Koordenatuak

  • Txomin Peillen: Jon Mirande, olerkaria

    Euskaltzaindia, 2012

Maniako-depresiboa, idaztea sendagai zuena, zuberotar protestatzaileen sokakoa. Jon Miranderen poemak eurak besteko baliotsua da liburu honetan Peillenen GPSa, haren hitzaurrea, autorearen bizitza eta iturri poetikoen azterketa. Christian eta Alain Angelié-Mirande, idazlearen ilobek, Pablo Aristorenarekin batera, Miranderen eta haren familiaren biografia xehea idatzi dute gainera. Jon Mirande, olerkaria bilduma definitiboa da, euskaraz eta frantsesez emana, Oianone idazteko kapaz izan zenaren argazki osoa eta deformatu bakoa eskaintzen diguna. XX. mendeko olerkari handi honen inguruan gauza asko esan da. Hemen, ostera, ez da alferrik hitz egiten: “Paristarra zelako, olerkaria euskarazko frantses idazlea egin nahi izan dute, baina aipamen bat edo bestez kanpo, sinbolisten eta Verlainen, Baudelairen eragina ez da batere argi, gainera berak artikulu bat idatzi zuen euskal erromantismo tragiko baten alde; halere, heren obra sailkatu gaitza da”.
Definitu ezina definiturik geratzen da honenbestez. Eta hitz ere egiten du, 1953ko otsailean Radio-Euzkadin Andima Ibiñagabeitiak egindako elkarrizketaren bidez (Olerkariarenean, Gernika aldizkariaren 23. zenbakian plazaratua izan zena). Lehen euskal poeta modernoaren berbak dira, gaur egun onarturik dagoena lehenengoz planteatu baitzuen: “Ritmu-nabari ta ritmu izkutua bereziko nituke nere olerkietan. Erbesteko poesi-eskola ageri zaizkigu azken aldi auetan. Eta nik ere orrelako berri zerbait egin nahi nuke gure euskeraz. Ez dut basterreratu, egia, ots-kidegoa zearo nere poemetatik, eta poesi zenbeit kontsonante bidetik adelatu ditut. Bainan nerez maiteago dut itzen barne-ritmuan eraiki poesia”.
Horiek denak irakurri ondoren plazera da Txomin Peillenek hautatutako berrogeita bi poemetan galtzea, askazia maitatu eta hein berean gorrotatuaren misterioetan, basoetan, mamuen antzeko itsasontzi eta nostalgietan. Poeren itzultzaile honen barrokismo eta dekadentzia hori suertatu zait beste behin gozoa, berria eta tristea. Izan ere, Miranderen ordena eta harmonia haize kontrakoak dira, baina ederrak. Edertasun muturreko horrek arrazoia bera lausotzen du, galdu egiten da bat plazerean eta oinazean, bata zein bestea bereizi ezinik, goiza heltzerik nahi ez: “Sorginak itzali/ dantzak amaitu-ta/ oilarren azali/ ezagun goiza da”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2024-01-10 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
“Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da”

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Eguneraketa berriak daude