Ospatzeko eta kezkatzeko garaia

  • Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea 1963an sortu zuten. Euskara bultzatzeko xedea duen elkarteak urte osoan zehar ospatuko du mende erdiko jarduna. Era berean, 2013a baliatuko dute krisiak astindutako garaiotan egitasmoa bere horretan jasangarria den ala ez hausnartzeko.

Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea

Felix Etxeberriak, Jesus Larrañagak eta Sabin Osorok sortu zuten Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea (Gipuzkoa). 1963. urtea zen. Urtebete lehenago  ikastola abiatu zen. Sortzaileek bi helburu zituzten buruan 1963 hartan: euskararen egoera ilunari argi pixka bat ematea, eta ikastola indartzea eta babestea. Izan ere, zeharo lotuta zeuden ikastola eta kultur elkartea.

50 urteko jauzi erraldoia ematen badugu, ordukoaren antz gutxi duen egiturarekin egingo dugu topo. Elgoibarko Izarra euskara elkarte da orain, nahiz eta izena ez duen aldatu. Elkartearen lehenengo etapa militantzian oinarrituta egon bazen, bigarren honetan profesionalek pisu handia hartu dute. Gaur egun, 19 langile dira, eta 600 bazkide ditu elkarteak.

Gaurko Elgoibarko Izarra ezagutzeko ezinbestekoa da atzera egitea, gutxienez 1990. urtera. 1980ko hamarkadan elkarteak gainbehera garrantzitsua jasan zuen, bi arrazoi tarteko. Batetik, frankismoaren ondoren alderdi politikoak mugimenduan hasi ziren eta euskalgintzan buru-belarri ibilitako hainbat elgoibartarrek politikagintzara jauzi egin zuen. Bestetik, ikastolaren babesean sortutako egitasmoek, hala nola, dantza eta txistu taldeek, gau-eskolak, bakoitzak bere bideari heldu zion. Eta orduko galdera hauxe: orain zer egin behar dugu? 1990eko batzar orokorrean elkartea bertan behera uztea proposatu zen, baina bi-hiru bazkidek aurrera segitzeko apustua egin zuten, 1963ko helburuak bete gabe zeudela argudiatuz. 1987an Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) sortua zen, eta hurrengo urteetan inguruko herrietara, Bergarara eta Eibarrera besteak beste, zabaldu zen euskara elkarteak sortzeko grina. Elgoibarko Izarrak urtebete behar izan zuen elkartearen jite berria prestatzeko, AED eta Adorez eta Atseginez Mintegia gidari zituela.

1992an etapa berria hasi zuten eta Imanol Larrañaga dinamizatzailea izan zen elkarteko lehenengo langilea. Elkarte berrindartuaren lehenengo egitasmoa Barren astekaria izan zen eta horren bueltan langile gehiago kontratatu zituzten: bi kazetari, maketatzailea, publizista eta administraria.

Nola bultzatu parte-hartzea

Elkartearen bigarren etaparen bereizgarri nagusia profesionalizazioa izan da. Alabaina, langileak gora, bazkideen parte-hartzea behera. Horixe, elkartearen kezketako bat, aurten egingo duten gogoeta sakonean aztertuko duten gai garrantzitsuetariko bat: “Barren astekaria sortu zenean, oraindik profesionalen eta bazkideen oreka bazegoen, baina profesionalak ugaritu ahala bazkideen parte-hartzea gutxitzen doa. Badago parte-hartzea, baina gizarte mugimendu batek eskatzen duen baino gutxiago, eta handiagoa izan behar du”. Imanol Larrañaga dinamizatzailearen hitzak dira horiek. Gizartea bera ari da aldatzen, eta beste alorretan bezala euskalgintzan ere, nabaria da herritarren musu-trukeko jardunaren beherakada. 1963an elkarteak 1.400 bazkide zituen, orain 600 dauzka eta “amestu ere ezin dugu egin kopuru hartara heltzerik”. Bada bigarren arrazoi bat parte-hartze galera azaltzen duena. Langile profesionalek lekua hartu duten heinean bazkideek haiengan delegatu dute lana. “Hainbat bazkidek esan digu –dio Larrañagak–, ‘zuengan konfiantza handia daukagu’ eta  ‘igoal, nire behar handirik ere ez dago’. Guk gure lana egin behar dugu, baina hau 600 bazkideena da”.

Soka lepoan

Larrañagak ederki laburbildu digu Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea zertan den 2013an: “Begi batetik atzera begira gaude [mende erdiko jarduna ospatu egin behar da] eta beste begiarekin etorkizunera begira gaude”. Geroari begira daude, Elgoibar duela 50 urte baino euskaldunagoa izanda ere oraindik asko dagoelako egiteko, eta aurrera begira daude krisi ekonomiko betean egitura mantentzea zaila delako. 19 langileek zortzi orduko lan jarduna zazpi ordu eta erdira murriztu dute, eta soldata ehuneko 20. Elkartearen diru iturri nagusia, Elgoibarko Udala, emaria geldotzen hasi zen duela urte batzuk. 1991n hasitako bide berrian Udala ezinbesteko bidelaguna izan da. Urtero, hutsik egin gabe, diruz lagundu ditu elkartearen egitasmoak. 500.000 pezetako aurrekontua zuten bigarren etapako hasiera hartan eta Barren astekaria abian ipinita 24 milioi pezetako aurrekontura egin zuten jauzi. Gaur egun 19 langileko egitura mantendu behar da. “Azken 4-5 urteetan soka lepoan daukagu. Egitasmoa jasangarria al da? Puska batean eutsiko al diogu egitura honi, krisia pasa arte? Udala itzuliko al da 1991tik duela 4-5 urte arte ematen zituen diru-laguntzen garaira?”. Galdera horiei erantzun beharko die mende erdiko ibilbide oparoa duen elkarteak.

Egitasmoak

Hedabideak
- Barren astekaria
- www.elgoibarren.net

Haurrak eta gazteak
Atxumiamaika, Kiribilka, Berbazulo, Zerbitzuak (autofinantzaziorako egindako lanak), Ludoteka eta Gaztelekua (Udalak lehiaketara ateratako ekipamenduak).

Kulturgintza
Gotzon Garateren omenezko ekitaldia, bertso jaialdia...

Tertuliak programa
Mintza-laguna edo berba-laguna moduko egitasmoa.

Nazio mailakoak
Korrika, ikastolen aldeko jaietarako garraioa, Egunkariaren itxiera

Barren astekaria

Gipuzkoako Debabarrena bailaran –Eibar, Elgoibar, Deba, Mutriku, Soraluze, Mendaro, Bizkaiko Ermua eta Mallabia– bi urteko gogoeta egin dute euskara elkarteek, erabakitzeko ea haien hedabideek orain bezala bakoitzak bere bidean segi behar duen ala eskualde mailako hedabidea abiatu behar duten. Bada, eskualdeko egitasmoari ez heltzekotan geratu dira. Besteak beste, Elgoibarko Izarrako batzar orokorrak ezezkoa erabaki du. Ondoko galdera mahai gainean zegoen: bakoitza bere herriko proiektuari eutsi ezinik ibili beharrean zergatik ez da bat bideragarria egingo? Imanol Larrañagak laburtu digu elkarteko batzarrean bazkideek egindako gogoeta: “Orain proiektu bat daukagu, herrian aparteko estimazioa daukana. Bale, ez da bideragarria, baina hain erakargarri egiten ez zaigun bailarako egitasmoarekin zatozte, eta gainera, hori ere ez da bideragarria”. Beraz, oraingoz astero-astero Barren aldizkaria argitaratzen segiko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, besteren artean, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


“Irungo Udalera joango gara euskaldunekiko duen jarreraz hitz egitera, ez ekitaldi bat erdaraz egin izanaz”

Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


2024-12-04 | Julene Flamarique
Baionako Epaitegian euskara aldarrikatzeko ekintzagatik atxilotutako EHEko kideak askatu dituzte

Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude