bat egin eta han Eusko Jaurlaritzak daukan ordezkaritzan egindako inprimaketa bizkor batekin batera burutu nuen emanaldia, batez ere, bertaratzen zirenek gerora ere geure erreferentzia apur bat izan zezaten. Hori ez zuten beste poetek egin. Orain nire webgunean jarrita daude.
Beste alde batetik, nire azken libururako Aitor Furundarenak sortutako musika eta Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera argitaratutako diskoa ere eraman nuen, baina antolaketa arazo batzuk tarteko, ez zen nik prestatua nuen bezala entzun. Hala ere, azkenean musika CD horiek ere banatu nituen. Euskal kulturaren beste erreferentzia batzuk uzteko ere interesgarritzat jo nuen.
Eta finitzeko, poeta ketxuarekin ere harremanetan izan nintzen, literaturaz gain, geure hizkuntzen normalkuntza prozesuez ere aritu ginen, eta neuk ere ikastola baten sortze eta garapen prozesuak gertutik bizi ditudanez, Euskal Herrian iniziatiba sozialeko antolaketaz ere mintzatu ginen.
Eta zer-nolako harrera izan zuen zuen saioak?
Geure irakurketa jaialdiaren azken txanpan burutu zen. Oso interesgarria izan zen, aurreko eguneko saio batera ere joan nintzen, baina nire testuak itzultzen lanpetu samar ibili nintzen azken momentuan, eta alde horretatik, besteenaz ez nuen hainbeste gozatu.
Harrera bikaina egin zidaten, bai Jaurlaritzako ordezkaritzako kideek ekitaldia baino lehen eta baita antolatzaileek eta bertako euskaldunek ere. Baina azpimarratu nahi nuke, oso aberatsa iruditu zitzaidala irakurketa ondoren sortu zen giroa eta konplizitatea. Jaialdia amaitu orduko jende asko hurbildu zitzaidan, poesiari buruz eta baita euskarari buruz ere hitz egitera. Denbora gutxi izan dut ondorengo egunetan jaso nituen gonbidapenei erantzuteko.
Arestian esan bezala, Melcon Mateu idazle katalana eta Odi Gonzales idazle ketxuarra izan zenituen bidelagun. Bazenuen euren berri ala bertan ezagutu zenituen?
Ez, bertaratu aurretik ez nituen ezagutzen, baina oso poesia interesgarria egiten dute eta geuretzat ere oso hurbilerraza. Ondorengorako harreman bidea badugu, beste gauza batzuen artean, geure poesiaren bidez.
New York inspirazio iturri izan da artista askorentzat. Bidaia honek arrastorik utziko al du zure idatziren batean, poemaren batean?
New York ere hartaraino izan da inspirazio iturri non neuk ere hainbat toki maite nituen joan aurretik, beste idazle batzuek erakutsi didatelako...
Neu lehen aldian izan naiz New York-en, eta oraindik agudoegi da esateko zein eragin izango duen, hiriak izango ote duen eragina ala bertan gogoetetarako hartutako denborak; han maletek uzten zuten tokian sartutako liburu berriak edo ezagututako jendearen pistari lotzeak...
Eta bai, bertan nengoela ere idatzi dut zerbait baina idazteko segidak denbora geldiagoa eskatzen du oraindik. Bertan izan naizen bitartean, batez ere, neure hainbat poema itzuli gaztelerara eta nire beste lan batzuk zuzentzen eta irakurtzen aritu naiz. Eta adi-adi egon naiz, ahal dudan guztietan bezala: zer ikasiko jarri eta ahazteko zenbat geratzen den erabakitzen.
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]
Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]
Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]
Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]
Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.