Duela 25 urte, ospatu zen II. Euskal Mundu Biltzarra eta nazionalismoaren atalean parte hartu zuen Walker Connorrek, nazionalismoaren mundu ikerle nagusienetako bat. Bere hitzaldian esan zuen: “Autodeterminazioaren doktrinak, hala nahi badu, edozein naziok banatzeko eskubidea duela dio. Baina estatu ugariko hauteskunde-datu eta iritzi-inkesten arabera, estatu demokratiko baten baitan bizi den gutxiengo nazional bateko kide tipikoak etnokrazia nahi du, baina ez independentzia”. Hau da, “bereek” agindu diezaiotela nahi du, “gureen” agindua legitimoa kontsideratzen du. Gauza bera nahi da gure gizartean ere, eta erabakitzeko eskubide edo subiranotasunaren arropekin janzten dugu etnokraziaren nahia.
Egia da gure gizarte potentzialean, erkidegoa gehi Nafarroa, abertzaletasunak baduela oinarririk, eta gutxi gora behera Erkidegoan edonolako baldintzetan independentziaren hautua %35 egiten du. Nafarroan, portzentaia eskasagoa da, normala den moduan. Berdin da zein erakunde hartzen dugun datuetarako: Euskobarometroa edo Soziometroa. Inon egitekotan, independentziaren aukerak bakarrik irabaziko luke Gipuzkoako lurraldean.
Zer dago gure gizartean? Nolako osaera soziodemografikoa eta zer nolako hautu politikoak egiten dira? Hona hemen Connorrek aipatzen dituen joera eta datu batzuk, Euskal Herrian ere errez eta erruz aurkitzen ditugunak: 1) Egia da Estatu espainiarrekiko afektu eskasa dagoela; 2) Nolanahi ere, kontzientzia abertzaledun askok estatuarekiko lokarri afektiboak ere baditu, batzuk azalekoak, beste batzuk sakonagoak; 3) Mugimendu abertzalea indartsua izan arren, abertzale ugari ez dago banatzearen alde; 4) Gorabehera puntualez aparte, independentziaren aldeko jende kopuruaren portzentajea mantendu egiten da; 5) Gehiago nahi izaten da sistema politikoaren baitan autonomia handitu independentzia lortu baino; 6) Hauteskundeetako boto abertzalea ez da independentziaren aldeko jarreraren neurgailu aproposa izaten; 7) Independentziaren zaleak gizarte talde eta adin guztietan daude; 8) Nolanahi ere, atxikimendurik handiena 35 urtetik beherakoek eta ikasketa maila eta errenta altuetakoak ematen dute; 9) Normalean, independentziaren aldekoenetarikoak profesionalak izaten dira, eta 10) 55 urtetik gorakoen artean zeharo gutxitzen da hautua.
Jarrera hauek oso errotuak daude euskal gizartean eta oso nabariak dira independentziaren oinarri sozialari buruzkoak. Abertzaletasunaren baitan marrak seinalatzeko garaia heldu da, barne hegemoniaren inguruko borrokan berdinak ez direla erakutsi behar dute eta alderdi abertzaleek. Ikuspegi honen arabera, Bildu/Sortu eta EAJ muturreko posizioetan leudeke eta lehenak independentistagoak lirateke eta bigarrenak ez hainbeste. Egia esanda, ez dut uste hau izan litekeenik egungo irizpide banatzailea, eta ez luke izan beharko. Hobe lukete, bai batzuk, bai besteek, gure gizarteko konstanteak aztertzea eta horren araberako objektu politikoak eraikitzeari ekitea. Konstante hauek esaten digute %45 euskaldunago sentitzen dela, % 15 espainolago eta %40 identitate bikoizduna. Esaten digute ere %45ak abertzaletzat duela bere burua eta %55ak ez abertzaletzat.
35 urte daramatzate abertzale eta espainiar zaleek elkar kolonizatu nahian gurean, eta ez dute bestearen posiziorik ahuldu. Agian, parada taktiko (funtsean estrategiko) bat egiteko unea da. Zer nahi da benetan: independentzia ala etnokrazia? Nire usterako, etnokrazia bermatu eta ongitasunean oinarrituriko gizarte inklusiboa gure errasgu diferentzial modura jarrita agian epe oso ertainera independentziaren ateak zabalduko dira. Gainera, ametsak amesgaizto bilaka daitezke biziki desiratzen diren helburuak faktikoki lortu ezin direnean, eta ez dugu frustraziorik behar. Uste dut oraindik ez dugula nazioaren eraikuntzak suposatzen duena ulertu, ze eraikuntza politikoak ezin dira erreferentziatzat hartzen diren gizartearen konstanteen aurka egin. Egin daitezke, baina sufrimenduaz aparte ez dute ezer onik ekartzen. Nazioa eraiki behar bada, egiteke dago, eta egitekotan etorkizunean, ez iraganean. Atzerantz begiratuta, ez dago independentzia galdurik errestauratzerik!
(*) Xabier Aierdi EHUko irakaslea da.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]
Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]