UPN

Guardia zaharra touché

noticiasdenavarra.com
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oso ukituta dago Nafarroako elite politiko zaharra. Nekez pentsatuko zuen UPNk Nafarroako Kutxaren auziak bere agintaritza ere horren kolokan jarriko zuenik. Baina hala da eta, ezker-eskuin, herritarrak gogaituta eta suminduta daude.

UPN eta PSNko politikarien dieten azken aferak gorenera eraman du haserrearen langa. Eta UPNko agintari eta politikarien lotsa ere bai. Hasieran dietak ondo kobratutakoak ziren, beren lanaren ondorio izateaz gain, soldatak osatzeko balio zuten, batzuen esanetan. Orain oparotasunaren garaiko fruitu gisa saldu ditu Yolanda Barcinak, baina gaur egunerako egokiak ez direla zehaztuz. Orduan, ongi kobratuak baziren, zergatik itzuli dirua orain? Erantzuna Alberto Catalánek eman du Diario de Navarra-n, ez dago arrazoi moralik, judizialak baizik: “Aholkulariek gomendatu diete Iraunkorreko dietak itzultzea”.

UPNren kongresuari begira, dirua itzuliz Barcinak irudi kolpe ederra eman dio Alberto Cataláni, eta hau defendatu egin da, baina Miguel Sanz ere zipriztinduz (Sanz izan zen dirua itzultzen zuela iragarri zuen lehena).

PSN barne, oposizio osoak bat egin du Legebiltzarrean Barcinaren dimisioa eskatuz. Oraingoz, alabaina, dimisio hori parlamentuari baino gehiago egongo da igandeko UPNren kongresuko emaitzei begira. PSOEko idazkari nagusi Alfredo Pérez Rubalcabak ere, joan den astean Nafarroara egindako bisitan argi utzi zuen PSNk zer egingo duen: Nafarroako egonkortasunaren izenean, UPNren alternantziak jai du eta PSNk UPN lagunduko du. Eta horrela, badirudi berriz dena lotua geratzen dela, baina ez, ez dago horren argi. Aldaketa garaiak bizi dira Europa osoan, herritarrak haserre dira eta ez dago argi botoak nola joka dezakeen.

Hugo Chavez-en 14 urteko agintaldiaren balantzea egitean, ezinbestean azpimarratu behar dira berdintasunaren ikuspegitik herritar pobreen alde egindako lana eta izandako lorpen handiak.  Mundu ia osoak aitortu dio hori. Chavismoari eta petrolioari esker,  barne garapenaren eta latindar Amerikaren integrazioaren akuilu eta erreferentzia bilakatu da Venezuela.

Ezin da Chavezen figura aztertu, Hegoamerikako azken 60 urteetako historia kontuan hartu barik. Alde horretatik, berak Venezuela puntofijismoaren –AD eta COPEIren 1958ko itun historikoa– atzaparretatik libratu zuen 1999an, herrialdea agintarien ustelkeria, lapurreta eta AEBen menpekotasunetik askatuz. Ez guztiz, ordea, ekonomian AEBkiko duen lotura handia da, hari saltzen baitio ekonomia eta iraultzaren motorra den petrolio gehiena.

Gerra Hotzaren ostean, Francis Fukuyamaren historiaren amaiera hartan, kapitalismo garaile eta guztiz ahaltsuaren aurrean alternatiba eta erreferentzia izan da Venezuela eta hori bera bakarrik ez da meritu gutxi. Arrakasta mugatu eta kontraesan askorekin, baina garapenean diren herrialde askorentzat eredu bilakatu da.

Barne mailan, ordea, iraultza bolivariarrak arazo handiak izan ditu eta izango ditu. Ekonomikoki ez du lortu petrolioaren dependentzia gutxitzea, eta honen indarra ekonomiaren dibertsifikaziora bideratzea. 14 urtetan ezin da asko egin maila horretan, baina norabide arrastorik ere ez da ikusten.

