Alaitasuna eta aldarria

  • Vendetta : fuimos, somos y seremos

    Baga-Biga, 2012


Vendetta taldeak oihartzun handia lortu du urte gutxitan. Ez da harritzekoa. Azken diskoa entzunez gero, taldea erabat sendotuta dagoela nabari da, eta kantu onak sortzen dituela.

Vendettakoek oso argi daukate zer egin nahi duten eta nola egin nahi duten. Bizitasun eta grina handiz aritzen dira, eta bihotzez jotzen dutela nabarmena da. Hala, urratsez urrats, taldea beti aurrera doa, etengabe, energia eta freskotasuna galdu gabe, eta erritmoak, melodiak eta mezuak ongi landuta.

Jaiak eta aldarriak bat egiten dute Vendettaren kantuetan. Oso modu atseginean transmititzen dute hori guztia, eta haien erritmoek, melodiek, mezuek eta alaitasunak erraz harrapatzen gaituzte. Musikari handiak dira, eta gainera, aipagarria da taldekideek erakusten duten umorea, txantxa egiteko gogoa, etorria, gatza eta piperra.

Ska estiloa oinarritzat hartuta, rockaren, reggaearen eta Karibeko beste hainbat doinuren ukituak sumatzen ahal dira haien kantuetan. Hitzetan, besteak beste, mundu eta bizimodu zikin honetan ikus daitezkeen kaleko istorio gazi-gozo batzuk kontatzen dituzte. Kritika, salaketa eta aldarria egiten dute, modu zuzenean, umorez edo ironiaz, baina “ikuspuntu positibo batetik”, haiek esaten duten bezala. Hau da, irribarrea aurpegitik kendu gabe, eta dantza egitera animatuz.

Luisillo Kalandraka (baxua, kontrabaxua eta ahotsa), Javier Etxeberria (gitarra eta ahotsa), Ruben Anton (tronpeta eta ahotsa) eta Enrikko Rubiños (bateria eta perkusioa) Skalariak taldean aritzen ziren, eta 2009. urtearen hasieran, Pello Reparazekin (tronboia eta ahotsa), Vendetta taldea osatu zuten.

Urteotan, taldeak oihartzun handia lortu du. Hiru disko kaleratu ditu eta ehunka jendaurreko emanaldi egin ditu, han eta hemen. Euskal Herrian ez ezik, Europan barrena hainbat bira egin dituzte —Suitzan, Alemanian eta Ingalaterran jo dute, besteak beste— eta Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan ere jo izan dute.

Grabatu zituzten lehenengo kantuak Aurtengo gorakada 10 bildumara eta beste bilduma batzuetara bildu zituzten, Vendetta (2009) lehenengo diskoa kaleratu aurretik. Ska estiloa ardatz nagusia izanik, rockaren eta Karibeko beste hainbat doinuren aireak sumatzen ahal dira disko horretako kantuetan. 


Puro Infierno (2011) izan zen hurrengo diskoa eta urrats bat aurrera egin zuten. Ska estiloak oinarria izaten jarraitzen du, baina beste erritmo batzuk ere jorratzen dituzte. Disko horren bitartez taldea sendotu egin zen, eta Begietara Begira eta Buonasera kantuak, esaterako, aski ezagun bihurtu dira jadanik. Taldearen emanaldietara jende ugari joaten hasi zen ordutik, gazteak eta ez hain gazteak.

Azkenik iragan urte amaieran plazaratu duten Fuimos, somos y seremos diskoarekin, taldeak beste urrats bat eman du aurrera. Skaren enborretik abiatuta, rockaren, reggaeren eta beste zenbait musika estiloren adar batzuk jorratu dituzte. Ziur naiz taldearen zale kopurua areagotu egingo dela disko honen bitartez. Disko osoa baita, gorabeherarik gabekoa, eta intentsitate aldetik goian dago hasieratik amaierara arte. Diskoaren lehenengo kantua entzuten hasi, eta konturatu orduko diskoa amaitu egin da, disko osoa erraz entzuten baita. Kantu politak dira, oso gustura entzuten ditugunak.

Iker Piedrafita ekoizlearen lana azpimarratzeko modukoa da, ekoizpena itzela baita. Ahotsak eta gainerako musika tresnak ondo landuak daude, baita kantuen moldaketak ere, eta soinua trinkoa eta indartsua da. Taldekideekin batera, hainbat kolaboratzaile aritu dira grabazio saioetan: Selva Baron (ahotsa), Dani Velasco (biolina), Maria Fernandez (biola), Elorri Arkotxa (txeloa) eta Iker Piedrafita bera (teklatua eta ahotsa). Denen artean lan borobila osatu dute, disko eder bat.

Atsegin handiz entzuten ditugu Vendettaren diskoak, eta pozik joaten gara haien emanaldietara. Jakin badakigulako ederki pasatuko dugula, eta irribarrea aurpegitik kendu gabe dantza batean egongo garela. Vendettaren kantuek bizipoza eta bizitzeko indarra transmititzen baitigute.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Etorkizuneko izarrak

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.

[+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


Eguneraketa berriak daude