Les vêpres siciliennes (Bezpera siziliarrak), Verdi. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: John Mauceri. Bilboko Opera Korua. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Lianna Haroutounian, Gregory Kunde, Vladimir Stoyanov eta Dmitry Ulyanov. Eszena Zuzendaria: Davide Livermore.
Gezurra badirudi ere, XIX. mendearen bukaeran egindako obra batean, erdi aroan kokatua gainera, ondo irudikatu daiteke gaur egungo egoera politikoa, ez bereziki hemengoa, mundu osokoa baizik.
“Les vêpres siciliennes” izeneko operan, Verdik, erdi aroko Cronica di lu rebellamentu di Sichilia contra re Carlu libretoan oinarriturik, bere garaiko politika giroa azaldu nahi izan zuen. Baina bitxiena da, obra bera hartuta, eta honi bira txiki bat emanda, Davide Livermore eszena zuzendariak egin duen bezala, gure garaiko politikaren ezaugarriak antzeman ditzakegula: ideala, mendekua, estrategia eta boterearen kontraesanak. Jatorriko obran Italiaren etsaiak frantsesak ziren, eta, Livermoreren ustez, herritarren etsaiak gaur egun telebista, politikariak, armada eta beste dira. Ideia nahasketa hori ondo irudikatuta gelditu zen OLBE, Torinoko Teatro Regio eta Lisboako Sáo Calos Antzoki Nazionalaren arteko produkzio honetan.
Verdiren musika aitzakia izan zen saio aldarrikatzailea eskaintzeko. Hirugarren ekitaldian, ordu erdi luze bat igaro zen bideo proiekzioen artean: M 15eko suminduak, Europako agintariak… Bukaeran txaloak eta batez ere txistualdiak izan ziren. Bakoitzak egingo du horren interpretazio partikularra.
Baina goazen alde musikala aztertzera. Ona, oso ona izan zen interpretazioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, John Mauceri-ren batutapean, oso ondo portatu zen. Uneoro malgua, freskoa eta oso “verditarra”, laguntza orkestral aproposa egin zuen. Eta, zeresanik ez, bakarlari mundialak izan genituen. Gregory Kunde tenoreak Henri dotorea egin zuen. Ahots argitsua du eta ondo mugitzen zen eszenatokian. Vladimir Stoyanov baritonoa ere ondo aritu zen Guy de Montfort pertsonaia egiterakoan. Baina benetako sorpresa denontzat Lianna Haroutounian soprano armeniarra izan zen. Lehenengo aldiz entzun dugu abeslari hau Bilbon, eta espero dugu azkena ez izatea, hain perfektua izan baitzen Hélène pertsonaiaren interpretazioa.
Aparteko musikaltasuna du soprano honek eta tinbre zoragarria. Izugarrizko txalokadak jaso zituen. Oso inpresio ona eman zuen Dmitry Ulyanov baxu errusiarrak ere. Jean Procida komentzigarria egin zuen, eta kalitatezko ahotsa luzitu. Bilboko Opera Korua, Boris Dujinen zuzendaritzapean, oso egoki uneoro. Saio disfrutagarria, alde guztietatik begiratuta.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]