Zerga igoera etxe hutsei

  • Ondasun higiezinen gaineko zergan aldaketa onartu zuten iaz Gipuzkoako Batzar Nagusiek: ohiko bizileku ez diren etxebizitzei %150 arteko errekargua ezartzea baimendu zieten hala egin nahi duten udalei. Aurten ikusiko dira lehen emaitzak eta Euskadi Irratiko Mezularia saioan eman ditu argibideak Itziar Miner Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Politikako zuzendariak.


2013ko apirilaren 18an

Gipuzkoako 50 bat udalek neurria beren ordenantza fiskaletan onartu dutela jakinarazi du Minerrek. Tartean udalerri handienak daudenez, gipuzkoarren %85 inguru horietan bizi da. %50eko errekargua onartu dute udal gehienek.

Zerga politikan urrats esanguratsua da Gipuzkoan eman dena eta hiru helburu dituela nabarmendu du zuzendariak: “Batetik, garai zail hauetan finantzatzeko baliabide berriak lortzea udalek, gehiago duenak ekarpen handiagoa eginez; bestetik, etxebizitza hutsak merkaturatzeko akuilua izan daiteke; eta azkenik, aitortu gabeko alokairuak Ogasunean aitortzeko modua ere bada”.

Zarauzko Hirigintza eta Ogasun eta Finantza zinegotzi Iñaki Eizagirre ere gaiaz mintzatu da Mezularian: Zarautzen 11.000 etxebizitzatik 2.800 dira ohikoak ez direnak, eta %100eko errekargua aplikatuko zaie. Alegazio epea irekita dago eta batez ere kanpotarrak etorri dira azalpenak jasotzera. “Zarautzen zarauztarrak eta gazteak behartuak izan dira inguruko herrietara joatera, ia ezinezkoa izan delako Zarautzen etxebizitza izatea (jabetzan nahiz alokairuan) eta neurria bultzada bat da herriko jendeak aterpea izateko helburuan”, adierazi du Eizagirrek.

255.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Euskal Herrian.


Azkenak
Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Eguneraketa berriak daude