Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu du Kataluniako Parlamentuak urtarrilaren 23an onartu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Vicent Partalek Contra la imposició, la desobediència izenburuko editoriala idatzi du auziaren inguruan.
Ez ditzagun gure buruak engainatu. Norbaitek azal diezadala Estatuak zergatik hitz egin behar duen Kataluniarekin edozer gauzari buruz, inposatzeko aukera duenean. Ikuspuntu txepel batetik, Estatuko instituzioen eta zehazki botere judizialaren neutraltasunaz hitz eginez argumenta zitekeen. Kontrakoa erakusten duten froga ugari daude, ordea: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez ditu inondik ere gaur egungo Espainiako herritar guztiak berdintzat hartzen. Batzuk eskubide ororen jabe dira eta besteak, katalanak, jazarri beharreko areriotzat hartzen ditu. Argi eta garbi.
Badakite, akatsez eta lotsaz gaindi, independentzia prozesuak aurrera jarraitzen duela Katalunian, eta ez dela geratuko. Zirrikitu guztiak itxi nahi dituzte. Adierazpen hau baliogabetu nahi dute, badakitelako prozesua Nazioarteko Justizia Auzitegira heltzen bada, subiranotasun adierazpena dela emandako urrats guztiak justifikatuko dituen pieza nagusia. Zentzu horretan, gogoan izan behar da Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren jokabidea mespretxagarria dela. Independentzia prozesuak aurrera egin eta espainiar markoa gainditzen badu, nazioartean sartzeko, ez du axolako zer esango duten, ezta baliogabetu egin nahi duten.
Dena den, geuk nola erreakzionatu behar dugun jakitea da gakoa. Hitz egin edo hitz egitera deitzeko jarrera baliagarria da nazioarteko iritziaren aurrean arrazoiak biltzeko. Argi geratu da, ordea, elkarrizketak ez gaituela inora eramango. Ez dezagun denbora gehiago galdu, beraz. Subiranotasun adierazpena aurrerapauso handia izan zen. Eta alde bakarrekoa, hala da. Parlamentuak proposatuko duen hurrengo urratsak, espainiar instituzioei esplizituki desobeditzeko bidean, konfrontazioaren langa gehiago igo beharko luke.
Jende askok galdetu dit desobedientzia horrek nolakoa izan beharko lukeen. Ez dagokit niri erantzutea. Uste dut politikariei edota gizarte zibilaren ordezkari kualifikatuei –ANCri edo Òmnium Cultural elkarteari, esaterako– dagokiela erantzutea. Dena den, hainbat ideia bururatzen zaizkit: Kataluniako Generalitatearen eraikin guztietatik espainiar bandera kentzea; Parlamentuak adierazpen bat onartzea, Auzitegi Konstituzionalari ukatuko diona Kataluniako arazoetan muturra sartzea; Madrilgo parlamentutik diputatu katalanak ateratzea; edo guztietan onena, galdeketaren proposamen zehatza egitea, gutxi gorabeherako datekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]