Bi suteren artean harrapatuta

  • Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo. Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin ernegaturik dauden arabiar gazteak iristen ari dira.

"Ikaslea naiz eta sekula ez nuen armarik hartu eskuan, baina orain herriak behar gaitu" dio Cihan-ek, kalashnikova sorbaldan daraman 20 urteko emakumeak.David Meseguer
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Babeserako Unitate Kurdu-etako (YPG) bi miliziar guardia egiten ari dira Awared meskitaren parean, Alepo osoa ikus daitekeen muinoan. Zerumugan milaka urteko zitadela ageri da, eta bertotik ke trinkoa dator, Bashar al-Assad-i leialak diren tropen eta Siriako Ejertzito Librearen arteko borrokaldien ondorioa. Egunez, hamarnaka lagun etortzen dira Sheikh Maqsoud-eko anfiteatro natural honetara, gerra zuzenean ikusteko.

Joan den uztailetik Batasun Demokratikorako Alderdiak (PYD) –PKKren adar politikoa Sirian– herrialdearen iparraldeko hainbat gune kontrolatu eta administratzen ditu, Siriako 2,5 milioi kurduen zati handi bat bizi da bertan. Alepoko Ashrafiyeh eta Sheikh Maqsoud ere bere esku daude.

Bizitza, bi suteren artean

Neguaren gogorrak eta elikagai eskasiak Alepoko milaka herritar bultzatu ditu egunero gerra fronteak gurutzatzera; bizia arriskuan jartzen dute hiriaren zati honetan lehengaiak eta gasolina lortzearren. Sheikh Maqsouden eta Ashrafiyehn denda gehienak irekita daude eta oinarrizko produktuak aurki daitezke bertan, izan ogia edo egurra, herrialde osoan bezala prezioek gorakada itzela izan duten arren.

Alepoko infernuaren erdian halako oasia egoteak, eragin du hiriko beste auzoetatik egotzitako milaka lagun bertara joatea. Marian eta bere familiaren kasua hori da, orain Yasser-eko eskolan daude: “Ez dugu kalefakziorik eta negua gogorra izaten ari da”, dio zahartzarora hurbiltzen ari den emakumeak. Ikasmahaien ordez, arropak, mantak eta kozinako tresnak ageri dira ikasgelan.

Hiriaren zati honetan borrokaldirik ez zen izan iazko urrira arte. Orduan, Babeserako Unitate Kurduak eta Siriako Ejertzito Librearen Saladino brigada gogor aritu ziren, matxinatuek Ashrafiyeh-en sartu nahi baitzuten. Borroketan 20 hildako izan ziren eta alde bakoitzak 200 preso inguru egin zituen; ez erasotzeko ituna sinatu ondoren presoak trukatu zituzten. “Ankarak ezin du jasan kurduek autonomia izaterik, ezta eskubiderik ere, eta horregatik kutsu islamiarra duten talde matxinoak babesten ari da”, dio Hassanek, PYDko liderra Alepon.

Hainbat hilabete lasai igaro ondoren, tentsioa berriz itzuli da gune horretara, baina oraingoan miliziar kurduak Gobernuaren tropen kontra ari dira, hauek ere Ashrafiyeh-en sartu nahian baitabiltza. Kurduek defentsarako postuak jarri dituzte eta garraiobide nagusietan checkpoint ugari ere bai.

Emakume miliziarrak

YPGren barruan nagusi da PKKren ideologia eta Abdullah Öcalan-i sekulako miresmena zaio, miliziar gehienak kurduak baitira. Baina maiz, beste erlijio eta jatorritako jendea ere aurki daiteke. Qamishlo hirian adibidez, borrokalari kristau ugari dago, eta Alepon arabiar gazte askok eman dute izena milizia kurduetan, Siriako Ejertzito Librearen jarrerarekin desengainatuta.

“Familia eta lagunak ez dira nitaz harro. Traidore naizela uste dute, nire burua saldu dudala”, azaldu du Mohammed-ek YPGk Ashrafiyehen duen kuartel orokorrean. “Siriako Ejertzito Librea hasierako helburu nagusitik aldendu da: errejimenari aurre egitea. Zenbaitek, herritarrak lapurtu eta mehatxatzen dituzte. Euren borroka desitxuratu egin da”. Mohammedek matxinatuen taldea utzi zuen eta YPGra batu zen.

Antzeko kasua da Ahmed-ena, Saladino auzoko 20 urteko gaztea. Orain gutxi arte Al-Assad-en errejimenaren kontra ari zen: “Uztailean matxinada gure etxeko atarira iritsi zenean Ejertzito Librera batzea erabaki nuen. Lehen lerroan aukera gehiago izateko, familia ugari etxetik bota genituen eta horietako batzuk hil ere bai. Oso gogorra izan zen, batzuk umetatik ezagutzen nituen auzokoak ziren”. Miliziarra aurpegia kufiyya batek estalia duela ari da kontatzen bere historia.

“Duela hilabete Ejertzito Librea uztea erabaki nuen eta Ashrafiyehn ezkutatu nintzen. YPGko hainbat kide ezagutu ondoren euren unitateetan sartzea pentsatu nuen. Onartua sentitzen naiz, ez dute etniaren araberako banaketarik egiten, tratua berdina da”, dio borrokalariak.

Ehunka emakumek bat egin du­te euren borondatez milizia kur­duekin. “Ikaslea naiz eta sekula ez nuen armarik hartu eskuan, baina orain herriak behar gaitu”, dio Cihan-ek, kalashnikova sorbaldan daraman 20 urteko gazteak.

“Errejimenaren kontra berriki izan diren borrokaldiek eta oposizioko islamisten kontra lehenago izandakoek ekarri dute emakume ugarik gurean izena ematea”. Alepoko PYDko buruzagietako bat da Zelal eta bere hitzek aldarrikapen kutsua dute: “Mendebaldeko Kurdistanen bi milioi kurdu besterik ez gara, eta egoeraren larritasuna ikusirik, oinarrizkoa da gu ere, emakumeok, babeserako unitateetan aritzea”.

Zelalen ustez “gizonek beti izan dute boterea eta hegemonia. Gerra ere bai. Emakumeek gerran parte hartzea berdintasun espresio gorena da”. Emakumeek bizitza politiko eta militar kurduan duten rol aktibo hori PKKren ideologia feministaren herentzia da. Ideologikoki gerrilla horrekin bat egiten duten talde politikoak zein armatuak paritatearen alde egiten saiatzen dira, eta goi-kar­guetan emakumeak ere badituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Eguneraketa berriak daude