Grabazio argigarri bat eta Amedoren interesak

  • José Amedok Santi Brouarden heriotza argituko lukeen grabazioa aurkeztu du epaitegietan. Senideek ez diote sinesgarritasunik eman, interes ekonomikoak, eta ez justiziak, mugitzen dutelakoan.

Grabazioan, Luis Morcillok onartzen du Brouardi lau tiro eman zizkiola, eta agindua Estatuko Segurtasun zuzendari orokor ohiak eman ziola.
Grabazioan, Luis Morcillok onartzen du Brouardi lau tiro eman zizkiola, eta agindua Estatuko Segurtasun zuzendari orokor ohiak eman ziola.ARGIA ARTXIBOA

Luis Morcillo enpresariak  hil zuen 1984an Santi Brouard HBko mahaikidea. Hala onartzen du José Amedok aurkeztutako grabazio batzuetan. El Correo Español egunkariak aurreratu du albistea, eta bertan dioenez, Bilboko epaitegiak salaketa tramitera eraman du egunotan.

Vocento taldeak paperean plazaratutakoaren arabera, José Amedo polizia ohi eta GALeko kideak hiru grabazio aurkeztu dizkio epaileari. 2011koak dira, eta lehenengoan Morcillok zuzenean azaltzen du berak tirokatu zuela Brouard. Enpresariari hilketaz galdetzean, bularrean lau tiro eman zizkiola erantzuten du. Halaber, Julián Sancristóbal orduko Estatuko Segurtasun zuzendari orokorrari egotzi dio errua. Hasieratik hark antolatutako atentatua zela azpimarratzen du, eta hala dio: “Esan dezaket Brouard nik hil nuela eta Sancristobalek agindu zidala”.

Luis Morcillok publikoki ez du sekula onartu bera izan zenik hilketa burutu zuena. Aldiz, bera eta Rafael López Ocaña izan zirela ebatzi zuen epaileak 1990ean, eta 33 urteko kartzela zigorra ezarri zien. Hala ere, horietatik 12 egin zituen espetxean eta libre atera ziren. Amedo bera, oraingoan salaketa jarri duena, absolbitu egin zuten froga faltagatik.

López Ocañak 2005ean Espainiako Telecinco kateari egindako adierazpenetan bere burua eta Morcillorena seinalatzeaz gain, Sancristobalek ordaindu ziela esan zuen. Beraz, epaitegia aztertzen ari den grabazio berri hauek, ustez, haren testigantzarekin koherenteak dira.

Senideak minduta

Amedok ez du justizia bilatzen, eta bere onurarako soilik ari da, Edurne Brouardek Berriari eta EiTBri azaldu dienez. Familia minduta azaldu da 28 urtean aukera asko egon delako auzia argitzeko, eta ez du ulertzen orain halako aitorpenekin etorri izana. Edurne Brouardek Amedo aspaldi ezagutzen dutela azpimarratu du eta, haien ustez, beti bere interesen arabera aritu da. Grabazioak orain plazaratzeko arrazoiei dagokienez hainbat “hipotesi” dituzte buruan. Ezker Abertzaleko militantearen alabaren ustez, baliteke etekin ekonomikoen bila ibiltzea, edo PPren interesen mesedetan, foku mediatikoa haiengandik desbideratzeko asmoz.

Nahiz eta familiak dudarik ez duen Amedok esandakoan, ez diote sinesgarritasunik eman nahi. Ez dira haiek izango “bizia ematen diotenak” eta ez dute haren “erritmoan dantza egiteko asmorik”. Morcillok, Amedok eta Masak, besteak beste, Brouarden heriotzan parte hartze zuzena izan zutela badakitela diote senideek, baina jokoan ez erortzearren haiek ez direla mugituko. Epaileek auzia abiatzeko erabakia hartzen badute, akusazio gisa egongo direla aurreratu dute, “guztia azken muturreraino” eraman nahi dutelako.
 


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude