2011ko abenduan AEBetako armadaren RQ-170 Sentinel hegazkin pilotu gabea lur hartzera behartu zuten Iranen. Nola lortu zuten iraniarrek yankien abangoardiako abioia tiroz suntsitzeko ordez osorik harrapatzea? Gako ugari dauzka barrenean gorderik, AEBak espazioan antolatutako defentsa-eraso sistemaz eta estatu askoren ziber-gerraz.
Ditxosozko ziber-gerra edo gerra informatikoa hainbesterako ote da? Martxo hasieran Frantziako Courrier International astekariak La cyberguerre est déclarée deklaratu du. “Estatuen arteko gatazkak gero eta gehiago jokatzen dira gudu-leku birtualean”, hitzokin egiten zion sarrera Courrierrek artikulu bilduma interesgarri bati, aspalditik eredu bihurtu duen formularen barruan: planeta osoko aktualitatean pil-pilean dauden gaiei buruz munduko hedabide nagusiek argitaratu dituzten elkarrizketa eta kronika hautatuak batzen ditu astero.
Gure irakurleari esplikatu beharrik ez dago zergatik den inportantea ziber-gerra. Informatikaren garapenak biziaren atalak oro digitalizatu ditu, numeriko bilakatu esango dute Xilaban. Internet sarea bihurtu da garapen ekonomiko eta sozialaren berme... eta aldi berean, hondatuz gero, arrisku.
Courrierrek gaiaz bildu dituenen artean, Foreign Policy amerikarrean David Rothkopfek plazaratu Cool War analisian erkatu ditu gerra hotza (cold war) eta gerra guay edo chouette esango genukeena (cool war): “Gerra cool berri hau hotza baino gehiago epela da, esan nahi baita, eten gabeko erasoan oinarritua; erasook ez dira gerra ekintzak juxtu-juxtuan, baina bilatzen dute etsaia ahultzea eta haren gaineko abantaila eskuratzea bere subiranotasuna hautsi eta haren defentsa lerroak gaindituz”.
Joan den otsailaren 19an New York Timesek eskaini zuen gerra mota berriaren azken aleetakoa, salatuz Txinako armadak Shanghain daukan 61398 unitatea omen dela Mendebaldeko estatu eta enpresa nagusien sistema informatikoak modu sistematikoan atakatzen dituena.
David Rothkopfen iritzian, kristo guztiak daki txinatarrek eten gabe dirautela jarduera horretan, Errusia eta Irango militarrak bezala bestalde, baina “inork ez du uste horregatik AEBren eta Txinaren arteko harremanak hautsiko direnik. (...) Txinatarrek gure jabego intelektuala bortxatzen dute, AEBetako ekonomiari buruzko informazioa biltzen, gure enpresa eta azpiegitura funtsezkoak, AEBen segurtasuna bera, behaztopatzen dituzte (...) baina erantzun epela ematen diegu, geu ere mundu osoan gauza bera egiten ari garelako”.
Rothkopfek aipatu du Irango programa nuklearra saboteatzeko haien ordenagailuak kutsatzeko yankiek eta beren aliatuek sortutako Stuxnet birusa. Horrelako eraso epelekin lortu nahi dute bestela eraso bero bat –bonbaketa bat– eskatuko lukeen helburua: Iranek ez dezala bonba atomikoa eskuratu.
“Baina –dio Rothkopfek– guk etsaiei egiten diegun bera egin diezagukete beraiek. Zuk nonbait bonba bat jaurtitzen duzunean, helburua suntsitzeaz gain bonba bera ere desegiten da. Aldiz, har informatikoa zabaltzen duzunean, bere osagaiek osorik diraute eta berreskuratzen baldin baditu etsaiak berrerabili ahal izango ditu bere mesedetan”. Horixe da, antza, RQ-170rekin gertatu zaiena. Hala saldu dute, behintzat, irandarrek. Alegia, yankiek eta israeldarrek haien kontra erabilitako birus informatikoen ezagutzatik lortu dutela RQ-170 hegazkina darabilen sistemaren kontrola berenganatzea, abioiaren jabe egin eta osorik Iranen lurreratzea lortzeraino.
