Istripu atomiko larri batek Frantzia kiebran utziko luke

  • Three Mile Islanden (Harrisbourg, AEB) 1979an gertatutako istripu larria gaur Frantzian pasatuz gero, kudeatzeko modukoa litzateke. Aldiz, Fukushiman kiskali diren 4 erreaktoreetako bat gisa berean kontrolik gabe hondatuko balitz, Frantziak 430.000 milioiko galerak nozituko lituzke. Tamalez informazio hau oharkabean joan da.   

Saint Laurent-des-Eauxeko zentral nuklearra, eguzki-lore alorren erdian. Paristik 100 kilometrora Orleans hiri ondoan dagoen zentral honek bi erreaktore dauzka, bakoitza 900 MegaWattekoa.Wikipedia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ludivine Pascucci-Cahen eta Patrick Momal ekonomialariek egin dituzten kalkuluak fidatzekoak ote dira? Hala esan liteke, lana nork eskatu eta nork plazaratu dien kontutan harturik. Institut de Radioproteccion et de Sûreté Nucléaire (IRSN) da Frantzian nuklearren inguruko informaziorik onena kudeatzen duen erakunde publikoa. Espainian Consejo de Seguridad Nuclear denaren baliokidea. IRSNren ordezkaritzaren barruan aurkeztu dute Pascucci-Cahen eta Momalek ikerlana Eurosafe forumean, iazko azaroan.

Towards Enhanced Robustness in Nuclear Safety zen forumaren titulua: Segurtasun Nuklearraren Sendotasuna Handitze Aldera. Antolatzaile, IRSNz gain segurtasun nuklearraz Belgikan okupatzen den Bel V eta Alemanian gauza bera dagien GRS.   Bruselako  Sheraton hotelean esango zirenak entzuteagatik 650 euro pagatu behar zen. Egitaraua finkatu zuen batzordeko kideetan zegoen Antonio Munuera Bassols, CSN espainiarraren ordezkari.

Azaroaren 6an, asteartea, forumeko bigarren mintegiaren barruan bazkalondoko13:30etan aurkeztu zuten beren lana Ludivine Pascucci-Cahenek eta Patrick Momalek: “Massive radiological releases profoundly differ from controlled releases”, euskaraz emango lukeena “Isuri erradiaktibo masiboak oso ezberdinak dira isuri kontrolatuetatik”. Titulua hain abstraktua izateak ekarri ote du ikerlanak barruan dakarren bonbak publikoan eztanda ez egitea?

10 orri labur ditu agiriak, ingelesez bezala frantsesez (Les rejets radiologiques massifs sont très différents des rejets contrôlés) Interneten errez aurkitzekoak. Hemendik aurrerakoa horien laburpena da.

Balizko istripu nuklear baten koste ekonomikoak kalkulatzerakoan, denak hartu behar dira kontutan. Mundu osoan industria nuklearrak presio egiten du ekonomiazko argudioak erabiliz segurtasunaz okupatzen diren agintariekiko eztabaidetan. Horregatik IRSNk 2005etik egiten ditu istripu nuklearren kosteen kalkuluak.

Hauek koste guztiak kontutan hartzea garrantzizkoa da, segurtasunean inbertitu behar dena horien arabera erabakitzen baita. Arazoetako bat da zenbait kalte kalkulatzea oso zaila dela, baina beti ere hobe da kalkuluetan okerrak egitea arrisku bat zenbatu gabe uztea baino.

Three Mile Islandeko eta Txernobylgo istripuez geroztik Europan eta AEBetan zenbait kode antolatu dira gertatutako kalteez egin kalkuluen gainean. Baina beti istripuaren lekuan bertan edo inguruan gertatutakoak dauzkate kontutan. Aldiz, erradioaktibitateagatiko kalteen eremua askoz zabalagoa da. Nekazaritzan, esaterako, kutsatutako labore eta abereak saltzeko debekuaz gain, sektore osoak nozitzen ditu pikardiak beren produktuak susmagarri geratzen direlako.

Aipatu kontabilitateak bost atal dauzka. Bat, lekuan bertan diren galerak: deskontaminatzea, zentralaren itxiera eta eraistea funtsean.  Bi, zentralez kanpokoak: larrialdiak, osasun zerbitzuen gastuak, koste psikologikoak, nekazaritzaren galerak. Hiru, irudiagatikoak: labore eta elikagaien esportazioen galerak, turismoarenak, beste esportazioen gutxitzea. Lau, elektrizitate produkzioaren murrizketa. Bost, kutsatutako eskualdeen kudeaketa, errefuxiatuak, eta abar.

Mugarik gabeko atomoak

Pascucci-Cahenek eta Momalek bi istripu hipotesi nagusi antolatu dituzte. Lehena da istripu larri bat baina ez masiboa. Hau da, AEBetan 1979an Three Mile Islanden gertatutakoa bezalakoa: erreaktorea bera kiskaltzen da, erradioaktibitate kopuru bat ateratzen da zentraletik kanpo baina modu kontrolatu samarrean.

Istripu honek Frantzian –kalkuluetan ez dira sartu Europako beste herrialdeak, frantsesekin muga egiten dutenak, ikerlariek aitortu dute garbi– 120.000 milioi euroko kalteak eragingo lituzke. Konparazio bat egiteko, Toulousen 2001ean AZF fabrika lehertzea edo Erika petrolio-ontzia hondoratzea istripu oso handitzat jo dira, bakoitzaren kalteak 2.000 milioi euro inguruan ipiniz.

Frantziaren Barne Produktu Gordina (BPG) bi bilioi ingurukoa izanik, istripu larri batek lekarke BPGaren %6ko galera, 3-6 urteko hazkundea adinako. Horrelako muturrekoa Frantziak kudeatu ahalko luke. Hori bai, istripuan asko jokatuko lukete eguraldiak eta beste hainbat faktorek; ekonomialariek argi utzi dute hipotesi honen bertsio gozoena 50.000 milioitara mugatuko litzatekeela, baina okerrenean 240.000 milioi ere harrapatuko lituzkeela.

Bigarren hipotesia: istripua larria izateaz gain, isuri erradiaktibo masiboak sortzen dituena. Txar honetan ere egileek tentuz jokatu dute, ez dute aztertu Fukushiman bezala lau erreaktore urtzea, 900 MegaWatteko bakar bat baizik. Alegia, Bordele ondoan, guregandik 300 kilometrora, 900 MWteko lau erreaktore dauzkan Le Blayaisen bakar bat matxuratzen dela, era inkontrolatuan, hori bai.

Un accident nucléaire majeur en France provoquerait une catastrophe européene ingérable”.  Ezin kudeatuzko hondamendia litzateke. Frantzian bertan 430.000 milioi euroko galerak eragingo lituzke. Bakar-bakarrik inguruko eskualdeetan sortutako kutsaduragatik BPGaren %5 baino gehiagokoak, 110.000 milioi. 100.000 pertsona lekualdatu beharra. Eragindako kantzerren tratamendua. Zakarretara bota beharreko laboreak.

Fukushimakoaren aldean, Frantziako erreaktore baten lehertzeak nekazaritzako eremu zabalak hartuko lituzke. Ardogileentzat hondamendia, urte luzez landutako irudia pikutara, berdin nekazaritza osoarentzat.  Gauza bera turismoarentzako, Frantzian honek daukan garrantziarekin. Argindarrari dagokionez, aurreikusia dagoena baino lehen jo beharko luke Hexagonoak beste iturrietara, urte luzez elektrikaz urri egongo litzatekeela.

Erreaktore nuklear baten funditzeak esan nahiko luke Frantziaren BPGaren %20ren galera, 10 urteko hazkundea. Shock honek mugimendu politiko eta sozialak ere eragingo lituzkete: nola egiten dio aurre 430.000 milioiko galerei 2011ko aurrekontuan 286.000 milioi –91.000 milioi zorretan utziz– gastatu zituen estatu batek?

Honaino IRSNko ekonomialarien ikerlana. Hortik aurrera galderak. Azken ohar batekin: Frantzia ez da Japonia, uhartea. Erradioaktibitateak ez du fronterarik errespetatzen, berdin pasa liteke zentralak ixten ari den Alemaniara, Suitzara edo guregana etorri. Azak besterik jango ez genituela  mehatxatu gintuzten  arren Lemoizi, uko egin genion euskaldunonganaino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Microsoftek berriz jarriko du martxan Three Mile Island zentral nuklearra, adimen artifiziala elikatzeko

1979an istripu nuklear larria gertatu zen Pennsylvaniako (AEB) Three Mile Island zentral nuklearreko unitateetako batean. Bestea, 2019an itxi zutena, berriz jarriko dute martxan, Microsoften adimen artifizialaren energia behar handiak asetzeko.


Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


2023-08-01 | Ilargi Manzanares
Nigerreko estatu kolpeak Europako eta AEBetako interesak kolokan jarri ditu

Niamey-en eman zuten estatu kolpea, aurreko asteazkenean. Abdourrahmane Tchiani jenerala da kolpea jo duen militar taldearen burua, eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoak (CEDEAO) aste bat eman diete presidente ohia berriro ezartzeko, eta bestela... [+]


2023-07-20 | Nicolas Goñi
Artikoan izotzen urtzeak zabor erradioaktiboak ere barreiatuko lituzke

Ekosistema artikoak bereziki hauskorrak dira, bertako tenperatura apalengatik izaki guzien hazkuntza mantsoa baita, eta nahasmendu baten ondotik berrosatzeko denbora luzea behar baita. Halere, ekosistema artikoak bihurtu dira XX. mendeko hainbat jarduera industrialen zabortegi,... [+]


Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


Tenperatura altuengatik, Rodano ibaiaren inguruko zentral nuklearren aktibitatea murriztu behar izan dute

Frantzia ekialdeko Bugey eta Saint-Alban herrietako zentralen elektrizitate ekoizpena murriztu dute, aktibitateak ondorioztatu uren tenperaturen emendioak ekosisteman eragin kalteak saihesteko. Eguraldiari dagokionez, tenperatura altuak aurreikusten dituztenez, erabakia hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude