Bai, kriminalak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Etxetik kanporatzeko zorian zen Basauriko herritarraren heriotza, hala nola Espainiako Estatuan Mallorcako jubilatu parearena eta Alacanteko beste pertsonarena, ez dira suizidioak izan. Eta Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan horien aurretik hil diren beste hainbatek eta hainbatek ez dute euren buruaz beste egin. Homizidioak izan dira, eta arduradunek izen-abizenak dituzte: politikariak batzuk, bankuetako eta aurrezki kutxetako presidenteak besteak. Beraiek dira sistema erailearen kudeatzaileak, ahulenak lanik eta etxerik gabe uzten dituen kapitalismoaren kudeatzaileak, hain zuzen. Hain da zaila egoera, batzuek, etsiak jota, biziarekin amaitzea erabaki baitute. Baina bizi horien kontra tiro egin dutenak kapitalismoaren kudeatzaileak dira. Kapaz dira gure zergetatik jasotako 40.000 milioi euro txertatzeko bankuak salbatzearren, eta aldiz, ez zaie inporta langabezian, prekarietatean eta hipoteka ordaindu ezinik dabilen jendea etxerik gabe uztea. Hiltzaileak eta kriminalak dira, eta aurre egin behar diegu. Ezin da justiziarik espero, kapitalismoaren zerbitzura baitago.

Espainiako Estatuko Etxegabetzeak Stop plataformaren bozeramaileak egia borobila esan zion Espainiako Parlamentuan bankuen ordezkariari: “kriminal” deitu zion. Beraiek dira jendea heriotzara bultzatzen dutenak, etxerik gabe uzteko neurri basatiak martxan jarriaz. Eta igualeko kriminal eta kolaboratzaile izango dira politikariak, agintariak eta epaileak, harik eta krisi larri honen erdian etxegabetzeak gelditzeko, zorra etxearen truke kitatzeko eta etxebizitza sozialen parkea sortzeko gertu ez badaude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Haur jaioberria duen familia bat etxegabetze arriskuan dagoela salatu dute Gasteizen

Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.


Auzoan Bizik salatu du Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza batetik etxegabetu nahi dutela familia bat Gasteizen 

Alokabideri, Gasteizeko Udalari eta Gizarte Zerbitzuei konponbide bat bilatzeko exijitu die Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Eusko Jaurlaritzarena da etxebizitza.


2024-06-18 | Gedar
Errekaldeko eraikin batzuetan bizi diren pertsonak jazartzen ari dira desokupak eta Polizia

Fuera Okupas desokupazio-enpresa gutxienez bi aldiz joan da haiek jazartzera. Gaur Bilboko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira, eta eraikinetako batean sartu dira: pertsona bat kanporatu eta atxilotu dute.


2024-06-18 | Ahotsa.info
Barañaingo familia baten etxegabetzea gelditzea lortu dute

SAREBek egin nahi zuen etxegabetzea geldiarazteko eta alokairu soziala lortzeko hilabetetan borrokan aritu ondoren, Haritu Elkarlaguntza Sareak iragarri du “mobilizazioari, presio sozialari eta antolakuntzari esker” familiar honentzat alokairu soziala lortu dela.


2024-06-17 | Hala Bedi
Berakah-k familiak etxegabetzen jarraitzen du Gasteizko Alde Zaharrean, udalaren axolagabekeriaren aurrean

Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du Berakah programa beste bi familia etxegabetzen saiatzen ari dela, iaz beste familia batekin egin zuen bezala. Dagoeneko salatutako hauetaz gain, Berakahko kasu gehiago ari dira heltzen etxebizitza sarera. Berakah programa Santa... [+]


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Bilboko Udalak pertsona bat etxetik botako duela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Ostiral honetarako dago ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protesta egitera deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Etxegabetze guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko etetea" aldarrikatuko dute eta mobilizaziorako deia goizeko 09:00tarako jarri dute... [+]


Balkanguard desokupazio-enpresak familia bat etxegabetu nahi du Lizarran

Etxegabetze estrajudizial bat emateko berehalako arriskuan aurkitzen da Lizarrako Etxebizitza Sindikatuarekin antolatuta dagoen familia bat. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez, azken urteetan enpresa horien jarduna areagotzen ari da,... [+]


Armentia ikastolak elizak etxegabetu nahi dituen familiei “gertutasuna” adierazi eta mobilizazioekin bat egin du

Armentia ikastolan egiten dituzte ikasketak hiru familien haur adingabeak. Gasteizko Alde Zaharrean bizi dira, Eliza katolikoaren Berakah elkarteak kudeatzen dituen etxebizitzetan, eta judizialki etxegabetzeko prozedura abiatu du elkarteak. Ostiralerako etxegabetzeen aurkako... [+]


Emakume bat eta bere hiru seme-alabak etxegabetu dituzte Gasteizen

Ertzaintzaren kargak salatu ditu Gasteizko Kontseilu Sozialistak. Hainbat zauritu eragin dituzte, eta gutxienez bi lagun identifikatu.


Eguneraketa berriak daude