San Francisco (AEB), 1889. Hamahiru urte besterik ez zituela Jack London idazlea (1876-1916) Hickmott ontziratze fabrikan lanean hasi zen. Egunero hamabi eta hamazortzi ordu bitartean ematen zituen lantokian, eta baldintza gogor horiekin nazkatuta, legez kanpoko ostra-bilketan hasi zen. Alderrai ere ibili zen, kartzelatik pasa zen eta urrearen sukarrak harrapatu zuen. Mende berria estreinatzearekin bat, London inprenta teknika berritzaileak erabiltzen hasi zen bere idazlanak merke argitaratzeko eta, hala, 25 urte zituela, literatura bizibide izatea lortu zuen.
Wallace Stevens (1879-1955) abokatu lanetan aritu zen poeta arrakastatsua izan baino lehen, baina Londonek ez bezala, zuzenbideari eutsi zion arrakasta lortu ondoren ere. Henry David Thoreau familiaren arkatz fabrikako langile izan zen –idazteko materialean aurrezteko aukera izan zuen behintzat–; Charles Dickens betun fabrika batean aritu zen; Arthur Conan Doyle oftalmologoa zen; eta Richard Wright, postaria.
Zenbaiti lanbide alternatiboak karrera literarioan lagundu zion. Langston Hughes-i (1902-1967), jatetxe baten zerbitzari ari zela, Vachel Lindsay poetaren mahaia zerbitzatzea egokitu zitzaion. Zoparekin batera berak idatzitako olerki sorta eman zion Lindsayri, eta bere bizimodua goitik behera aldatu zen handik aurrera.
Beste zenbaitentzat inspirazio iturri izan ziren halabeharrezko lan horiek. Ostra, urre edo arazo bila ibiltzeak eragin handia izan zuen Jack Londonen obran. Eta gasolindegi batean lan egitea ziur aski lagungarri izan zen Jack Kerouacentzat On The Road errepide-nobela idazteko.
Idazleen “beste” lanbideetan ohikoenetakoa, harrigarria badirudi ere, anbulantzia gidari izatea izan zen joan den mendean. Ernest Hemingway, Dashiell Hammett, E. E. Cummings, W. Somerset Maughan, John Dos Passos eta Archibald MacLeish zaurituak garraiatzen aritu ziren, Lehen nahiz Bigarren Mundu Gerretan. Beraz, diru faltak edo inspirazio beharrak baino gehiago, gerrak eraman zituen anbulantziak gidatzera.
Aipatutako idazle guztien artean emakumerik ez dago, ez idaztea denbora osoko jarduna izateko zortea izan zutelako, soldata eta aitorpenik gabeko lanetan jardun ohi zutelako baizik. Eta sarritan idazle izateko aukera ere ukatzen zitzaien, Brontë ahizpei bezala. Emilyk eta Annek gizonezko izenordeak asmatu zituzten lanak argitaratu ahal izateko, eta Charlottek zuritzen zituen pataten artean ezkutatu behar izaten zituen Jane Eyre maisulanaren eskuizkribuak.
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]