Etikak argi egin diezaioke zaborren kudeaketari

  • Hondakinen kudeaketa aldatu beharrak piztu duen eztabaida beroan sistema batzuen eta besteen dohai eta kalteak alderatzerakoan sarri mahairatzen dira irizpide teknikoak. Antonio Casado da Rochak proposatzen du etikatik ere begiratzea gaiari.
     


2013ko maiatzaren 02an
Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da Antonio Casado da Rocha; egun Biologiaren Filosofia arloan ari da ikerlanean EHUn.
Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da Antonio Casado da Rocha; egun Biologiaren Filosofia arloan ari da ikerlanean EHUn.Uberan.org

Antonio Casado da Rocha (1970) filosofo eta ikerlariak Dilemata.net gunean plazaratu dituen hiru artikulutan landu du hondakinen kudeaketarako eredu ezberdinen eta etikaren arteko harremana. Euskaraz publikatutako Esku Ezkerraz poema liburuaz gain, gaztelaniaz etikaz eta desobedientziaz dauzka gutxienez beste hiru. Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean ari da Biologiaren Filosofia arloko ikerlanetan. Etica y gestión de residuos lana plazaratu du hiru ataletan.

Apirilaren 23ko datarekin Dilemata.net-en jarri duen artikuluari “Etica y gestión de recursos (3): espacio y tiempo” ipini dio izenburu (Etika eta baliabideen kudeaketa (3): espazioa eta denbora), azken esaldi honekin bukatzeko: “Pero adelanto las conclusiones: creo que el PaP nos hace mejores, en el sentido de que nos hace ciudadanos que reciclan más y consumen de manera más consciente.” Hemen eskainiko dugu euskaraturik artikuluaren zatirik handiena:

Etika eta baliabideen kudeaketa (3): espazioa eta denbora

El Diario Vascok atzo ezagutarazi zuen Beraun auzoko (Errenteria, Gipuzkoa) bizilagunek zera erabaki zutela ohiko batzar baten “gai ordenatik kanpo”: uko egitea Atez Ateko Bilketari (AAB) eta auzokonpostatzeari, aldi berean sustatuz inguruan daukaten San Markoseko zabortegia ixtea. Hondakinak bereizi behar ez baldin badira eta lurperatu ere ez, zer egingo da haiekin? Bost edo gutxiago edukiontzi (5E, 4E…) kolektiboen ohiko sistemak ezin du aski birziklatu errauste planta saihesteko adina, baina Beraungo auzotarrek ez dute eman iritzirik hura kokatzeko lekuaz. Ez dut uste hurbil nahiko dutenik, dozenaka urtez soportatu ondoren zabortegi batek dakartzan kirats eta arriskuak. Beharbada gehiengoak nahiko du, besterik gabe, agintariek arazoa kendu diezaien begien aurretik, beste gaietan bezala. Baina gauza batzuk ez dira desagertuko guk gehiago haietan pentsatzen ez dugulako.

Hogeita hamar urtez bizi izan naiz Errenterian eta hamar baino gehiagoz Hernanin, Gipuzkoan AAB ezartzen aitzindarietakoa izan den herrian, eta beraz ondo ezagutzen ditut aipatu hondakinen bilketa sistema biak (AAB vs. 4E), dauzkaten ondorioak bezala. Horien ezaugarri nagusiak laburbilduko ditut, erabiltzailearen aldetik.

Edukiontzi kolektiboen sistema (4E):

•    Erabiltzaileek bereizten dituzte –edo ez– hondakinak eta kalean dauden edukiontzi publikoetan lagatzen.
•    Edukiontziak aldika husten dira baina ez dago modurik oker erabiltzea eragozteko.
•    Erabiltzaile bakoitzak lagatzen du nahi duena nahi duenean.
•    Birziklatze tasa gaur egun (Gipuzkoan): 35%

Edukiontzi pertsonalizatuen sistema (AAB)

•    Erabiltzaileek bereizten dituzte hondakinak eta uzten dituzte etxe atarietan ipinitako edukiontzietan.
•    Gauero biltzen dira era pertsonalizatuan eta soilik biltzen da ondo sailkaturik dagoena.
•    Astean hirutan biltzen da hondakin organikoa, bi gautan ontziak, behin papera eta beste behin errefusa.
•    Birziklatze tasa gaur egun (Gipuzkoan): 86%

Ez naiz sartuko kopuruetan gaiaren mami etikora jo nahi dudalako, horixe baita sarrerotan landu nahi dudana. Gainera, ez daukat motiborik birziklatze portzentajeak zalantzan jartzeko, nire esperientzia propioarekin bat datozelako: 4E sisteman gutxi gora behera nire hondakinen %30 birziklatzen nuen eta AABrekin %90era hurbiltzen naiz. Gaur nabarmendu nahi dudana da bi sistemak modu ezberdinean bizi dituztela erabiltzaileek. Erabiltzaileak modu ezberdinean hartzen du parte eta, ondorioz, modu ezberdinetan ulertzen ditu. –Esango dut, bide batez, erosotasunari dagokionez nik ez dudala ezberdintasun handirik nabaritu. Birziklatu nahi duenari Atez Atekoak ez dio behartzen dagoenekoz egiten ez duen ezer gehiagotara–. Ez baldin bada berdina “zaborra jaistea” AAB sisteman eta 5Eetakoan, diferentzia neurri batean datza norberak hondakinak kudeatzeko hartzen dituen espazioa eta denboran sistema bakoitzak daukan eraginean. Edukiontzi kolektiboen sisteman batek badauka dena batera jaitsi eta hurrengo gaua arte kontua ahaztea; Atez Ateko Bilketak eskatzen dio erabiltzaileari pixka bat gehiago planifikatzea eta hondakinekin denbora gehixeagoz elkarbizi behar duenez, hondakinak sortzeko garaian –erosterakoan batez ere– kontzienteago bihurtzen du.

Nire kolega Armando Menéndezek esan bezala, sarritan ingurumenaren etika identifikatzen da makroetikarekin, banaketa administratibo eta politikoen gainetik pertsona multzo handiei eragiten dieten gai globalak aztertzen dituenarekin. Sarrera hartan Armandok oroitarazten zuen hiru mailak –mikro, meso eta makro– direla garrantzizkoak eta defenditzen zuen mikrotik aztertzeko beharra, ingurumen gaiak hurbiltzeko eguneroko erabakietara. [Hondakinak kudeatzeko] bi sistemok ere eragin ezberdinak dauzkate hiru maila edo gune horietan, baina hurrengo baterako utziko dut. Hurrengo atalean alderatuko ditugu bi sistemak aurreko sarrera batean azaldu nuen marko kontzeptuala erabiliz. Baina aurreratu ditzaket emaitzak: Atez Ateko Bilketak hobeak egiten gaitu, gehiago birziklatzen eta modu kontzienteagoan kontsumitzen duten herritar bihurtzen gaituelako
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Eguneraketa berriak daude