Ziber-gerraz ari garenean gehienbat ezagutzen ditugun ordenagailuen kutsaduraz ari garela pentsa lezake irakurleak. Hau da, birusak, har informatikoak, sistema informatiko baten kontrola kanpotik hartzeaz, zerbitzariak blokeatzeaz, eta abar. Eremu horretakoak dira hedabideetan ezagutarazten diren erasoetako gehienak. Frantzian, esaterako asko aipatu da joan den urtarrilean, frantsesek Malin militarki esku hartzea erabaki eta biharamunean, Defentsa Ministerioaren bi gune atakatu zituztela. Lehenago, 2011ko martxoan, Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuren kontrola hartu zuen norbaitek kanpotik. Horrelakoetan fite aipatzen dira susmagarriak: Txina, Errusia, Iran, edo eta AEBak berak...
Baina ziber-gerra programa informatikoetatik askoz haratagoko eremuetan ere jokatzen da. Gerra beraren atalak baizik ez dira etsaiaren azpiegiturak kutsatzeko software tranpatia, komunikazio digitalek beharrezkoak dituzten satelite eta bestelako azpiegitura sofistikatuen segurtasuna, eta teknologia berriz eraikitako robot gerlariak.
Osotasunaren neurria pittin bat ulertzen hasteko pistak eskaini ditu berrikitan Sin Permiso gunean Alfred W. McCoyk La guerra espacial y el futuro del poder global de EEUU analisian.
Wisconsingo unibertsitatean historia irakaslea den Macoy, mende batean zehar AEBetako armadak teknologiaren alorrean egin duen bidea azaldu ondoren, ahalegindu da 2020ari begira hango militarrek dauzkaten planen aztarnak josten, Defense Advanced Research Projects Agency delakoak darabilen puzzlea osatzeko.
Macoyren arabera, AEBek defentsarako bezala erasorako lurraren inguruko espazioan antolatzen ari diren ezkutuak biltzen ditu azken hamarkadotan garatu dituen arma eta gailu elektroniko berriak, hala nola piloturik gabeko droneak, komunikazio sateliteak, eta abar luzea. Ezkutua hiru geruzatan banatuta dago.
Lurrazalaren hurbileneko geruza osatzen dute hegaldi apalenean dabiltzan droneek, gaur egun bai espioitzarako eta bai erasoetarako erabiltzen direnek gehi eraikitzen ari diren belaunaldi berriko Global Hawk berriek. Horiek misilez eta bonbaz ekipaturik joango dira, Europa, Asia zein Afrikako edozein txokotan su egiteko prest. Geruza honetako osagaia zen RQ-170 famatua, iraniarrek ebatsi eta erakutsi arte AEBetako herritarrentzako ere sekretua zena.
12 milia –19 kilometro– arteko geruza berean ibiliko dira eguzki energiaz mugituko diren Vulture erraldoiak ere, 121 metro zabaleko hego eta guzti.
Goragoko geruzarako, 200 kilometroko altuera arterako ari dira garatzen Falcon Hypersonic hegazkin berria, hotsarena bider 22ko abiaduran –21.000 kilometro orduko!– hegan egiteko prestatua... lehen aldiz probatzean lehertu egin zitzaien arren.
Sare erraldoi honen hirugarren geruzan, 200 kilometro edo gehiagoko orbitan, ibiltzeko probatuta daukate X37B drone berezia, 29 metro luze izan arren piloturik gabe gobernatzen dena. Gisa honetako erlamando berriek zainduko dituzte lagunen sateliteak eta hala egokitzen bada erasoko arerioenak.
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version
«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea
Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]
Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]
Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]