Ikerketaren ondorioak ikusita, espero ez nezakeen daturik ez dut ikusi. Poztu ere egin naiz neurri batean, eskolak ahal duena egiten duela baieztatu duelako ikerketak eta eskolak bakarrik ezin duelako gizarteak emandako helburua bere gain hartu.
Ikerketak datu asko bildu ditu. Espero daitekeen bezala, eskola kokatzen deneko ingurunea oso euskalduna bada, ikasleen euskararen erabilera handiagoa da ingurua hain euskalduna ez denean baino. Ikasleak D ereduan badabiltza ere, euskara gehiago erabiltzen dute. Baina ereduka egiten den analisia ez zait oso zehatza iruditzen, eremu oso euskaldun eta lehen hizkuntza euskara duten ikasleek osatzen duten D ereduak ez baitu zerikusirik eremu ez hain euskaldun eta ziurrenera, lehen hizkuntza euskara ez duten ikasleen kopuru handiagoa duten D ereduarekin.
Horri erantsi behar diogu gero eta atzerritar gehiago iristen ari dela gure ikasgeletara. Eta iristen diren adin eta jatorriaren arabera, eta gelan osatzen duten kopuruaren arabera, berez nahikoa zailtasun eta ahaleginez lortutako gelakideen euskararen erabilera xumea askotan kolokan jartzen zaigu, harremanak baldintzatzen dituztelako. Ikerketan ikasleen lehen hizkuntzaren araberako erabilera datuak agertzen dira baina zenbat urterekin heldu diren, zein ingurunetara, zein eredutan murgildu... ez. Mereziko luke ikerketa ildo horri eustea.
Ikerketak baieztatzen duen beste datu bat, gurasoek duten garrantzia da: eskolak bakarrik ezin du eta gurasoek oso garbi izan behar dute hori. Ikastetxeetan sumatzen genuen hori eta hasiak gara guraso bileretan mezu horiek lantzen, hitzaldiak antolatzen, beraien jarreraren garrantziaz jabetu eta laguntza emateko aholku-liburuxkak banatzen, jolas-kantu- ipuin-ikastaroak antolatzen, euskara ikasteko aukerak eskaintzen... Baina, alde batetik, izugarri zail egiten zaigu gurasoak erakartzea eta parte hartzera hurbiltzea; eta, bestetik, haurrak haur diren artean, euskarak gurasoentzat pisu pixka bat badu ere, gaztetxo eta gazte egiten diren heinean, pisu hori jaitsi eta desagertu ere egiten da, eta haurrek/gazteek egiten duten ahalegin horretan mezu positibo eta animoak behar dituzte, euskara ikastea merezi duela sinisten dutela ingurukoek sumatu behar dute. Eta hor gurasoen babesa falta dela esango nuke, arreta eta beharra beste gai batzuetan jartzen delako, ziurrenera.
Eskolak asko egin du baina horrek ez du esan nahi eskolan hobetzerik ez dugunik. Ikerketa honetan, esaterako, EAEko ikasleek 2011ko Ebaluazio Diagnostikoan euskara proban lortutako emaitza onak erakutsi dizkigute. Erakutsitako emaitzak, ordea, ikasleen ulermenari zegozkionak baino ez ziren, entzumena eta irakurmenarenak, alegia. Ekoizpeneko datuen hutsunea nabaritu nuen. Eta ulergarria da: ahozko eta idatzizko adierazmena biltzea, zuzentzea... oso zaila da eta, batez ere, irizpideak adostu eta denon artean doitzea! Zein dira derrigorrez eta ezinbestean ikasleak hizkuntzaren erabileran lortu beharreko gutxieneko mailak, ahoz eta idatziz? Eta nola bereizten ditugu hurrengo mailak? Eta lan hori hizkuntza irakasleari soilik egokitzen al zaio? Badago lanerako eta hobekuntzarako ibilbiderik.
Eskoletan landu eta hobetzeko beste esparru bat, ikerketan agertu den ikastetxeko giroaren ingurukoa da, hots, eskolako esparruan irakasleek beraien artean egiten duten erabilerari buruzkoa: irakasleek zenbat eta gehiago egin euskaraz beraien artean, orduan eta gehiago erabiltzen dute ikasleek. Hausnarketa egin beharko dugu ikastetxeetan eta bakoitzak bere ibilbidea adostu.
Eta ikerketak datu interesgarri gehiago baditu ere, mezu baikorra eman nahi dut amaitzeko: eskolak badu zer hobetu, ziur, baina ikerketak erakutsi du eskolak asko egin duela orain arte eta behar genuen hori entzutea. Eta ilusioz indarberrituta helduko diogu hemendik aurrera egin beharreko lanari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]