Ez ahaztu 2003ko otso-hila (Pello Zubiria Kamino, Egunkariako zuzendari ohia)


2013ko maiatzaren 07an

Juan Jose Ibarretxek Ajuria Eneko jauregian konbidatu gintuenean Malores Etxeberria eta biok kafea hartzera 2003ko martxo hartan, esan genion ez genuela ulertzen zertara zetorren gure pelikula hura. Euskaldunon Egunkaria itxi, jende ezagunak horrela mastrakatu… Zer izan zen? Nor eraso edo mehatxatu nahi zuten gu astinduz? Aparte ez zirela egiak gutaz esandakoak, gu ez ginen hain inportanteak, ez zeukaten zertan agertu beharrik hain astazakil, hain militar txetxeniar, hain epaile turko, hain diktadura usaineko agintari. Ala bai?

Hamar urte pasata, 2003ko otsail hartako egia ez dugu ezagutzen. Ez behintzat osorik. Zer izan zen gu atxiloturik ginduzkatela Arantzazu okupatzera zetorren Guardia Civil konboi haren kontua, Aranda de Dueron atzerako buelta eman zuen espedizio haren istorioa, egiaz gertatu zela konfirmaturik dagoena? Arrasto gutxi azaldu da. Hori bezala izango dira gehiago. Norbaitek inoiz kontatuko du ea norentzako zen gure bizkar ubelduetan idatzitako mezua.

Egiarik ez bada nagusitu, justizia eta kalte-ordaina hain gutxi. Hainbeste lanen fruitu sortutako Egunkaria itxi betirako, atxilotuen gorputzak, buruak eta irudia hankapean erabili, absoluzioa eta gaur arte. Espainiako panzerrak ateratzen direlarik kasernatik, zanpatuek garesti pagatutako maniobra borreroentzat dohainik.

Bizi baldin bagara, akaso egunen batean inguratuko zaio batzorderen bateko teknikariren bat kontu haietaz galdezka galdeketatik bueltakoan intzirian ezagutu nuen Iñaki Uriari. Gaur bertan ere beranduegi litzateke atxilotuta geundela arnas-estuka entzuten nuen Luis Goiarentzako, tampax  baten erreguka entzunik erotuarazi ninduen Inma Gomilarentzat, beranduegi Martin Ugalderentzat.

Espetxetik irtenda gero, sarritan egokitu zitzaidan ondoan kafea hartzen Julian Kurtxus Irastortza. Esaten nion nire buruari egunen batean etorriko zela norbait gure kontu zaharraz galdezka, berdin parlamentario edo BBCko erreportari, eta esango niola: nik presentatuko dizut bat ezagutu behar duzuna, Gurutze Iantzi  emaztea hila du ni egondako leku hartan bertan, hark baditu gauza hobeak zuk jakiteko. Minbiziak eraman zuen Irastortza. Aurretik Gurutzeri eta milari moduan, gure ondoren hamar urteotan tortura zerbitzatu diete erretiluan polizia espainiarrek atxilotutako euskaldunei, Inkisizioak zutik dirau XXI.ean. 

“Eta hi nola hago?” Eskertuta. Biziari eskertuta, erreka zuloraino iritsi ondoren bigarren aukera eman didalako. Milaka jenderi eskertuta, “Hiltzaile bat bezala” oparitu zigun kantari hari bezala oihua irentsi zuen etxekoandreari, izen bakar bat ezin eman hamabi ziento isilduta. Denei nago eta gaude familia eta koadrila osoa eskerturik. 2003ko otsail hartan sentitutako beroa ez dugu  sekula ahaztuko.


Azkenak
2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjornadian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Garaileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?

Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren... [+]


87 milioi urteko amonite fosil bat aurkitu dute Langraiz Okan

60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat aurkitu du mendizale talde batek Arabako herriaren inguruetan. "Aurkikuntza handia" dela azpimarratu du Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatu Ana del Valek.


Eguneraketa berriak daude