Arditurri, ur azpian behar luketen aztarnak

  • Erromatarren garaian bazebilen jendea Arditurriko meategiari minerala ebasteko lan gogorrean. Gaur, bi milurtekoko ustiapenaren aztarnek liluratu egiten dute bisitaria. Ezin osorik ikusi, baina ikus daitekeena nahikoa duzu bidaia harrigarria egiteko. Teknologia modernoak ere laguntzen du, dena esatera: efektu bereziek areagotu egiten dute meategiak berezkoa duen zirrara.

Harrigarria da. Hori pentsatzen du bisitariak Arditurriko meategiak bisitatzean, Aiako Harria mendigunearen bihotzean. Meategiko aztarnarik zaharrenak erromatar garaikoak dira. Erromatarrek meategiak irekitzeko sua pizten zuten paretaren ondoan; haien meazuloak borobilak dira, tamaina txikikoak, eta erraz bereizi daitezke ondoren egindako ustiapenek utzitakoetatik. Hala ere, inguruko aztarnek argi uzten dute lehenago ekin zitzaiola meatzeak ustiatzeari. Bisitariak denboran bidaia egin eta garai hartako herritarren lantokia ikusteko aukera du; imajinazioaren bitartez bide horietan barrena aritzekoa.

Juan Guillermo Thalacker ingeniariak hamabost kilometro inguruko meategia aurkitu zuen 1803. urtean. Gaur egun hiru kilometro eta erdi geratzen dira. Thalackerrek Arditurri bisitatu ondoren esan zuen “400 gizon 200 urtez lanean arituta ere” ez litzatekeela nahikoa izango meazulo guzti horiek zulatzeko. Meategiaren handitasunari egiten dio erreferentzia. Izan ere, Iberiar penintsulan 2.000 urte baino gehiagotan ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa da Arditurrikoa. Eta hori da bisitariek gehien nabarmentzen dutena, “jendeak ez du espero etxe ondoan horrelako zerbait aurkitzea. Herritar askok ez du ezagutzen eta harrituta geratzen dira meategiaren handitasunarekin”, adierazi du Miren Olivak, bisitetako gidariak. Meategiak zortzi pisu ditu, 100 metroko sakonera du eta gaur egun bost pisu urperatuta daude eta hiru lehorrean. “Guk bigarrena eta hirugarrena soilik bisitatzen ditugu, eta azpian dagoenaren berri ematean jendea zur eta lur geratzen da. Harrigarria da hemen norbait lanean imajinatzea, oso gogorra iruditzen zaie”, dio gidariak. XIX. mendetik aurrera, dinamita erabiltzen hasi zirenean, erromatarren garaiko galerien gainean lan egin zuten, eta horren ondorioz kilometro asko desagertu ziren.

Zentzuak eta emozioak bizi-bizi

Adimenak, zentzuek eta emozioek esku hartzen dute denboran atzera egiteko bidaia honetan; argiek eta soinuak giro berezia sortzen dute meategi barruan. Bidaiari ekin eta meategi handian sartu aurretik, bisitariak areto batean narratzaile baten ahotsa entzuten du: Juan Guillermo Thalacker alemaniar ingeniariak meatzearen historiaren eta geologiaren berri ematen du. Ahots horrek giro berezia sortzen du argiztapen eta soinu efektu berezien laguntzarekin.

Aurkezpen horren ostean meategiaren maketa ikusten du bisitariak, eta jarraian meazuloko bisita gidatua hasten da. Bi aukera daude, oinarrizko bisita egitea eta meategia sakonean ikustea. Lehenengoa edonork egin dezake, bigarrena ez. 5 urtetik gorakoak soilik sartu daitezke, eta ez denak, lekua ez baitago gurpildun aulkiarekin ibiltzeko egokituta. Oinarrizko bisita bai, bidea zabalagoa eta horizontala delako.

Oinarrizko bisitan, meategiaren bigarren pisutik sartu eta 200 metroko ibilbidea egiten da. Argiztapenak meategiaren berezitasunak ikusteko aukera ematen du, gidariak garai hartako hainbat historia kontatzen dituen bitartean. Besteak beste, Erdi Aroa aktibitate handiko garaia izan zela burdinaren inguruan, eta ola asko sortu zirela eskualdeko ubide eta ibaietan. Erromatar garaian berriz, zilardun galena ustiatu zuten, zilarra lortzeko; bitxi, edergarri eta txanponentzat. Beruna eta burdina ere ustiatzen zituzten.

Meategiari bisita intimoa

Bisita osoak, bide horrez gain, hirugarren pisua ikusteko aukera eskaintzen du. 400 metroko abentura. Behera jaistean desberdina da guztia; ez dago argirik eta linternak ematen dizkiete bisitariei, bidaia intimoagoa da. Bisita horretan aztarna gehiago ikusten dira, garai bateko igogailua eta galeria erromatarrak esaterako.   

