Badaramazkigu urte batzuk hitz hori entzuten. Ikastetxeetan lan egitean, ikasleen artean entzun dezakegu “ez dakit nori bullying egiten zioten...”, barre algaren artean. Guraso batzuen artean ere entzun dezakegu: “Hori beti gertatu den zerbait da. Guk ere gure artean joka eta isekaka ibiltzen ginen, baina normaltzat hartzen genuen eta listo. Ez genion izenik jartzen eta inork ez zuen traumarik gaur egun bezala”.
Baina, ba al dakigu zertaz ari garen bullying hitza erabiltzean? Esaten dugu bullyinga ikasle batek behin eta berriz eta denbora luzez irainak, bazterketa, larderia psikologikoa eta/edo oldarkortasun fisikoa bezalako ekintzak jasaten dituenean bere eskola-kideren batengandik.
Hau ez da tontakeria bat, badago bere buruaz beste egiten duenik eraso horien ondorioz. Horregatik, bullyingaren inguruan asko ikertu da azken urteotan, ikastetxeetan irakasleek formakuntza jasotzen dute, horrelako egoerak ekiditeko edo esku-hartzeak egiteko protokoloak daude. Baina noizbait pentsatu al dugu zein diren eraso horien edukiak? Zergatik diren gazte horiek erasoak? Zein dira gehien erabiltzen diren irainak?
Bada, puta eta marikoia dira irain nagusiak, eta bi hitz horien sinonimo guztiak. Kasu asko eta askotan, gazteek beren genero rola betetzen ez dutelako dira erasoak. COGAM (Colectivo de Lesbianas, Gays, Transexuales y Bisexuales de Madrid) eta FELGTBek (Federación estatal de Lesbianas, Gays, Transexuales y Bisexuales) 2012an argitaratutako ikerketaren arabera, ikastetxeak ez dira LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) gazteentzat espazio seguruak, eskoletan eraso asko dago homofobia eta transfobiagatik, nesken portzentaje altu batek eta mutilen portzentaje altuago batek indarkeria psikologikoa eta fisikoa jasaten du bere desioaren orientazio edo/eta identitate sexualarengatik eta hezkuntza sistemak ez dio arazo horri erantzun egoki bat ematen. GEHITUk (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea) 2010-11 ikasturtean Donostiako 609 gazteekin egindako ikerketaren arabera, gazteen %82,92k norbait bere desioaren orientazio edo identitateagatik iraintzen ikusi dutela diote, %40,72k arrazoi horiengatik beraien ingurukoak baztertzen ikusi dute eta %11,99k jipoien ikusle izan dira.
Diskriminazioaz hitz egiten dugunean hiru maila bereizi ditzakegu: arrazionala edo sinesmenak, emozionala edo sentimenduak eta jokabidezkoak. Bullyingaren prebentzioaz hitz egiten dugunean, jokabidezko mailan bakarrik esku hartzen dugu baina benetako arazoak hor dirau. Hau da, erasoak ekiditen ditugu, baina ez ditugu erasoak sortzen dituzten ideiak eta sentimendu negatiboak deuseztatzen eta hau egiten ez dugun bitartean ez da bullyingik desagertuko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]