Idatzi du Bernard Duperray mediku eta erradiologoak: “Bada hogei urtez goiti bularreko minbiziarentzako mamografia bidezko diagnostiko indibidual eta masiboa dagoela antolatuta, loturik demagogia baizik ez den propagandari, zeinak laudoriatzen baititu etekin onuragarriak eta ezkutatzen eragin kaltegarriak”.
Zilegi ote da auzitan jartzea kantzerra prebenitzeko antolatuta dauden kanpainak? Ez ote da azpilana egitea osasungintza publikoan murrizketak egiten ari diren indar erreakzionarioei? Ez du emango katastrofismo merkeetan dabilenaren itxura? Eztabaidaren garrantziagatik bederen onartuko al zaigu gaian eskua sartzea.
Kontua da Europa osoan, eta berdin Ipar Amerikan, kantzerraren inguruan multinazionalek antolatuta daukaten negozioaren salaketa orokorra gaindituta, mediku eta gaixo talde serio batzuk –minoritarioak, hori bai– ari direla auzitan jartzen minbiziaren prebentzioan urteotan erabiltzen diren teknikak.
Berrikitan Arte telebistan ikusi ahal izan zen Touche pas à ma prostate (Ez ukitu nire prostata) dokumentala, zeinetan klase askotako medikuek eta prostata operatutako gizasemeek hitz egiten zuten kantzer mota horren inguruan antolatuta dagoen industriaz, eta zehazki diagnostiko goiztiarrak eta ondorengo alferrikako terapiek beren ustez dakartzaten kalteez.
Arte-n prostataz entzun zirenak ederki josi litezke ondoko lerrootan aipatuko den beste kantzer motarekin eta horrentzako prebentzio neurriekin, alegia gure ama, emazte eta arrebei egiten zaizkien mamografia bidezko testen inguruko eztabaidarekin.
Medikuntza alopatiko ortodoxoaren barnetik osasungintzaren metodoak begirada kritiko batez aztertzen dituen Pharmacritique gunean gaia laburbildu du Bernard Duperray doktoreak artikulu bikain honetan: “Trente ans de dépistage du cancer de sein: bonne intention et obstination dans l’erreur pour un résultat monstrueux”. Euskaraz emango luke: “Hogeita hamar urte bularreko minbizia galbahetzen: asmo ona eta errorean egoskortzea, azkenik emaitza beldurgarrira iristeko”.
Galbahetzea itzuli dugu dépistage frantsesezkoa, espainolez cribado esaten dutena eta ingelesez screening, katalanez cribatge. Hots, adin tarte jakin bateko emakume guztiak harturik denei froga jakin bat egin, mamografia bana, hasieran egon daitezkeen kantzer txikiak aurkituz gaitzaren garapena prebenitzeko.
Bernard Duperray mediku eta erradiologoa da, senologian ari da 1971tik. 1993an Paris ondoko Oise departamenduan antolatu zenean minbiziaren baheketa egiteko elkartea, bere batzorde zientifikoko presidente izan zen. Aitortzen du gaiaz zalantzak zeuzkala 1980ko hamarkadatik, baina 1995ean berretsi zuela bere begiekin prebentzio sistema honen porrota.
Urte hartan bertan, 1995ean, dimitituz aurkeztu zuen idatzian garbi esan zuen Duperrayk: “Emakumeek ez daukate gaur egun batere bermerik sistemaren eraginkortasunaz, ez eta ere, okerragoa dena, eragin kaltegarriak mesedeak baino handiagoak ez izatearen bermerik”. Geroztik uko egin dio mamografia orokortuen bidez emakumeen galbahetzeari.
“Bularreko minbizia –hasten du Pharmacritiqueko artikulua Duperrayk– da gaur egun emakumeen kantzerrik hilgarriena. Ez da ikusten jaitsiera nabarmenik bularreko minbiziagatiko hilkortasunean. Jaitsiera ikusten den lekuetan, berdin aurkitzen da bahetik pasa direnen eta ez diren emakumeen artean”.
Frantzian lau aldiz mamografia gehiago egiten diren arren Ingalaterran baino, Europako hilkortasun tasa txarrenetakoa dauka. Masektomiak –bularra kentzeak– ugaritzen ari dira, neurri handiagoan galbahetik pasatakoen artean.
Frantzian, dio Duperrayk, prebentzio sistema 1987an senologia elkargoak erabakitako printzipioen gainean antolatu zen. Bularreko minbiziaren teoria finkatu zen: zelula kantzerigeno batetik metastasiraino doazen urrats eta epeak.
Honen arabera, zenbat eta beranduago diagnostikatu, orduan eta aukera gutxiago dauzka gaixoak hobera egiteko. Ordura arte klasikoak ziren bi azterlanetan oinarritzen ziren, 1963an New Yorken egindako batean eta 1985ean Suedian egindako beste batean. Bien arabera, mamografia bidez garaiz hautemateagatik kantzerren hilkortasuna %30ean gutxitua omen zen.
