8.000 lagun katalanaren aldeko ‘Potonejada’-n Perpinyàn

Pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasunaren aldarri.
Pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasunaren aldarri.potonejada.wordpress.com

2 d’Abril kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. erregeak, espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean dago. Egun honen bidez, katalanaren egoera eta Frantziako Gobernuaren hizkuntza politika salatu nahi izan ditu erakunde antolatzaileak.

Apirilaren 13ko Potonejada, Un clam d’amor per la lengua catalana lelopean ospatu zen. Leloari jarraiki, pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasun-aldarri bihurtu zituzten herritarrek. Halaxe diote katalanaren ofizialtasunaren aldeko ekintza hau sustatzeko erabili duten bideoan:

“Com uns declaren la guerra, declarem l’amor a la llengua, a la terra, a la gent. Ajuntem les mans, preparem els llavis, esmolem les llengues. Volem pas més callar, volem pas més que ens callin… Potonejada per la llengua catalana”  (Batzuek gerra deklaratzen duten bezala, guk hizkuntzarekiko, lurrarekiko, jendearekiko maitasuna aldarrikatzen dugu. Bildu ditzagun eskuak, prestatu ezpainak, zorroztu mihiak –hizkuntzak–. Ez dugu isildu nahi. Ez dugu nahi isil gaitzaten. Musuketa,  katalanaren alde!)

Festa, Perpinyàko plaza eta kaleetan barrena barreiatu zen egun guztian zehar. Pot emateak argazkitan jaso eta Una llengua, un dret, una llei agiria sinatzeaz gain, Ipar Kataluniako hiriburura inguratu zirenek, musika-emanaldiez, sardanez eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera ere izan zuten.

Orain arteko Potojenada-rik jendetsuenean 1.500 lagun inguru bildu zituzten. Baina aurtengo hizkuntzaren aldeko aldarrikapenaren bidez, iaz, martxoaren 31n eta Perpinyàn bertan independentziaren aldeko lipdub-ean bildutako 7.000 pertsonen marka hautsi nahi zuten. El Punt Avui-n irakurri dugunez eta antolatzaileek emandako datuen arabera, zortzi mila lagun baino gehiago bildu ziren eta bost milatik gora izan dira musukatzen argazkia atera eta katalanaren aldeko agiria sinatu dutenak. Pozik dira antolatzaileak. Maitasunezko pot bat euskaraz beraientzat!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2025-03-17 | ARGIA
Ipar Katalunian katalanezko ikastetxeak larri: babes ekonomikoa eskatu diete instituzioei

Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


Kronika
Euskarak zergatik ez du ganorazko kuotarik hedabideetan?

Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.


Arreta katalanez eskaintzen ez duten komertzioak zigortuko dituzte Andorran

6.000 eurotik 10.000 eurorainokoak izango dira zigorrak. Katalana da Andorrako hizkuntza ofizial bakarra, nahiz eta biztanleen erdiaren ama hizkuntza gaztelania den.


2024-09-03 | Sustatu
Katalanaren bilakaera posible kezkagarria, zorrotz aztertuta

Joan M. Serra soziolinguistikak hizkuntza katalanaren etorkizun posibleei buruzko liburua kaleratu du: L'ús parlat del català: En un tombant decisiu (Katalanaren ahozko erabilera: bidegurutze erabakigarrian). Kike Amonarrizek irakurri du eta... [+]


2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


Eguneraketa berriak daude