Barcina ahul, alternatiba ere bai

noticiasdenavarra.es
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

YOLANDA BARCINA-K jarraitzen du UPNko lehendakari moduan: 871 boto (%51,78) bere alde, Alberto Catalánek baino –Miguel Sanzek baino– 76 gehiago. Ezustekoa izan da, ez da gertatu oro har uste zena, eta oraingoan Gobernuaren aparatua alderdiarenari gailendu zaio. Besteak beste, hori zen Catalánen sektoreak saihestu nahi zuena, Barcinaren izendapenek ez hartzea alderdia.  Bada, ez du lortu eta UPN oso egoera estuan geratu da.

Hainbat arrazoi aipatzen dira bere garaipenean, eta horien artean bi nabarmentzen dira: bat, kanpaina zorrotza egitea, ez UPNren barruan bakarrik, baita kanpoan ere (dieten diruaren itzulera...); bi, azken urte luzeetan Iruñeko alkatetzan eta Nafarroako Gobernuan egindako izendapen kopurutsuak eta hauen eragin erabakigarria.

Orain, barrura begira zauriak itxi beharko ditu eta hori ez da samurra, familian, enpresan, alderdian, edo elkartean halakoak bizi izan dituenak ondo daki hori. Egia da UPNk gainditu izan dituela halakoak, Jesus Aizpun eta Juan Cruz Alliren kasuan, esate batera, edo azken honek CDN sortu ondoren ere bai. Baina egia da, halaber, egoera hau oso berezia dela hainbat arrazoirengatik. Krisia, bakardade politikoa eta ustelkeriaren ondorioz, UPNren egoera oso estua da oraindik, etxe barruan eta Gobernuan. PSN ere, azken urte luzeetako bere aliatu fidela, beheranzko joeran dago. Eta, aldiz,  espazio abertzale eta aurrerakoiak indartu egin dira, Legebiltzarrean oposizio sendoa egiteraino.

Barcinak eta bere taldeak Gobernuan nola eutsi pentsatu beharko dute, boterea baita orain –soldatak, lanpostuak...– haien arteko zementurik onena. Baina ez dirudi krisiak asko lagunduko dionik. Eta ikusi behar esparru judizialean Nafarroako Kutxaren aferak zer dakarkion. Lehenik eta behin, joan den astean langa bat gainditu zuen Nafarroako lehendakariak, Nafarroako fiskal nagusiak Kontuz-ek jarritako salaketa –Barcinak Nafarroako Kutxako informazioa bere negozioetarako baliatu izana– artxibatu zuenean. Baina kutxa osoaren aferaz horren samur libratzea ez bide da hain erraza izango. Auzi honek bere gobernua ahultzen jarraituko du.

OPOSIZIOA pozik dago Barcinaren garaipenaz, horrek PSNrekiko hurbilketa zailtzen diolakoan. Orain, batetik, Gobernua higatzea eta hauteskundeak eskatzea dagokio eta, bestetik, alternatiba saioa prestatzea. Baina alternantzia hori zailtasunez betea dago, bai oposizioko indarren izaera anitzagatik, eta batez ere, PSNren jarreragatik. Alfredo Pérez Rubalcabak argi utzi berri du PSOEren hautua UPN dela.

Edonola, alternantzia nola doan eratzen ikusi beharko da, eta horretarako bere ardatza diren  EH Bildu eta Geroa Bairi begiratu beharko zaie. Batetik, aldaketaren motore gisa, ezinbestekoa da haien aliantza eta, bestetik, hegemoniaren lehia ere zorrotza da. Espainiako azken hauteskunde orokorretan Amaiurrek 49.100 boto lortu zituen eta Geroa Baik, ezustean, 42.415. Uxue Barkosen lidergoa eta honek Iruñerrian duen irudia giltzarri izan ziren garaipen horretan. Hori Espainiako hauteskundeetan hala izanik, bistan da Nafarroako hauteskunde batzuetan Barkosen irudiak baduela indarra.

Zalantzarik gabe, hori oso ona da Geroa Bairentzat eta akaso alternantziarentzat ere bai, baina arriskutsua EH Bildurentzat, eta pentsatzekoa da badiola beldurrik Uxue Barkosen irudiari. EH Bilduk oraindik ez du tamaina horretako liderrik, ez behintzat aktiboan. Pertsona esanguratsu eta erreferentzialak baditu, baina gaitza dirudi EH Bildun gehien agintzen duen Sortuk Patxi Zabaleta moduko bat onartzea, edo Pernando Barrenaren irudia lotuegia da Sorturekin... eta Bakartxo Ruiz egiten ari bada ere, oraindik urruti dago Uxue Barkosen lidergotik. Bai, alderdiak, gauza horiek ere sakon ari dira jorratzen dagoeneko.

PSNren jokaerak, halaber, gizendu dezake Geroa Bai. Orain arte bezala, UPNren estrategiari lotua agertzen bada, botoak galtzen jarraituko du eta horien parte batek Geroa Baira egin dezake. EH Bilduk, bere aldetik, krisiak eragindako deskontentu sozialaren zati bat ere beregana dezake, baina ez dirudi samurra hortik asko gizentzea, hori egin dezaketen alderdi txikiagoak ere badirelako, besteak beste Ezkerra.

Alternantziaren aukera sendotzen den neurrian, oposizioaren lidergo kontuak ere bereziki piztuko dira. Hala bedi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


2022-12-05 | Ahotsa.info
Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean

Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.


Peio Berterretxe, taula zuzendaria
“‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ gaurko gobernatzaileen kritika da, edo bederen trufa”

Larunbat honetan dute Antso Azkarra eta Miramamolinen esmeralda antzerkiaren azken emanaldia Hazparnen. Makear gazteek taularatzen dute Antton Luku antzerkigileak 1997an idatzitako obra. Urte horretan Donostia Hiria Literatur Saria irabazi zuen; 25 urte geroago publikoaren... [+]


2022-07-18 | Ahotsa.info
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute

Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.


Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Amaiur, sinbolo baten birsorkuntza

1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]


2022-06-10
Amaiurtarra

Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude