Murrizketak nagusi diren honetan, norbaitek pentsa lezake herri euskaldunetan euskara sustatzeko planek ez dutela tokirik. Markina-Xemeinen, aldiz, krisiari aurre egin eta herria aktibatzea adostu dute. Aste Santurako euskara sustatzeko plan berria osatuko du Udaleko Euskara Batzordeak, herritarren parte-hartzeari esker.
Markina-Xemeinen (Bizkaia) euskaraz egiten da, baina gaztelaniaz ere bai, asko. Horregatik, eta Udalak Euskara Sustatzeko Plana berritu beharra zuelako, euskararen inguruan herritarrak aktibatzeko lanean hasi dira. Urtarrilean eta otsailean, aldez aurretik planifikatuta, lan bilera bi egin dituzte eta 70 lagun inguru elkartu dira lanerako gogoz. “Herentzian jaso genuen euskara guk, baina oraintxe ohartu gara, era kontzientean, zein den gure herriak bizi duen egoera”. Naroa Escabias Garaian kultura elkarteko kidea da eta elkartean aspalditxo hartu zuten arren euskaraz funtzionatzeko erabakia, aitortu duenez, sorpresa hartu du, txarrerako, ohartuta arlo askotan euskaldunek ez dutela normal antzean euskaraz jarduten. Eneko Arrate ere bat dator horretan. “Guk naturalki jaso dugu euskara. Beti entzun izan dugu Lea-Artibaiko eskualdea ‘aldea’ bat dela, hemen salbu gaudela, trankil egoteko. Baina, igarri egin dugu transmisioa ez dagoela segurtatuta”, lanean jarri ezean. Gazte Asanbladako kide moduan hartu zuen parte berak bilera bietan.
Ados daude Udaletik aparte, herriak ere egin behar duela euskararen alde, bakoitzak bere elkarte edo taldean euskaraz jarduteaz gainera.
Herrian sortu nahi izan den jarrera proaktiboaren arrazoietako bat izan daiteke euskara elkarterik ez egotea. Izan bazen lehen EHE taldea, baina aspaldi utzi zion funtzionatzeari. Lasaitu-edo egin ziren herrian. Udaleko Euskara Batzordea bazebilen, eta indarrean zen Euskara Sustatzeko Plana ere. Aldiz, egoeraz ohartuta, eta “bi urteko geldialdiaren ostean, gobernu aldaketa egon zenez eta krisi ekonomikoaren eraginez diru gutxiago dagoenez, gauza batzuk birplanteatzen hastea pentsatu zen herrian”. Hala diosku Iratxe Lasak. Zortzi urtez herriko euskara teknikari izan da eta gaur egun Elhuyar Aholkularitzan ari da, eta bere herrian prozesua abiatzeko ardura hartu du. Proposatu duten lan formulak kohesio soziala lantzeko aukera ematen du; gainera, “beste arlo askotan ez bezala, euskararen inguruan adostasun handia dago”, eta horrek ere laguntzen du berba egiteko. Izan ere, “Euskara Zerbitzua sortzeko eta hizkuntza politika zehazteko ardura izan behar du Udalak, baina noraino izan behar du Udalak eragile bakar?”. Irma Etxeberria da euskara zinegotzia. Berak ere uste du Euskara Batzordeak egitekoa betetzen badu ere, euskararen aldeko lana askoz ere dinamikoagoa izango dela herritarren parte-hartze zuzenarekin, eta badela garaia “denen artean erabakitzeko nondik nora jo nahi den”.
Oso pozik daude bi lan saioek izan duten erantzunarekin. Bi egunetan zehar hiru lan-mahai eta zortzi lan-talde txiki egin zituzten, herrian euskararen egoera hobeto ezagutzeko. Hala, kulturgintza, kirola, gazteak, eskola, adinekoak, enpresa, merkataritza eta beste hainbat sektoretako herritarrak elkartu ziren. Guztiek balorean jarri dutena: parte-hartzaileen aniztasuna eta parte-hartze zabala.
“Jasotako inpresioak aldez aurretik ere bagenekizkien arren, orain herriko arlo bakoitzean egoera zehazki zein den dakigu, herritarren ahotik”, dio Etxeberriak, areago, “euskaldun sare bat aktibatzea nahi zen eta bakoitzak bere esparrutik, elkartetik, aktibatzea”. Bileretara Souleymane Sarr markinartutako senegaldarra ere joan da. Markina-Xemeingo senegaldarren Asema elkarteko kidea da bera eta “elkargune” modura definitu ditu lan bilerak. “Herrian egiten diren bestelako ekintzetan parte hartzen dugu, aukera dugunean; baina, gutako askorentzat euskararekin hartu-emana izateko era honetako dinamikak oso egokiak dira”. Izan ere, etorkinen artean “ez da ikusten, hasieran behintzat, euskarak zer ekarpen egiten digun. Baina, behin hemen bizitzen jarrita, denborarekin, konturatzen zara herriaren parte izateko ere, euskara ezagutu eta jakin behar duzula”. Ikasten hasita dago Sarr, baina lan ordutegiak ez dira bateragarriak euskara eskolekin. “Gure proposamena izan da euskaraz aritzeko topalekuak gauzatzeko aukera”, kontatu digu.
Eurena izan da urtarrilaren 24an eta otsailaren 7an egin ziren lan saio bietan batutako proposamenetako bat. Baina ez bakarra. Izan ere, gazteek parte hartu zuten lan taldean esaterako, 8 urteko gaztetxo bat ere aritu zen eta Eneko Arratek gogora ekarri duenez, “ikusten dituzten marrazki bizidun asko eta asko gaztelaniaz izaten direla esan zigun eta eskolako atsedenaldietan, gaztelaniaz ere aritzen direla. Horrek erakusten du gure aldetik ere jarri behar dugula, emanda etorri zaigun hizkuntza gehiago erabiltzeko”. Inplikazio hori bilatzea izan da prozesuaren motore eta “jendea gogoz dago parte hartzeko. Hori gazteon artean ere sumatu dugu, 25 urtetik beherako jende gutxi egon baginen ere, eta hor lanketa egin behar dugu”, azpimarratu du Arratek. “Txip aldaketa” egitea tokatzen zaiela iritzi diote markina-xemeindarrek; “komodidadea izan da gehienok euskararen aurrean izan dugun jarrera”, iritzi dio Arratek.
Aurrekontu publikoetan murrizketak egiten dabiltzala jakitun, Markina-Xemeinen imajinazioa dantzan jarri nahi izan dute. “Dirurik ez dago, baina euskararen alde lan egiteko diru askorik ere ez da behar; ez behintzat jendea aktibatzeko”, diote euskara zinegotziak eta Elhuyarreko kideak. “Elkarlana indartzea da gakoa, krisiak eragindako murrizketei aurre egiteko, era horretan, diruak ez dezan baldintzatu euskararen sustapena”. Bada sarean asko zabaldu den berba bat, hona ere ekar genezakeena: coworking-a. Elkarlanean aritzeari eta dagoenari guztiok probetxu atera ahal izateari esaten zaio. Gurean auzolanak ohitura handia dauka eta, kasu honetan, esan daiteke horri eutsi nahi dietela Markina-Xemeinen.
Gauzak horrela, Udaleko Euskara Batzordeari tokatzen zaio orain lekukoa hartzea: herritarren artean egindako bileretan lan talde guztiek ateratako argazkiekin osatutako txostena baloratzea. Euskara Batzordean parte hartzen dute herrian ordezkaritza duten hiru alderdiek eta herriko hainbat elkartek ere.
Dena ondo bidean, Aste Santurako aurreikusi dute prozesua biribildu eta plana aurkeztea, beti ere, herritarrek egindako ekarpenak jasoz, eta aktibazio hori izanik motorea.
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Abenduaren 3an alderdi eta eragile politikoek euskararen inguruko beren irakurketa politikoak argitaratzen dituzte. EAJk ere egin du berea Euskara, Euskal Herriaren izana izenburupean. Urte askoan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hizkuntza politiken ardura izan duen, eta egun ere... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.
2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]
Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.
Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.
Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]
EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]