INDEPENDENTZIA da, teorian, alderdi abertzaleen helburua Euskal Herriaren etorkizuneko estatusari begira, eta aurtengo Aberri Egunean alderdi abertzaleek berriz ere aldarrikatuko dute ideia hori, bestetik ez bada aho txikiarekin. Independentzia, burujabetza, autodeterminazioa, erabaki eskubidea... herritarrei egindako kontsulta bidez, Euskal Herria zein estatusetan gura den erabaki ahal izatea.
Ideia klasikoari muzin egin gabe eta hori aldarrikapenaren buruan jarrita ere, asko dira gero eta gehiago independentziaren indarra egunerokotasunean jartzen dutenak: udaletxeko erabakietan, legebiltzarretan, diputazioetan, herritarren elkarteetan, hezkuntza curriculumean, hedabideetan... Debekatutako gainsaria ordainduz, hizkuntzaren garapenean neurriak hartuz, gastu sozialean inbertituz, azpiegiturak eginez, ETB euskal lurralde guztietara eramanez, euskal lurraldeetako herritarrak harremanduz... Gure herri erakundeek edo gizarteko subjektu aktiboek egin dezaketen ia guztiak balio dezake independentzia eraikitzeko, egiazki hori baldin bada bukaerako helburua.
Egunerokotasunean herria egiteko edo independentzia gauzatzeko egiten den horri guztiari independentzia materiala deitzen diote adituek. Eta independentzia formala estatua bera lortzeari. Independentzia materialaren ikuspegia herri batek eta lurralde batek bizi duten errealitate zehatzetik abiatzen da, egunerokotasunetik, eta erantzun zehatzak ditu, esaterako, independentziaren aldarrikapenean lurraldetasuna medio sortzen diren hainbat ikusmolderekiko. Adibidez: EAEk lor dezake independentzia material maila handiagoa eta independentzia formala gauzatu; eta Nafarroak, bertako herritarrek hala nahi balute, geroago egin lezake bide hori. EAE lehenago aipatzeak norbait mindu badu, jar beza Nafarroa lehenago eta ondoren EAE. Berdin Ipar Euskal Herriko lurraldeekin.
Independentziaren aldeko bidean, halaber, hainbat arrazoi edo motore izan daitezke. Adibidez: “aberatsen independentzia”, “justuen independentzia” edo “desberdinen independentzia”, nahiz eta normalean herriek hiruren nahasketarekin eskuratzen duten independentzia.
Kontzeptu hauek guztiak jorratzen dira EHUko irakasle Mario Zubiagarekin, zenbaki honekin batera doan LARRUNen egindako elkarrizketan. Badira hainbat arrazoi esateko gurean ere independentziaren ideia gero eta indar handiagoa hartzen ari dela. Eta beste hainbat arrazoi esateko ideia horiek nebulosa baten gisan daudela oraindik ere, nahi eta ezinaren lurralde galduetan atzera-aurrera. Aberri Egunaren atariko egun hauetan, aipatu elkarrizketak gogoeta interesgarriak eskainiko dizkio independentziaz gogoeta egin eta ideiak azkartu gura dituen edonori.
ZENTSURA MOZIOA aurkeztuko da apirilaren 5ean Yolanda Barcinaren aurka. Gogo maila berdinarekin ez, baina EH Bilduko indarrak, Geroa Bai eta Ezkerraren botoak mozioaren aldekoak izango dira seguruenik, UPN eta PPrenak kontrakoak eta PSN abstenitu egingo da. Hori izan daiteke emaitza.
Eta horrek nori egiten dio mesede? Batzuen ustez, aurrera egingo ez duenez, zentsura mozioak Yolanda Barcina bera indartu dezake. Beste batzuek, ordea, Barcina berdintsu utziko duela diote eta higadurarako balio duela. Eta gehienen aburuz, PSN erantzutera behartuko du eta, beraz, posizioa hartzera. Barcina bera ahultzea baino, hortaz, PSN ehizatzea izan liteke zentsura mozioaren arrazoi nagusietakoa. Edo biak.
Hala da bai, PSN posizio larrian dago, batetik UPN sostengu eske eta, bestetik, alternantziarako giltzarri. Edozelan ere, beste urrats bat emango da hauteskundeen bidean
Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.