Angel Calvo (Valladolid, Espainia) misiolaria eta apaiza da Filipinetan. 40 urte iraun duen gatazkaren testigu izan da. Musulmanen eta Gobernuaren bake akordio definitiboa bidean da. Benetako bakea ordea, ezberdintasun sozialak gainditutakoan lortuko dela dio.
Filipinak, Asiako herrialde katolikoena.
Ezin ahaztu ordea espainiarrek Filipinak konkistatu baino mende bat lehenago iritsi zirela musulmanak hona. XV. mendean hegoaldeko irlak (Mindanao, Basilan, Jolo eta Sulu) sultanerriek kontrolatzen zituzten. Azken urteetan gatazka puri-purian egon da irla hauetan.
Gatazka hau ulertzeko noraino egin behar dugu atzera?
Prozesu historikoa izan da, lehenik espainiarren kolonizazioa eta Ameriketako Estatu Batuena gero. Amerikarrek lurralde antolaketa politika desegokiak egin zituzten, lurrak kolonoei eta atzerriko enpresei salduz. Gerora Filipinetako gobernuek politika honekin jarraitu zuten. Musulmanak historikoki marjinatuak sentitu dira beraienak ziren lurretan, diskriminazio horrek pobreziara eraman ditu eta armak hartzea izan da erantzuna.
Azken 40 urteak bereziki gogorrak izan dira.
1970ean Mairuen Askapenerako Frente Nazionala (MAFN) sortu zen Mindanao hegoaldean, musulmanak gehiengoa diren tokian. 1972an Ferdinand Marcosen gobernuak lege martziala jarri zuen martxan, diktadura urteak izan ziren. Estatuak indarra erabili zuen musulmanen aurka eta hauek armekin erantzun zuten. Lau urte iraun zuen gerra zibila piztu zen, gatazkak gaurdaino iraun badu ere.
Eta zu Basilan irlara iritsi berria.
1972an iritsi nintzen Espainiako Gaztela lehorretik eta hura paradisua zen niretzako. Hango errekurtso naturalekin aho zabalik geratu nintzen, petrolioa, gasa, mineralak eta lur oso emankorra dituen irla da Basilan.
Egoera zeharo aldrebestu zen ordea paradisuan.
Gerra piztu zen goizetik gauera eta gu ez geunden prestatuak egoera berrirako. Hilketak, bahiketak, gizarte zibila zatitua, gerra desplazatuak... Lanean jarraitu genuen hala ere, Claret eskolako zuzendari izan nintzen, gau eskolak martxan jarri nituen, gerra desplazatuekin lanean hasi ginen. Egoera jasangaitza bihurtu zen arte. Adiskideak bahitu eta hil zizkidaten, Basilan irla utzi zuen azken apaiza izan nintzen.
Film bat izan zitekeen.
Izan zitekeen, istorioak mila ditut; Marcosen gobernuak mairuen talde armatuko kide izatea egotzi zidan liderra ezagutzen nuelako. Gerora, talde komunistako kide izatea egotzi zidaten. Nik ordea, pobrezia eta injustiziak sufritzen zituztenen alde egiten nuen lan.
Tartean, sei urteko geldialdia egin zenuen.
Baina berriro itzuli nintzen Filipinetara eta egoera asko okertu zen.
Zertan?
Talde armatuak ugaldu ziren. Askapen Islamiarrerako Fronte Mairuak (MILF), Filipinak hegoaldean estatu independentea eskatzen zuen. 1991n Abu Sayyaf talde armatua sortu zen, talde erradikalenetan erradikalena. Horrez gain, Basilanen gerrilla txiki ugari sortu ziren. Biolentzia ikaragarria zen.
Abu Sayyaf diozu. Liderra oso gertuko izan zenuen ezta?
Khadaffy Janjalani liderra nire ikasle izan zen Basilan irlan. Unibertsitate islamiar batean ikasteko aukera izan zuen eta handik ideia oso erradikalekin etorri zen. Abu Sayyafeko kide askok ere aukera bera izan zuten, batzuek Afganistanen borrokatu zuten. Bahiketak ziren dirua lortzeko modua. Hainbat ekintza egin zituzten eta hildako asko eragin. Ameriketako Estatu Batuek esku hartu zuten talde islamiar honen kontrako borrokan, Al Kaedarekin lotura zutelakoan. Azken urteetan zorionez ez dute ekintzarik egin.
Azalduko didazu gatazka hau zifratan?
40 urteko gerra, 120.000 hildako, bi miloi gerra desplazatu, 15.000 gerrillarik armak utzi beharra eta gerra zauriak zenbatezinak dira.
1996an MAFN-k bake akordioa sinatu zuen.
Akordio honen ondoren sortu zen RAMM (Mindanao Musulmaneko Lurralde Autonomoa), Nur Misauri MAFNko liderra gobernadore izan zelarik. MILF-k inoiz ez zuen onartu Akordio hau.
16 urte geroago lortu dute MILF-koek Cory Aquino presidentearekin Bake Akordioa sinatzea. Zer gertatu da orain bake akordioa sinatzeko?
Denborak erakutsi du RAMM-ek ez duela funtzionatu. Sinatu berri den akordioan, statu quoa ezin dela onartu aipatzen da. Musulmanen bizi baldintzek bere horretan jarraitzen dute, aberastasun natural handiko irlak dira haienak, baina Filipinetako lurralderik pobreenak izaten jarraitzen dute.
Zertan aldatuko da egoera?
Bangasamoro (Mairuen herria) izeneko lurraldea definitzeko erreferenduma egingo da musulmanak gehiengoa diren tokietan. Akordio honetan, Estatuak eskumen gehiago emango dizkio lurralde berriari, zergak bildu eta ezartzeko, baita baliabide naturalak kudeatzeko ere.
Sharia aplikatzea eskatzen dute.
Akordioan ondo definitu beharko da sharia nori aplikatu eta zein neurritaraino. Ez da estatu islamiar batean bezala aplikatuko, ziur nago hortaz, baina musulmanak ez direnen eskubideak errespetatzea ezinbestekoa izango da.
Azken bake akordioa izango al da?
Aquinoren gobernua populista da eta baiezkoan nago. Asia Hego Ekialdeko gatazkarik luzeena nozitu dugu. Bakea ordea ez da akordioen bidez lortzen, bakea beste eremu batean dago.
Zein da eremu hori?
Ezberdintasun sozialak, injustizia eta pobrezia sufritzen dutenek bizimodu duina izan arte ez da bakerik izango, norbanakoaren sinesmenak kontuan hartu gabe, izan musulman edo kristau.
Elizak zer dio?
Gatazka eremu erlijiosora eraman du beti eta ni oso kritikoa naiz horrekin. Elizak Jainkoaren egia defendatu du, agintari islamiarrek Alarena eta elkarren arteko xextrak ez du ezer konpondu.
Musulmanen eta kristauen arteko elkarbizitzan zubi lana egiten ari zara: pulpitutik elkar ulertzearen aldeko mezuak ematen dituzu, chabacanoz eta ingelesez, erlijio ezberdinetako liderrak biltzen dituen elkarteko sortzailea zara…
Nire lana gizarte zibilaren ongizateari loturik egon da. Benetako lana, bakean eta elkarbizitzan sinesten duten herritarrena da. Boterean dauden askok nire lana ez dute gustuko, hori beraien arazoa da, ni oso gustura nago egiten dudanarekin.
Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]
Azkenean, odolik isuri gabe amaitu da apirilaz geroztik Sabina/Xianbin/Escoda atoloiaren urmaelean, Spratley uhartediaren ekialdean, BRP Teresa Magbanua, Filipinen kosta-zaintzako ontziaren aingura-aldi luze bezain atezua. Irailaren 15ean, igandez, aingura jaso eta porturantz... [+]
Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Walden Bello Filipinetako idazle, ikerlari eta antiglobalizazio aktibista ezaguna abuztuaren 8an atxilotu zuten; abuztuaren 9an fidantzapean atera zuten kartzelatik behin behinean. Focus on the Global South Gobernuz Kanpoko Erakundearen zuzendari exekutiboa da Bello, besteak... [+]
Filipinetako Rodrigo Duterte presidenteak adierazi du Lapu-Lapu heroi nazionalaren estatua handiagoa eta altuagoa izatea nahi duela, Fernando Magallaes konkistatzaile portugaldarrarenak baino. Mundu Biraren espedizioan Joan Sebastian Elkanoren nagusia izan zen Magallaes, hil... [+]
Erasoen erdia baino gehiago Kolonbian, Mexikon eta Filipinetan gertatu ziren, Global Witness erakundeak emandako datuen arabera. Klima larrialdia areagotzen doan neurrian, "haien lurra eta gure planeta defendatzen duten" pertsonen aurkako indarkeria ere areagotu egiten... [+]
Rodrigo Duterte Filipinetako presidenteak konfinamendua betetzen ez dutenei tiro egiteko agindu du. Herrialdeko biztanleria osoaren %16a pobrezian bizi da, eta kaleetan lan egitea da bizirauteko duten era bakarra.
Vicente L. Rafael historia irakaslea da AEBetako Seattleko Washington Unibertsitatean. Elkanoren Mundu Birari buruz Euskal Herrian ekoitzi eta diruz lagundutako filmak piztu duen eztabaidaz idatzi du Filipinetako Rappler hedabidean. Espainiako inperioaren krudelkeriak ezkutatu... [+]
Espainiako eta Euskal Herriko erakunde pubilkoen diruz lagundutako eta sustatutako Elkano, lehen mundu bira filma animaziozko lanik onenaren Goya sarirako izendatu dute. Bien bitartean, film hori bera zinemetan eskaini ala ez aztertzen ari dira Filipinetan, hango banatzaileak... [+]
Twitter bidez agerian utzi dute Elkanoren filmeko pertsonaia nagusiak Mexikoko konkistan girotutako El doradorako Bidea filmaren kopia direla. Euskal Herrian Elkanori buruz egindako filmak kritika gogorrak jasotzen jarraitzen du Filipinetan.