Nola indartu seme-alaben ikasketa prozesua

  • Guraso denen nahia da euren seme-alabak aise molda daitezela eskolan, eta denen kezka da etxean zer jarrera eta jokabide hartu eskolarako joan-etorria xamurrago gerta dakien. Nerea Agirre Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, HUHEZI fakultateko Ikaste-Irakaste gunekoa, eta pista batzuk eman dizkigu.

gurushaktisblog.com

Ahalik eta eduki gehien pilatzeaz arduratzen zen eskola akademizistaren aurrean, egungo eskolaren helburua oinarrizko konpetentziak edo gaitasunak lantzea da. Agirrek konpetentziak giltzekin alderatu ditu: “Garbi eduki behar dugu eskolak bizitzarako oinarrizkoak diren giltzak eskaini beharko lituzkeela. Eskolak aldaketa prozesu batean daude, oraindik bide asko dago egiteko baina konpetentzien norabidean doaz, eta oraindik batzuetan eskolatik ematen den erantzuna ez da guztiz ideala. Gurasoek helburu horretan kokatuta egon behar dute, jakin behar dute hori dela eskolaren funtzioa”. Halako ibaien izenak gaizki idaztea edo zazpiko taula ez menperatzea baino ikuspegi zabalagoa eskatzen du, beraz: “Bizitzarako oinarrizko giltzak dira zoriontsu izateko, ikasten ikasteko, besteekin elkarbizitzeko, inguruarekin harremandu ahal izateko, modu autonomoan funtzionatu ahal izateko gaitasunak, besteak beste”.

“Ez du ikasteko balio”

“Balio al du ikasteko?” galdetu izan zen etxe askotan umeari ikasketak ordaindu edo zuzenean lanera bidali erabakitzeko. Oraindik guraso askoren sakoneko galdera hori da. Agirrek ikasle eredugarriaren irudia desegitea eta aniztasuna ospatzea aldarrikatu du: “Aniztasun handia dago pertsona guztion artean. Pertsona bakoitzak pentsatzeko, ekiteko, sortzeko modu ezberdinak ditugu. Guraso gisa aintzat hartu beharko genuke aniztasun handia dagoela ikaste-estiloetan, ikasteko-gaitasunetan, erritmoetan eta interes nahiz motibazioetan. Positiboena litzateke gure seme-alabak zentzu horretan ahalik eta ongien ezagutzea, pertsona bere osotasunean ikustea, bere gaitasun, jakin-min eta hutsuneekin. Horrela, hortik abiatuta lan egin ahal izango dugu”. Gainera, gaitasunak landu beharrekoak dira: “Oso arriskutsua da gaitasunekiko ikuskera estatikoa izatea. Pentsatzea gaitasunak aldaezinak direla, berezkoak, genetikoak... Momentu, ikaste-testuinguru eta modu aproposak topatuz gero gaitasun horiek garatu ditzakete pertsona denek. Berdin dio zer gaitasun mailaz ari garen; baita gaitasun batean hutsean bagaude ere, garatu daiteke. Eta pausoak denontzat dira berdinak: 0tik 1era garatzen duenak 7tik 8ra garatzen duenaren neurri bereko pausoa ematen du”.

Ahuldadeen aurrean zer

Pertsona denok ditugu landu beharreko alderdiak, eta umeek ere bai. Zer egin ebaluazioetan gordinen zaizkigun puntu horiekin? Agirrek denaren gainetik zer zaindu behar den azpimarratu digu: guraso eta umeen arteko lotura: “Garbi eduki behar dugu testuinguru jakin batean, eskolan, alderdi batzuei lotuta egin den ebaluazioa dela. Horrek ezin du inolaz baldintzatu guraso eta seme-alaben arteko harremana. Guraso eta umeek oso garbi eduki behar dute hori”. Eskolako gaiek etxean tentsioa sortzen al duten aztertu dezake bakoitzak: “Batzuetan nota kontuak ateratzen direnean gure jarrera aldatzen da, gorpuzkera eta ahots tonua, elkarrizketa gelako intimitatetik sukaldeko mahaira eramaten dugu... Gauza izan beharko genuke gai hau naturaltasunez lantzeko, adibidez salako giro lasaian”. Eskolako arazoak erlatibizatzeko estrategia ere proposatu du Agirrek: “Inguruan bilatzea gure seme edo alabarentzat positiboak diren erreferenteak, eta ibilbide akademiko bikaina egin ez dutenak. Askotan helduok ezkutatzen dugun gure ibilbide akademiko hori ere eurekin partekatzea, ikusteko askoz gauza gehiago dagoela bizitzan ibilbide akademiko horrez gain”.
Behin arazoa bere neurrira ekarrita eta arazoei adarretatik eusteko, oso lagungarria da haurrari gabezia horiek gainditzeko berak badituen baliabideak bilatzen laguntzea: “Arreta ez dugu zailtasunetan jarriko, hauei aurre egiteko haurrak dituen trebetasunetan baizik. Abilezia horietatik abiatuz zailtasunak gainditzeko edo hobetzeko estrategiak aukeratzen ikasiko du”.
Bere gaitasunez eta lorpenez kontziente izateko, garrantzitsua da ongi egiten dituen gauzak aitortzea eta baloratzea, beti ere goraipamenetan erori gabe: “Gurasoon harrotasuna ez denez horren arabera aldatuko, berak hartu behar du kontzientzia ongi egin duenaz”. Emaitzari bakarrik ez erreparatzeko ohartarazi du Agirrek: “Askotan ahazten ditugu bidea bera edo egindako lorpentxoak eta jokabideak baloratzea. Goraipatzean, gu gurasook, haurrak egin duen zerbaitengatik nola sentitzen garen azpimarratzeko joera dugu. Are interesgarriagoa litzateke berarengan edo beste pertsonengan izan duen eragin positiboak azpimarratzea: hori egiten egon zaren bitartean jarrera lasaia edukitzeak egin beharrekoa arretaz burutzen lagundu dizu, edo Mireni zeregina nola egin azaldu zenion eta poz pozik dagoela dirudi…”

Eskolarekiko konfiantza eta ikuspegi kritikoa

Ebaluazioetan hasten dira arazoak eta horra mugatzen da begirada etxe askotan. Agirrek zera gomendatu digu: “Garrantzitsua da ebaluatzeko sistema ezberdinen inguruan gurasoek ikuspegi irekia edukitzea eta seme-alabei irekitasun hori transmititzea. Modu batean erlatibizatzea. Ebaluazio gehienek eredu bat hartzen dute, markatuta dagoena, eta ebaluatzen dutena da ea ikaslea eredu horretara hurbildu den edo ez. Seme-alabekin konpartitu daiteke zer den ebaluatzen dena, guk geuk badakigula nota horien irakurketa zabalagoa egiten”. Eta nola ez, gurasoak asko ikas dezake ebaluatuak izan direnei entzunda: “Gure seme-alabei eurek jaso duten nota horrekiko edo ebaluazioarekiko dituzten bizipenak entzutea garrantzitsua da. Eurek zer irakurketa egiten duten entzutea”. Gurasoek umeei entzunda beren irakurketa egiten dute, baina lehenik ikuspegi denak jaso behar direla ohartarazi du Arrietak: “Arriskua dago gurasoek beren irakurketa egiterakoan epaitzea edo zalantzan jartzea bai seme-alaba bera edo irakaslearen lana. Arrisku hori hartu aurretik, irakaslearen irakurketa jasotzea beharrezkoa da gure ikuspegia osatzeko”. Guraso eta irakasleen arteko errekonozimendua eta elkar-errespetua da oinarria: “Guraso moduan saihestu beharko genuke haurrarekin elkarrekintzan gaudenean irakasleen lana gutxiestea, ebaluazio eredu horren baliagarritasuna zalantzan jartzea. Horrek ez du esan nahi bat etorri behar dugunik, edo ezin dugunik ikuspegi ezberdinez hitz egin”. Ebaluazioaren gaineko gure ikuspegia zabaltzeko baliatu daitezke kurtso hasierako bilera eta urtean zeharreko guraso-tutore bilerak: haurrek landuko dituzten kontuak, egingo den ebaluazioa, izango dituzten etxerako lanen izaeraren berri izatea. Eta zalantzen aurrean,  tutorearekin harremanetan jartzea.

Norberaren irudi positiboa eratzen lagundu

Autokontzeptua edo norberak bere buruaren gainean duen irudia urteen poderioz eraikitzen da, elkarrekintzan, norberarentzat esanguratsuak diren pertsonekin (familia, irakasleak, ikaskideak...). Auto-irudiak eragin nabaria du nortasunaren garapenean, ikaskuntza prozesuan eta norberaren eta besteekiko harremanetan. Autokontzeptu positiboari esker, ikasteko jarrera positiboagoa izaten da, autonomia, erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzeko joera handiagoa (norberaren  mugak argi izanik), frustrazioa onartzeko gaitasun garatuagoa, harreman positiboagoak eraikitzeko gaitasuna...

Agirrek ohartarazten du haurraren auto-irudiaren berri izateko baliatu dezakegula eskolari buruz kontatzen diguna, eta baita ebaluazio eta azterketen emaitzak ere: “Berak nola ‘irakurtzen ditu’ bere notak eta horren arabera bere buruaz zein irakurketa egiten du? Helburua zer esaten ari den eta nola sentitzen den ulertzea da. Epaitu gabe. Entzunaz”.

Hortik abiatuta lagundu ahalko dio gurasoak, bestelako mezuak eta erreferenteak eskainiz, bere auto-irudi hori modu positiboan eraikitzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eguneraketa berriak daude