"Musikak ez nau do-re-mi moduan erakartzen, askoz interesgarriagoa da kultur fenomeno moduan"

  • Euskal Herriko musika taldeak zabalen ikertu dituen kazetaria dugu Elena Lopez Aguirre gasteiztarra (Pablo Cabezaren baimenaz). Egin egunkariko Bat, Bi, Hiru gehigarrian aritu zen lanean, eta Potato taldeko gitarra-jotzailea izan zen. Pedro Espinosa kazetariarekin batera Aianai kultur elkarte eta argitaletxea sortu zuen, eta zenbait liburu argitaratu ditu musika testuinguru hartuta: Hertzainak, la confesión radical; Del txistu a la telecaster; Potato reggae banda: la utopia de una Euskadi Tropical; Historia del rock vasco.

Josetxo Arantzabal
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Noizkoa duzu musika zaletasuna? Amaren ”errua” izan zen?

Bai. Aitonak Bethoven-en piezak interpretatzen zituen. Eta aitaren aldetik, Ortiz de Zaratetarrek, pianoaz edozein kantu ateratzen zuten. Beti izan dugu etxean abesteko eta musika jotzeko ohitura. Gainera, familia ugari bateko txikiena izanda, musika asko jaso dut neba-ahizpengandik. 9 urte nituela, the Beatles-en EP bat erosi nuen neben gomendioz. Horren ostean, rock sinfonikoa ezagutu nuen. Gerora, 24 urte nituela, punkak eztanda egin zuen eta erabat zaletu nintzen. Gainera, DIY formula ezagutu genuen, boluntarismoa eta jotzen jakin gabe saiatzea. Garrantzitsua zen, ordura arte Genesis entzuten genuelako. Pentsa!

Kazetaritzan bide luzea egin duzu.

Pedro Espinosak, Josean Cantalapiedrak eta hirurok Radio Cadenako FMa jarri genuen martxan, 1983an. Pedro Egin-eko Bat, Bi, Hiru gehigarrian hasi zen lanean. Gero Radio Vitorian hasi zen; eta nik Bat, Bi, Hiru-n jarraitu nuen, baita egunkari bereko Araban Zehar atalean, Musikaz Blai izeneko orrialdea egiten. Gaur egun irratian jarraitzen dut.

Potato taldeko gitarra jotzailea izan zinen. Hortaz, ez zara musikari frustratua…

Ez, 3 urtetan 3 disko grabatu nituen: Tijuana In Blue-rekin erdibana egin genuena, Punky reggae party eta Rula. Gero taldea utzi eta luzaroan penaz egon nintzen, agertokiak menpekotasuna sortzen duelako: energia hori, jotzea, dezibelioak… Hertzainak-eko Kikeren amesgaiztoa, abestiak ez gogoratzea zen; eta nik Potaton jarraitzen nuela amesten nuen. Baina kazetaritzako bidea hartu nuen, ondo egiten dudala iruditzen zait. Gainera, zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeto egin ditzakezu gauzak. Euskal Herriko rockaren entziklopedia existitzen bada, musikaria izan naizelako izan da, eta ikusi dudalako musikari ugariz inor ez dela oroitzen; horrek gaizki sentiarazten nau. Jende asko gogoratzen da RRV deiturikoaz, euskal rocka orduan hasi zela uste da. Baina horien aurretik beste talde asko egon ziren. Egan-eko Xabier Saldiasek esan zidan haiek disko ugari egin zituztela, baina inork ez dituela gogoratzen. RRVren aurrekoa ez dago prentsan jasota. Eta hori, gogoratu ezean, betirako ahaztuko da.

Aspaldi taldeak izan zituztenei-eta blogak egiteko aholkua ematen diet, informazioa zabal dadin. Garrantzitsua da Robert Johnson nor den jakitea, baina gure ondarea zaintzen ez badakigu Ez Dok Amairuk aipatzen zuen malefizioa ez da inoiz desagertuko.

Rocka askapen instrumentua izan da luzaroan. Gaur egun potentzial bera dauka?

Bai! Niretzat rocka eta oro har musika kultura da. Norbere burua eta ingurukoak ulertzen saiatzea da kultura, eta horrek liberazioa dakar.

Dagoeneko erakundeak hasi dira rockari garrantzia ematen, ezta?

1975ean Burgosen kontzertu erraldoi bat egin zen, eta Diario de Burgos-ek “La invasión de la cochambre” titulatu zuen aldenik alde. Konparatu, adibidez, hedabideek Azkena Rock jaialdiaz diotenarekin. Seguruenik jendetza batzen dutela ikusi dutelako, eta hirirako negozio handia ere badelako. Gaur egun, jaialdiez hitz egiterakoan, ostalaritzari buruz hitz egiten da, eta berdin dio zer taldek joko duten. Bestalde, lehen Gaztetxeak okupatu egiten ziren, orain batzuk udalak utziak dira, kultur etxeak ere gogor dabiltza, eta kontzertu areto txukunak daude. Zerbait egiten da, baina museo, unibertsitate eta fundazioek askoz gehiago egin dezakete musika hobeto jasota egon dadin.

Hertzainak-en liburua atera zenutenean, jende askori esan nion, taldea gustuko izan edo ez, garai bat deskribatzeko balio zuela. Euskal Herriko Rockaren entziklopediarekin gauza bera gertatu zitzaidan.

Bai, egia da. Hori da nahi duguna. Halako kantuak zubia edo chorus bat duela esatea… Musika ez zait do-re-mi moduan interesatzen, kultur fenomeno moduan askoz interesgarriagoa da. Orain Musikene dago, Baina musikari buruzko ikasketa kulturalak falta dira. Testuingurua zehaztea oso garrantzitsua da, testuinguruan kultura dagoelako, gauzek euren artean duten zerikusia, ezer ez baita isolatuta gertatzen; eta Euskal Herriko musika ez da salbuespena. Adibidez, nazioarteko testuinguruan kantu protesta bogan zegoelako existitu zen Ez Dok Amairu, eta orduan gazteriak indarra eta protagonismoa hartu zituelako.

Entziklopedian jasotako Emakumeak In Rock atalak aurreiritzi asko apurtu zituen.

Muskaria eta El Tubo guztiak irakurri nituenean emakume guztien izenak apuntatu nituen. Uste okerra dugu, rockean ez dela emakumerik egon. Agian ez dugu protagonismo handirik izan, baina presentzia bai. Emakumeez osaturiko taldeei ematen zaie garrantzia, baina baxu eta teklatu jotzaile ugari egon dira. Batzuek diote emakumeen errua dela. Neurri batean arrazoia daukate, baina begira nola egurtu zuten Vulpes taldea. Eta Aurora Beltranek esandakoa: emakumeoi listoia altuago jartzen digutela.

Jende askori kosta egiten zaio fisikotik harago ikustea. Emakumeok eskema horiek apurtu eta jendeak ikusi nahi duena ahazten saiatu behar gara, baina ez da erraza. Uste baino askoz gehiago gara. Hala ere, Anariren moduko espresibitatea duen emakumerik 60ko hamarkadan irudikatzea oso zaila da, edo Ainara Legardon.

Esportagarria da hemengo musika?

Baietz uste dut. Baina, euskaraz abestutakoa ez da benetan esportatzen. Hertzainak-ek aspaldi esaten zuen euskal rockak hemendik kanpo zirkuitu marjinaletan funtzionatzen duela, gune erradikaletan, okupatuetan. Ruperrek ere esan zuen ez dela erakunde publikoen borondaterik izan hemengo musika esportatzeko.

El Tubo, Bat Bi Hiru, Devorame, Gazte Algara eta Barkatu Ama bezalako argitalpenek 80ko eta 90eko hamarkadetan bete zuten funtzioa oso garrantzitsua izan zen musika taldeen berri emateko. Zer erreferente daude gaur egun?

Entziklopedia egiteko Zeruko Argia ere sarri kontsultatu nuen, batez ere Gazte Naiz izeneko orrialdea; sasoi batean musikaz gehien jaso zuen argitalpena izan zen. Aipatutakoez gain, asko erabili ditut Badok.info, Entzun.com, eta eraberritutako Mamorro.

Orain dagoena sinesgaitza da 80ko hamarkadatik begiratuta. Batzuek diote Internet oihana dela, baina bejondeiela, lehen zegoena basamortua zelako. Bat, Bi, Hiru-ren garaian askotan ez geneukan elkarrizketak non sartu. Orain Interneten ez dago mugarik. 18 urte banitu, Internet txiki geldituko litzaidake.

Zer eman dizu zuri rockak?

Gauza txar batzuk bai, baina gainerakoa ona. Jim Morrisonek esaten zuen rocka gure laguna dela, eta arrazoia zuen, ez da metafora bat. Batzuetan blokeatuta zaude, itxita, eta musika leiho bat da hortik ateratzeko. Nerabeak kaskoekin ikusterakoan isolatuta daudela iruditu izan zait; baina ez, konektatuta daude. Musika energia da. Askotan pentsatu dugu sexua, drogak eta rock-and-rolla batera zihoazela, baina ez da egia, drogek energia kentzen dizutelako, batez ere heroinak. Musika, aldiz, energia da, droga.

Liburu berria prestatzen ari zara?

Bai, Tori Amos-en honako esaldia irakurri nuenean jaio zen liburu berri honen ideia: “Emakumeez gehien arduratzen nauena zera da, gure burua gutxiesteko dugun joera”. Egia da. Horregatik, musikagintzan gogor lan egin duten hainbat emakume anonimotasunetik ateratzea erabaki nuen. Oraingoan data zehatzetatik aldendu, eta pasarteetan eta testigantzetan oinarritu nahi dut. Ezezagun samarrak diren hainbat emakume aukeratu ditut, Esate baterako, Begoña Larrañaga, gipuzkoarra sortzez, baina Bilbon hazitakoa. 60ko hamarkadan hainbat taldetan aritu zen munduan barrena akordeoia eta teklatua jotzen. Eta Arantxa Gurmendi, Biurriak taldekoa. Baita Muskaria-ko argazkilari Marivi Ibarrola ere. Edo Carmen San Esteban aktoresa, Potatoko ahotsa, dantzaldietako abeslaria, aurkezlea, performance zalea…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


Kronika: Artea eta politika
Hoberena etortzeko dago-eta

Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Euskal musika eszena: zer da, baldin bada?

Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]


2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


Eguneraketa berriak daude