Haurren pobrezia eta gazteen langabezia; azken egunotan erabili diren bi termino. Egungo krisi ekonomikoaren ondorioz bizi dugun errealitate gordina adierazteko bi espresio dira. Merkatuen (banku handiak, finantza erakundeak, inbertsio funtsak, multinazionalak…) kapitalismo basatiak sorturiko krisia da honakoa. EAEko Arartekoak egindako Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea txostenaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 15 urtetik beherako 35.000 adingabe inguru pobrezia arriskuan da. Arrisku tasa %3,5etik %6,2ra igaro da lau urtetan, hau da, %77 hazi da. Zeini eragiten dio? Guraso bakarra –gehienak emakumeak– duten seme-alabei, hala nola atzerriko nazionalitatea dutenei eta 35 urtetik beherako gurasoak dituzten haurrei. Euskal Herrian 2012an 229.555 lagun zeuden lanik gabe. Kopuru horren zati handi bat gazteak dira, bi gaztetik bat lan bila dabil baina ez du aurkitzen, eta soldata jasotzen duten gazteen %65ak behin behineko lan kontratua du. Ez dugu eskura Euskal Herri osorako datu ofizial zehatzik. Espainiako Estatuan –Hego Euskal Herria barne– gazteen langabezia tasa, 25 urtetik beherakoena, %55ekoa da.
Administrazioek euren aurrekontuetan egoera hori leuntzeko politikak onartu beharko lituzkete, eta proiektu faraonikoak ahaztu: Bizkaiko ahaldun nagusiak proposatutako Urdaibaiko bigarren Guggenheim-a, Pasaiako kanpo portua, edota ekonomiari eta gizarteari kalte egin diezaiokeen AHTa bera. Erabilitako diru eta inbertsio oro, gutxi izan liteke gazteen langabeziari eta haurren pobreziari aurre egiteko.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]