Maiatzaren 15ean Urtza Alkorta atxilotu zuen Ertzaintzak Ondarroan, Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz. Ehunka herritarrek bere inguruan sortutako “herri harresiaren” irudi ikusgarriak bildu dituzte Axier Lopez eta Lander Arbelaitz kazetariek Argiaren webgunean.
Ertzaintzak 30 furgoneta baino gehiago eta ehunka agente mobilizatu zituen maiatzaren 15ean Urtza Alkorta atxilotzeko. Ondarroarrari bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak, ETAko kideei laguntzeagatik. Alkorta 2010ean atxilotu zuen Ertzaintzak eta haien esku egon zen bitartean tratu txarrak jasan zituela salatu zuen: “Azkenean, beraiek pentsatua dutena onartzen duzu, amaitzeko desiratzen zaudelako”, azaldu zuen.
Ondarroan “herri harresia” osatu zuten ehunka lagunek Alkortaren inguruan, desobedientzia zibil eta protesta baketsuarekin atxiloketa zailtzeko. Hiru ordu eta erdiz aritu zen Ertzaintza jendea Alamedako Zubitik ateratzen, arrastaka eta gorputz atalak bihurrituta. Hainbat pertsona ere atxilotu zituzten erresistentzia horren ondorioz.
Argiako kazetari Lander Arbelaitz eta Axier Lopez zubian izan ziren, gertatzen ari zena jasotzen, eta irudi horien bilduma ikusgai dago euren blogetan.
Axier Lopezek bideoak kronologikoki antolatu ditu Begizta.net-en eta horietan antzeman daiteke polizia operazioaren tamaina, Aske Gunean bilduta zeuden herritarren hasierako erreakzio eta kantak, Alamedako zubia husteko ertzainen ahaleginak eta baita Urtza Alkortaren atxiloketa unea ere.
Bestetik, Lander Arbelaitzek Aske Gunean gertatzen ari zenaren etengabeko jarraipena egin zuen hainbat gau eta egunez. Kronikak, elkarrizketak eta irudiak paratu ditu Taupadak blogean.
Atxiloketa uneko hainbat bideo:
6:44. Eguna argitzearekin, Ertzaintzaren etorrera iragarri zuten megafoniatik. Jendea zubira igo zen euripean. (Iraupena: 3:47 minutu).
9:15. Ertzaintzak banan-banan atera zituen ehunka herritar zubitik. Erresistentzia eta tentsio une handiak bizi izan ziren.
(Iraupena: 3:09 minutu).
9:45. Urtza Alkorta atxilotu arteko azken momentuak erakusten dituen bideoa. Elkartasun oihuak eta urduritasuna. (Iraupena: 6:36 minutu).
10:47. Mikel Etxaburu ondarroarrak “zubi harresiaren” balorazioa egin zuen aldameneko karpan, txalo artean (Iraupena: 5:23 minutu).
"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.
Azaroaren 14an askatuko dute Urtza Alkorta ondarrutarra. Bere kasua ezagun egin zen, ehunka lagunek desobedientzia aldarrikatu eta sei egunez bera babesteko "zubi harresia" antolatu ostean.
Bost pertsonari urte banako kartzela zigorra eta isun ekonomikoak jarri dizkie Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Ondarroako herri harresian ertzaintzako agenteen aurka "atentatu delitua" eta lesioak eragitea egozten diete. Bost auziperatuek epaiketan karguak ukatu... [+]
Estefania Beltran de Heredia sailburuak Urtza Alkortaren atxiloketaren operazioaren kostuen berri eman du. Orotara 282 ertzainek hartu zuten parte maiatzaren 15ean, 34 furgoneta erabili zituzten, lau auto eta bi itsasontzi.
200€-ko isunak iristen hasi zaizkie Ondarroako Aske Gunean identifikatutako kideei. Erlantz Alkorta, Urtza Alkortaren neba, da isuna jasotako bat, eta ARGIAk berarekin hitz egin du.
Espainiako Entzutegi Nazionalak Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa Polizia espainiarrari eta Goardia Zibilari agindu zien Garak gaur argitaratu duenez. Egunkari horrek eskuratutako dokumentuek erakusten dutenez, Ertzaintzak telefonoz bere burua eskaini zuen Alkorta... [+]
10:00ak inguruan atxilotu dute ertzainek Urtza Alkorta [ikusi bideoa]. 6:30ean heldu dira Ondarroara, 30 bat furgonetatan. Alkortaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du beste bi pertsona atxilotu eta zortzi identifikatu dituztela.
Hemen ikus ditzakezue Urtza Alkorta ondarrutarra atxilotu duten goizeko bideoak. Gehienak Axier Lopez eta Lander Arbelaitzek grabatuak dira, eta beste hedabideetako batzuk ere jartzen joango gara.
Ondarruko Aske Gunean alarmak jo du, Iurretatik ertzaintzaren 6 eta 8 furgoneta artean atera direlako mezua zabaldu da. Ostera, ordea, ertzainak berriz Durangorantz itzultzen ari zirela jakin da.
Urtza Alkorta azken minutuetan zutik egon da Ertzantzari erabiltzen ari den indarkeriagatik kargu hartuz. 10:00ak inguruan eraman dute arrastaka. 6:30ean heldu dira ertzainak Ondarroara, 30 bat furgonetetan. Goizeko bideo eta argazkiak Lander Arbelaitzen blogean aurkituko... [+]
Hasi aurretik oharra: post honetan Ondarroan AskeGunea ireki zutenetik amaitu arte, sei egunez bizitakoa topatuko duzu, ahalik eta txukunen kontatua. Gainbegirada bat eman nahi badiozu, behe-behetik gora hastea gomendatzen dizut, gertaeren eboluzioa ikusi ahal izateko
Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk... [+]