YOLANDA BARCINAK legealdiari eutsiko ote dion hala ez, hori da berriz galdera Nafarroan. Kongresuaren aurretik, UPNko aparatua ere aurka jarri zitzaionean, lehendakari egunak agortzear zituela pentsatu zen, baina ezustean, kongresua irabazi eta eutsi egin zion, bere irudia sendotzea lortuz.
Zentsura mozioak, aldiz, berriz ekarri du lehen lerrora bere ahulezia eta Miguel Sanz, Enrique Maya eta Alvaro Mirandaren inputazio judizialek nabarmen indartu dute ataka estua. Bere parlamentari izaerak urrundu du amildegitik oraingoz, baina batzorde iraunkor horretako laugarren kidea izanik, oso posible da Espainiako Auzitegi Gorenak bera ere inputatzea. Oro har, iraunkorreko lau zaldunak inputazio hauetatik libre ateratzen badira, Barcinak arnas apur bat hartuko du, bestela gainbehera areagotuko da.
PPk Eusko Jaurlaritza utzi zuenean, zenbat aldiz esan zuen Patxi Lopezek ez zituela hauteskundeak aurreratuko? Eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok, asteazken arratsalde gogoangarri haietan, zenbat ezezkorekin erantzun zion Espainiako Kongresuan Mariano Rajoyri? Gero eta argiago dirudi, komeni zaionean UPNk ere aurreratuko ditu.
Oso gaitza da lehendakari batek legealdiari halako egoera batean eustea: aurrekontu luzatuak, funtsezko legerik aurrera atera ezinean, krisi egoera latzean neurri sendoak hartu ezinik, murrizketa gogorrekin, UPNren barruan arazo handiekin, ustelkeria kontuak... Pentsa liteke, beraz, Nafarroako lehendakaria ere bere abagunearen bila dabilela. Inputazioetatik libratzen badira, halako zerbait pentsa dezake Barcina andereak udazkenari begira: “Gainditu dut alderdikoa, gainditu ditut inputazioak, orain da Nafarroako gizarteari ordagoa luzatzeko unea: edo ni, edo oposizioaren kaosa”. Oso bere estilokoa litzateke.
BILDU-NABAI-KO indarrek aurkeztutako zentsura mozioak 18 boto lortuko ditu, Ezkerra eta Geroa Bai-ren baiezko kritikoa eskuratu ondoren. Baina 26 boto beharko lirateke Barcina kanporatu eta Juan Carlos Longasek bere lekua hartzeko. Eta PSNk ez du halakorik nahi, eta ez dago garbi 2015eko udaberria baino lehen halakorik nahiko duen.
Hamar urtetan Nafarroako Legebiltzarra ez da irauli, baina asko aldatu da. 2003an Aralarrek, EAk eta EAJk zortzi eserleku zituzten. NEBk lau. Orain indar berberek gehi ezker abertzaleak 18 dituzte. Sei jarleku gehiago asko da, baina are gehiago da ekimen horren buruan ezker abertzalea bera dagoela ikustea.
UPN estu agertuko da, baina oposizioak bota ezin duen harresia da oraindik ere. Eta ezin du bota, PSNk nahi ez duelako. Aitzakia, Bildu. Eguesibarren onar dezake zentsura mozioa, hartan Bildu ere ezinbestekoa izan bazen. Gipuzkoako Diputazioan edo Donostiako Udalean izan daitezke akordioak Bilduren aurrekontuak onartzeko. Nafarroako Legebiltzarrean ez. Orain arte UPNrekiko ezin aldendu horrek gainbehera ekarri dio (Urralbururen garaian 19 eserleku, egun 9), eta itxura guztien arabera, ezer egin ezean hala jarraituko dute.
Nafarroako indar politikoak hauteskundeetan pentsatzen ari dira dagoeneko eta ez litzateke komeniko egoera hau asko luzatzea, horrek gobernu jardueran behar bezalako indarrarekin ez aritzea dakarrelako. Bizi diren garaiotan, krisiak gobernu zabal eta sendoak behar ditu. Eta gerria malgu.
Zalantzarik gabe, oposizioaren indar erakustaldia hor dago, baina egia da baita ere, gaur gaurkoz oso gaitza duela alternatiba eratzea. Gerora ere, eserleku kopuruak emango du, baina nork gidatuko luke Gobernua? Horra beste koska handi bat. Bilduk badaki oso gaitza duela hori bera izatea, baina bototan indar klabea da; PSNk nahiko luke, baina akaso beste guztiek ez, eta gainera dagoeneko zenbakiek ez diote aukera hori emango. Geroa Baik sekulako esperantza du alde horretatik, eta bere burua ikusten du oposizioko zentralitatean PSN eta Bilduren arteko bisagra lanetan. Egia esan, orain arteko hautagai sendoena dute. Gaur gaurkoz, Barcinari aurre egiteko oposizioak duen hautagai egokiena seguruenik. Yolanda Barcina edo Uxue Barkos, behar bada hori izango da Nafarroako datozen hauteskundeetako dilema nagusia.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Haurreskolara beharrean, 0-3 urte bitarteko umea zuzenean ikastetxera bidaltzea, Haur eta Lehen Hezkuntza osoa (12 urtera arte) hartzen dituen zentro berera. Hori da Nafarroako Hezkuntza Sailak Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean martxan jarriko duen proiektu pilotua eta... [+]
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]