“Meategiko hirugarren pisua Arditurriko errekaren maila freatikoaren azpitik dago; urperaturik egon beharko luke”, jakinarazi digu Olivak. Pisu hori da garai batean mineralez beteta zegoen zaina. Ez dago urperatua erromatarren garaiko obra hidrauliko batek funtzionamenduan jarraitzen duelako; Cuniculusa izena du horrek. “XIX. mendetik aurrera, dinamita erabiltzen hasi ziren. Zulo handiagoak zabaltzen ziren eta sabaia ez erortzeko zutabeak uzten zituzten noizbehinka”.

2.000 urtetako soinuak eta giroa birsortzen dituzte teknologia berriek; arrokek erortzean egiten zuten burrunba eta erabateko isiltasuna tartekatzen dira, lakuetako uren gaineko hotsaren islarekin, eta horrek guztiak bisitariari sentipen bereziak eragingo dizkio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erromanizazioa Euskal Herrian
2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian

Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]


Euskal Herrian aurkituriko mosaiko erromatar garrantzitsuenetako bat ikusgai jarri dute Ablitasen

El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]


Baskoiak, erromatarrek sarituak ala zigortuak?

Irulegiko indusketek, Antzinaroko euskarazko inskripzioak dituen eta mundu osoari bira eman dion brontzezko xaflaz gain, beste hamaika aztarna baliotsu azaleratu dituzte jadanik, eta, sarritan mitoekin bete izan dugun Euskal Herriko historiaren hutsune bat betetzen lagun... [+]


Izenik gabeko erromatar hiria

2018an Artiedako (Zaragoza) udalak El Forau de la Tuta aztarnategiko arrastoak ikertzeko laguntza eskatu zion Zaragozako Unibertsitateko Arkeologia Sailari.


Antzinaroan ere Pirinioak ez ziren muga

Ibañetako lepoa, duela 2.000 urte inguru. Erromatarrek galtzada eraiki zuten, Pirinioak puntu horretatik igarotzeko. 2008an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea antzinako iturriek aipatzen duten galtzadaren bila.


Foruko erromatar herrixka

Hil honetan hasi eta abuztuaren 28a bitartean, Foruko (Bizkaia) erromatar herrixkaren arrastoetara hurbiltzen denak bisita gidatu berezia egin ahal izango du, aurrez aurrekoa eta birtuala, aldi berean.


PORTZELANAZKO IRUN
Izebaren etxeko salako apaletan distiratsu eta hauskor begiratzen gaituzten iruditxo gorrotagarri koadrilaren atzean, zabal, aberats eta, batez ere, erabilgarri ageri da portzelanaren eta, oro har, zeramikaren mundua. Noski, Ming dinastiako jarroi autentikoa ez dugu kantinplora... [+]

Erromatarrak Tiberretik Bidasoara
«Baina nork dio erromatarrik ez zela egon hemen? Caro Barojak esan zuen: saltus eta ager. Baina hori erromatar idatzietan ez da ageri eta aztarna arkeologikoek justu kontrakoa diote!», ahotsa punttu bat igo eta baieztatzen du, seguru, eskuan pintzela eta aitzur txikia balitu... [+]

ERROMAREN PAUSOA GURE ZILARREZKO KOSTALDEAN
Ager eta Saltus. Bi hitz horiek datozkio askori gogora eskola garaian erromatarren inguruan irakasleak esandakoetatik. Euskal Herria horrela banatzen omen zutelako: lautada eta mendialdea; isuri mediterraneo aberatsa, batetik, eta interesik gabeko isuri atlantiarra, bestetik... [+]

Ebroko urak daramana
Mantibleko zubiaren gainbehera

Urtarrilaren 24tik 25erako gauean erori da oraindik zutik mantentzen ziren Lantziegoko Mantibleko zubiaren bi arkuetako bat. Arabar Errioxako monumenturik garrantzitsuenetakoa da. Josu Narbartek artikulu honetan azaldu du bere jatorria, eta hainbat elkartek iragarria zutela... [+]


Mattin Ayestaran
“Irulegiko hiri baskoiaren aurkikuntza oso garrantzitsua da”

Burdin Aroko baskoien hiri baten aztarnak aurkitu ditu Aranzadik Irulegi mendiko magalean eta honek Erromatarren aurreko baskoiak duela 2.700 urte nola bizi ziren hobeto ezagutzeko aukera emanen du.


Irulegi
Baskoien herri gotortu bat Pirinioen magalean

Bi aste lanean eman ondoren, bukatutzat jo dituzte 2020ko indusketa-lanak Irulegiko aztarnategi arkeologikoan. Uztailaren 9an lehen emaitzak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte proiektuaren parte diren Aranzadi Zientzia Elkarteko, Arangurengo Udaleko eta Nafarroako Gobernuko... [+]


2020-03-03 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Erromatar

Beste deskubrimendu bat: erromatarrak. Tira, deskubrimendu, aspalditik ezagutzen ditut erromatarrak, Kaligula, Pontzio Pilatos, Coronavirus bera, Asterix Italian komikiko auriga; baina orain berriz aurkitu ditut, izan dut irudipen, argialdi, epifania moduko bat. Sarri xamar joan... [+]


Eguneraketa berriak daude