“Tamalez –dio Duperrayk– eraikuntza teoriko eder hori guztia erabat gezurrezkoa dela ikusi da”. Batetik, esperientzia klinikoak gezurtatzen duelako: minbizi txikia ez da beti goiztiarra, txiki segitu dezake luzaz; txikiak ez du esan nahi pronostiko ona daukanik; gaitzaren garapena ez da ez saihestezina, ez denboran zehar lineala.
Gehiengoaren teoriari Duperrayk aurkitzen dion bigarren objekzioa teknikoa da: azterketa kliniko bat gabe sinesgarritasuna galtzen dute mamografiek. Mamografien kalitatea hobetzeko egin dira ahaleginak baina “lesio gehiago aurkitzeko gai garen arren, ez dakigu haien garapenaz gehiago. Ondorioz, zenbat eta efikazagoak [tumoreak] aurkitzen, orduan surdiagnostic [gehiegizko diagnostiko] gehiago sortu dugu. (...) Baldintza hauetan, zenbat eta gehiago hobetu, orduan eta perbersoagoa bilakatzen da galbaheketa bere ondorioetan”.
Hirugarren objekzioa epidemiologian aurkitzen du Duperrayk. Mamografia orokortuen planifikazioa antolatu baita aipatu bi ikerlan amerikar eta suediarren ildoan, geroztik egin diren lanek gezurtatu dituzte haien emaitzak. Frantzian 1997an Paul Schaffer epidemiodologoak plazaratu omen zuen: “Tumoreen galbahetze kanpaina: zuhur jokatu behar dugu”. Geroztik ikerlan gehiago plazaratu da, tartean 2000an Cochran Groupek egin zuena, ondorio beretara helduz.
Gakoa ei datza surdiagnostic horretan. Froga batean, izan bularrekoa edo prostatakoa, norbaiti “gaixotasuna” aurkitu diotenean, behar bada aurkitu ez baliote bizi osoan arazorik ekarriko ez liokeena, diagnostiko hori medikuntzaren ikuspegitik zuzena da baina pertsonari ez dio balio. Nola jakin egokia den ala gehiegizkoa diagnostiko bat pertsonaren ikuspegitik? Epidemiologiak dauka erantzuna, ikusi denez.
Eta epidemiologiak, gizarte bateko pertsonek nozitzen dituzten gaixotasunak aztertzen dituenean, zer dio? Mamografien ugaritzeak ez dituela gutxitu heriotzak, ezta bularreko kantzer aurreratuak ere. Sintomarik ez duten emakumeen artean bularreko minbizia espero zen baino ugariagoa dela. Froga klinikoetan aurkitutako minbizi histologikoa ez dela derrigor gaixotasuntzat hartzekoa. Kantzer batzuek berez egiten dutela atzera. Minbiziaren jatorri eta garapenaz dagoen historia natural osoa berraztertu behar dela.
Beren bularren jabe diren emakumeek badute honetan eztabaidagai galanta.
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan... [+]
EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]
Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatearen “arreta txarra” eta “tratamendu bortitza” salatu du Izei Etxeberriak.
Azken mende erdi luze honetan Vicente Madoz psikiatra oso presente egon da Nafarroan osasun mentalaz, sexu-hezkuntzaz, bikote harremanez, adikzioez edo heriotzaz hitz egitean. 1960ko hamarkadan Ingalaterran ikusi eta ikasi zuena hona ekarri zuen, psikiatria berriaren oinarriak... [+]
“Hego Euskal Herria da elektroshock gehien praktikatzen den Espainiako Estatuko lurraldea; Basurtuko ospitalean sei elektroshock makina daude”, azaldu dio ARGIAri Heiko Elbira Zoroa GAM taldeko kideak. Hori eta beste hainbat praktika psikiatriko salatzeko Harro Zoroa... [+]
Min batzuk kokatzen eta garenarekin askeago bizitzen lagundu digu askori terapiara joateak. Baina, jende politizatua izanda, zalantzak ere piztu dizkigu maiz, kontraesanak. Kezka horiek beste askorenak ere bazirela ohartu nintzen Ismael Cerónen Psicoterapia queer... [+]
Gehiago hitz egiten dugu orain buruko osasunaz, ongizate psikologikoaz, eta horrek gure bizitza-kalitatean duen eraginaz. Poztekoa da, gaia armairutik ateratzeko lagungarria delako, mina denok (eta ez bakar batzuek) dugula erakutsita ondoeza normalizatu egiten delako, eta buruko... [+]
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka, jakin nahi izan dugu zein den pandemiak eskoletan utzi duen... [+]