Espainiako Gobernuak BEZa igotzeak arte eszenikoen sektorea itolarrian jarri du: Norka Chiapussok Artez aldizkarian idatzitako artikulu batek ematen du larritasunaren neurria. FAETEDAk (Espainiako Estatuko Antzerki eta Dantza Elkarteen Federazioa) zergaren inpaktua aztertzen duen txostena aurkeztu zuen martxoaren 21ean Chiapussok dioenez eta zenbakiak izutzekoak dira:
– 1.798.394 ikusle galdu dira urtebetean (%31,43 gutxiago).
– 600 lanpostu galdu dira.
– Enpresen diru-sarrerak %32,98 jaitsi dira.
– Eta BEZa igotzeak ez dio Estatuari diru gehiago ekarri. Zergen bidez jasotako diruak (BEZa, PFEZa eta Sozietateen Zerga kontuan hartuta) 2.978.151 euro gutxiago izan dira iazko datuarekin alderatuta.
2012ko irailean igo zuen BEZa Espainiako Gobernuak antzokietan, %8tik %21era eta erabakiak hiru “efektu gaizto” izan ditu Chiapussoren ustez.
1) Herritarren eros-ahalmena jaitsi da eta beraz gutxiago gastatu dezakete antzokietan.
2) Antzokien kostuak igo dira: “Dena da garestiagoa, beraz katxetak igotzen dira eta gastu zuzen eta zeharkakoak garestitzen direnez, kontratazioa erortzen da berriz, edo gutxitu egiten da”.
3) Dagoen publikoarekin ere ez dago gauza handirik egiterik, izan ere, ordaintzen dutenaren heren bat zergen poltsara eta egileen gastuetara doa. “Adibidez, antzoki batek 10.000 euro biltzen baditu saio batean, jakin behar du 6.500 euroko etekin garbia izango duela. Horren parte bat konpainiarentzat da eta beste partea antzokiarentzat. (...) Antzerki talde batek 12 lagun baldin badauzka, dagokion zatiarekin bere gain hartu behar ditu 12 bidaia, 12 egonaldi (bi egunekoak gutxienez), dietak, soldatak, PFEZak, eszenografien garraioa eta materialena, promozioa eta gastuen zerrenda luzea”
Egongo da esango duenik, eta ez zaio arrazoia faltako, gauzak egiteko bestelako ereduak ere badaudela, ekonomikoki jasangarriagoa den antzerkia egin litekeela, talde txikiak, areto txikiak, tour txikiak... Baina egia da, era berean, Espainia dela antzokietako BEZa hain altu daukan bakarra: Alemanian %7, Frantzian (eta beraz Ipar Euskal Herrian) %2,1, Suitzan %2,5 eta Norvegian %0 (bai, zero).
“A, baina horiek Europa dira”, dio PIIGS kontzientzia oso barneratuta daukan norbaitek. Portugalen teatro sarrerek %13ko BEZa dute, ordea. Lotsa galanta, gutxienez lusitaniarrak baino zibilizatuago, kultuago eta aberatsago zirela uste zuten espainiar eta ez-hain-espainiarrentzat.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.