Ohorezko suizidioaren apologia

Nire auzokoak bere buruaz beste egin du. Alacanten bizi da. Eta Barakaldon, Dublinen eta Menorcan. Eta Madrilen, Aaiunen eta Buenos Airesen ere bai. Bere buruaz beste egin du, baina egunkariek ez dute ezer esan. Durkheim soziologoak 1897an suizidioa arrazoi sozialetan oinarritzen den fenomeno indibiduala dela iragarri zuenetik, komunikabideek tentuz ibili behar dute suizidioaren berri emateko orduan. Arrazoiak konplexuak direla diote adituek, eta ezin direla lotu gizabanakoak egindakoak jendartearen gorabeherekin. Suizidioei buruzko albisteek efektu imitatzailea sortaraz dezaketela –Werther efektua diote– eta kontuz ibiltzeko, batez ere ahulak eta kalteberak direnekin.

Nire auzokoari ez diote dena kendu.  Etxea kendu zioten, eta kalean lo egitera eraman zituen seme-alabak. Nire auzokoari lana eta lanpostua ukatu zioten eta zaborrean bilatu ohi du afaria. Eta lurra eta nazioa lapurtu zizkiotenean, erbestean eraiki zuen herria. Eta aurreztutako sosak kendu zizkiotenean, maletak egin eta jaioterritik urrun abiatu zen. Bortxatu egin zuten eta sustraitik kendu zioten sexua izateko askatasuna, eta zauriak miazkatzen eman du geroko denbora guztia. Seme-alabak, neba-arrebak lapurtu zizkioten eta plazak bete zituen.

Duintasunaren kanpamentuak eraiki dira. Maiatzeko plazak zapi zuriko amez bete dira, hasi eta amaitu egin dira hileta-elizkizunak eta omenaldiak, kaleratzeen aurkako plataformak, legeak, eskratxeak, sinadurak... Baina nire auzokoak, etsipenak jota, atsekabetuta, berriro esango du “ezin dut gehiago”. Eta berriro akabatuko du bere burua.
Banakakoa da desesperazioa, arrazoiak sozialak, politikoak, ekonomikoak… Eta arrazoi horien atzean erabaki estrategikoak, ezinbestekoak, hartu dituzten beste gizabanako batzuk. Ardura arduradunena da. Talioaren legea mendekuari muga jartzeko sortu zen, zelako kaltea, halako zigorra. Edozein heriotza-zigorren aurka nago, justizia sozialaren alde. Erlatibismoaren garaian, diruaren erreinuan, mugarik gabeko mundu berrian, zeintzuk dira zeharkatu ezin diren mugarriak? Zenbat lerro gorri gainditu behar dute arduradunek oraindik? Sarraski hau eragin duten arduradunen ordua da, lerro gorri guztiak zeharkatu dituztenen ordua. Intimitatea, ospea, izena eta irudia zikinduta ikusi nahi ez badituzte, ohoreak ardura dielako izango da. Ohorea edo eginbeharrak, arauak. Bete ez dituzten arduradunen ordua, beraiei dagokie orain.

Beren burua hil bezate lerro gorri zabala iragan duten guztiek. Agur eta ohore.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Gizon bati espetxe zigorra ezarri diote, Donostian emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Gipuzkoako Auzitegiak urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Epaiketa asteazkenean egin zuten, eta, hasi aurretik, gizonak gertakariak onartu eta akordioa erdietsi zuen Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, zigorra... [+]


Mazango auzia
20 urteko kartzela zigorra Dominique Pelicot senar ohiari eta fiskalak eskaturikoa baino zigor apalagoak beste 50 bortxatzaileei

Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-16 | Julene Flamarique
Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohia salatu zuen emakumea babestu dute epaiketaren atarian

Biktimak 13 urte zituenean, 1998 eta 2001 artean, Lointek kirol taldeko Mario Lopez entrenatzaile ohiaren parteko sexu abusuak jasan zituen. Emakumeak duela urtebete salatu zuen, eta epaiketa 2025eko urtarrilaren 14tik 16ra egingo da, Bizkaiko Auzitegian. Mugimendu... [+]


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


2024-12-06 | ARGIA
Emakume batek jazarpena salatu ondoren, beste 30 emakumek seinalatu dute gizon bera

Gizon batek egindako jazarpena salatu du Irati Rusiñol hendaiarrak sare sozialetan. Komisarian ere jarri du salaketa. Salaketa publiko egin ostean, beste 30 emakumek esan dute gizon beraren erasoak jasan dituztela. Rusiñolek adierazi du beste inori halakorik egin... [+]


Eider Perez de Heredia, Nafarroako Berdintasun teknikaria
“Eraso sexisten beldurra zabaldu eta horrekin negozioa egiten ari dira”

Zur eta lur hartu dituzte Nafarroako Berdintasun teknikariek festa girorako enpresa zenbaitek egindako proposamenak. Edalontzia estaltzeko tapak edo eta edarian drogarik dagoen ikusteko eskumuturrekoak.


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Eguneraketa berriak daude