Bestetik, sendotasunez aurrera egiteko, badirudi ezinbestekoa izango dela Venezuelako herritarren zatiketa baretzea eta oposizioko sektoreak aldaketara erakartzea. Bide horretan, orain arteko arazo ideologikoak are eta sendoago egingo dira. Lan nekezena izango da asmatzea ea nola egin behar den XXI. sozialismoa – zutoin horrek zutik jarraitzen badu bederen– . Ea posible ote den berau gauzatzea egungo Venezuelaren botere errepublikarra eta demokrazia errepresentatiboaren oinarriak mantenduz. Finean, ea testuinguru kapitalista batean, eta AEBn atarian, halako iraultzarik egitea posible ote den.

Historian era guztietako kasuak daude, batzuetan liderra desagertzean dena hondoratzen da eta, besteetan, batez ere mugimenduak oinarri sendoak dituenean, indarrak askatu eta prozesua bera indartzen da. Badirudi iraultza bolivariarrak badituela aurrera jarraitzeko baldintzak eta oinarriak, baina Chavezen tamainako liderrik gabe ezin berdintsu izan. Garai berriaren lehen froga gogorra apirilaren 14ko lehendakaritzarako hauteskundeetan izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
2024-11-06 | Julene Flamarique
Lizarrako 27 lagun deitu ditu deklaratzera Udaltzaingoak, jaietan UPNren “betoaren” aurkako protestaren harira

Jaietako lehenengo egunean txosnen debekuaren aurkako manifestaldia egin zuten milaka lagunek Lizarran, eta bertako askok ‘Bajadica del Puy’ kalejiran jarraitu zuten protesta. Udaltzaingoak egotzi die "desordena publikoak" eragitea.


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


Eider Castañeda
“UPNk Lizarrako txosnak debekatu nahi ditu”

Txosnen eledun Eider Castañedaren hitzetan, Marta Ruiz de Alda alkate erregionalistak "autogestioarekin, jai herrikoiekin, euskararekin, feminismoarekin zerikusia duen espazio oro debekatu nahi du".


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erriberako UPNkoek haserre hartu dute Ibarrolak UPN gidatzeko egindako iragarpena

Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


2023-12-13 | ARGIA
Asiron alkate
Esparza (UPN): “Iruñea EH Bilduko terroristei entregatzea da falta zitzaien azkena”

UPNko presidente Javier Esparzak adierazpen gordinak egin ditu Joseba Asiron (EH Bildu) Iruñeko alkate bihurtzeko zentsura mozioaren albistea jakin bezain pronto.


Gurutze plazako aparkalekuaz kontsulta egin nahi du Ibarrolak

Iruñeko Gurutze plazako lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuan herritarrei kontsulta egingo diela iragarri du Cristina Ibarrola alkateak. Obraren aurka ari den herri plataformaren iritziz, Ibarrolaren noraezaren beste adierazle bat da.


2023-08-21 | ARGIA
Javier Esparza UPNko burua ez da berriz Nafarroako lehendakarigai izango

UPNko presidente Javier Esparzak, hiru aldiz saiatu ostean, iragarri du ez dela aurkeztuko lehendakarigai izateko Nafarroako hurrengo foru hauteskundeetan.


2023-08-17 | Ilargi Manzanares
Gurutze plazako parkingaren proiektua gerarazi du Ibarrolak, babes faltagatik

Babes politikorik ez duelako, eta bizilagunen desadostasuna onartu ondoren, Iruñeko alkateak aparkalekuaren proiektua bertan behera utzi du "behin behinean". Ibarrolak proiektuaren aurkako protesten atzean EH Bildu dagoela adierazi du.


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
UPNrekin akordiorik ez duela egingo adierazi du PSNk

UPNren eta PSNren arteko ezberdintasunak agerian utzi dituzte alde biko bileran. PSN EH Bildurekin bilduko dela adierazi du, baina ez dutela gobernua negoziatuko.


Eguneraketa berriak daude