Gehiegitan gehienbat, autokritika, auto-apologiaren edergarri. Ile-uztai. Gaur egun, bizi garen garaiotan, autokritikaren oinarria ezinbertzekoa du edozein erakundek bere funtzioak eta jarduerak auto-ebaluatzerakoan. Autoebaluazioa izan ohi den horri deitzeko, autokritika kontzeptua lehenesten da erakundearen asmoak definitzen dituen agirian. Holaxe ere bai Euskal Herrian sortu zaigun alderdirik modernoenean: “Bide horretan, kritikak eta autokritikak funtsezko betekizuna izango du” diosku, berehala zehaztuz autokritika zer den, gehienbat, hots, auto-ebaluazioa: “Boluntarismoa, inprobisazioa eta emaitzen gaineko balorazio eza gainditzeko modua da”.
Emanen luke, halarik ere, Sortu bezalako alderdi politiko batek, tradizio sendo batetik datorrenak, tradizio horren gauzapen politikoaren bilakaera gisa sortu den horrek, emanen luke, diot, adierazi beharko lukeela zergatik sortzen den, zergatik ez duen balio formula zaharrak, zer akats izan zituen itxurazko metamorfosia egin behar izateko. Bada, ezertxo ere ez horretaz bi ponentzia garrantzitsu eta luzeetan. “ENAMen erreferente dinamikoa eta nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako prozesuaren motorra izateko helburuarekin jaio da”. Alajaina! ENAMi ezer gertatu izan ez balitzaio bezala bere bilakaeran, ENAMek izanen ez balu bezala zertaz hausnartu eta zertan ebaluatu bere esperientzia. Badu, bai, “ENAMen bilakaera estrategikoa” izenpean zazpi puntu, baina batere ez doa autokritika gisa. Alderantziz, “aldaketa soziopolitiko zein abagune berrietara egokitzeko buruturiko birmoldaketa estrategikoak eta antolaketakoak” bizi izan ditu. Alegia, autokritika oinarri gisa, baina auto-apologia gisa aplikaturik: “Abagune berrietara egokitzeko” jakinduria gisa.
Autokritikak, jakina, ez du zertan izan autozigorrik. Autokritikak ere bere mugak behar ditu, bere helburu positiboak, bide berriak jorratzeko indar eta kemenaren pizgarri izan behar. Baina definizioz mugek guneren bat mugatzen badute, nola mugatu gunerik ez duen autokritika?
Ongi etorri berriro mapa legalera inoiz desagerrarazi behar izan ez zukeen ENAMen adierazpen politiko hau (jende anitzek hartu genuen parte legez kanporaketa haren kontrako plataformetan). Ongi etorri Sorturen definizio politiko berria, egokitze saioa abagune berrira. Aitortu behar: zaila da, zaila denez, estrategia politiko-militarretan buru-belarri murgildurik ibili diren guztiak egokitzapen politiko hutsera ekartzeak. Baina gutxienezko autokritika falta isla adierazkorregia zait: zein urrun dagoen oraindik puntu politiko gehienetan gaurko abagune berrira egokitzapenetik.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]