Literatura askatzailea

Joxe Azurmendiren liburu bakoitza opari bat da, eta azkena, Barkamena, kondena, tortura harribitxia. Joxek hitzak, argudioak, testuinguru historiko, filosofiko eta ideologikoa ipini dizkie guk orain arte hitz eta argudio bihurtu ezin izan ditugun –edo beldurrez, beldur justifikatuaz, bihurtu nahi izan ez ditugun– amorruari eta ezinari. Azurmendik alemanez daki, eta ez da lehenengo aldia alemanez zipitzik ere ez dakiten erregimeneko filosofoen eta intelektualen ezjakintasuna eta manipulaziorako joera agerian uzten dituena; oraingo honetan Jaspers manipulatu bati buruz dihardu, betiere gure artean erruduntasunaren susmoa eta sentimendua zabaltzeko manipulatutakoa. Liburuaren hiru zatiak dira antologikoak, baina kondenamaniari eskainia derrigorrez irakurri beharrekoa izan beharko litzateke urteotan xibboletetik xibboletera ibiltzera behartutakoontzat. Estatuek kontzientziak eta pentsamendua bortxaz inbaditzeko eduki duten ohitura historikoa da, eta espainarrien kasuan erakunde paradigmatiko bezain castizo baten bidez gauzatu da: Inkisizioa. Azurmendiren beraren hitzetan esateko, kontzientzien kontrolaren ildo historiko honetan dator eta ikusi behar da egungo fanatismo kondenamaniakoa. Diskurtso ofizial tranpati baten hondoan San Agustinen ideologia baino ez dago (“San Agustinen heresiarako eskubidearen uko teologiko zaharraren aldaki politiko moderno “demokratikoa”, Inkisizioari atea zabaldu ziona”), eta paradoxikoa bada ere ustez progre eta ustez laiko diren espainiar asko dira diskurtso horren defendatzaileak, Euskal Herriko arazoaz ari direnean (bestelako gaiez ari direnean besterik da). Joxe Azurmendik dioenez, “Eliza usain txar bat dario inkisizio kondenamaniako guztiari”; izan ere, “bortxarekin Estatuak daukan arazoa ez da morala, politikoa da. Baina askaera beraiek eman beharretik desertatzeko ihesbide arinena politikoentzat, arazoa politikotik moralera trukatzea da, orduan soluzioa gu hiritar guztion kontzientzien zeregina bihurtzen baita, ez Estatuaren eginbeharra”.

Hitz horien oihartzuna oraindik ezabatu gabe neukala, izan zen presoen aldeko Bilboko manifestazio erraldoia eta arrakastatsua, eta geroko erreakzioak. Hona hemen Jose Antonio Ardanzarena (alegia, estatu laiko baten goi mailako ordezkari politiko izandako batena): “Presoek damu-aitorra egin beharko lukete”; (“kontrizio-ekintza” edo).

Hara! Zer izango da hurrena, bataiatu gabeko presoei konberti daitezela eskatzea? Batzuetan, liburu bat irakurtzea askatzailea eta argigarria da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-09-11 | Edu Zelaieta Anta
Eskua altxatzeko artea

Ikasle asiriar eta babiloniarrek ez zuten ezagutzen eskua altxatzeko artea. Mendeak igaro behar izan ziren, bai eta beharbada milurtekoren bat ere, Egiptoko eskola bateko ikasle batek, zerbait galdetu nahi baitzuen, eskua altxatzeko artean saiatzeko: azalpen bat ematen ari zen... [+]


2024-09-11 | Maialen Arteaga
Erantzun konplexuen alde

Garai hiper azeleratu eta likido hauetan erantzun sendoek heldulekuak eskaintzen dizkigute. Erraza da krisi garaietan halako premisa bati heldu eta zure egitea, bandera altxatzeraino. Inguruan gertatzen ari den guztia ulertzeko erantzunak behar dituzu, erantzun azkarrak; eta... [+]


2024-09-11 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia (eta II)

Andere agurgarria:

Zer moduz uda? Ondo espero dut. Oraingo honetan, harira joango naiz, zure baimenarekin.

Dakizunez, merkatu ultra-liberalenen berezko lehia-logikan sartuta, ikastetxeek era guztietako "proiektuak" abiarazi behar dituzte. Jakin behar duzu... [+]


2024-09-11 | Karmelo Landa
Udako uzta

Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.

Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude