Etorkizun oparoa

  • Zuzendaria: Juan José Ocón. Bakarlariak: María Rallo (biola), eta Julen Zelaia (biolina).  ::Euskal Herriko Gazte Orkestra.

    Egitaraua: Shostakovitx eta Mozarten obrak.

    Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: urtarrilaren 3a.

Herri baten benetako aberastasuna bere kultura da, dudarik gabe. Horrexegatik, krisialdietan ez dugu iparra galdu behar, nahiz eta ekonomiaren arazoak buruhauste garrantzitsuenak izan, kulturaren etorkizuna eta gazteen sentsibilitatearen hezkuntza izan behar ditugu kezka nagusi, astotze orokorraren kontra.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak hamabost urteko ibilbide interesgarria dauka, eta aipatutako helburuarekin bat datorrena. Hainbat talentu atera dira kabia honetatik, eta asko eta asko aterako dira. Honen froga orkestraren neguko kontzertu zikloa izan da. Interpretazio doiak, gustu onekoak, Juan José Ocón-en batuta atsegin eta goxoaren agindupean, taldearen kalitatearen seinalea izan ziren, baina saioaren alde deigarriena bakarlariak izan ziren. María Rallok, biolan, hamabost urterekin, eta Julen Zelaia hamazazpi urteko biolin joleak musikaltasun eta taula gaineko taxuaren lezioak eman zituzten.

Dimitri Shostakovitxekin hasi zen kontzertua. Egile honen “110 Ganbera-sinfonia”, 8. hari-laukotearen ensemble-rako modaketa da, “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskainia, eta Rudolf Barshairen hari-orkestrarako bertsioaren bitartez egina. Bigarren Mundu Gerrak jende guztiari sortu zion zauri sakona adierazi nahi izan zuen Shostakovitxek, lan honekin. Ederki transmititu zituzten Gazte Orkestrakoek obrak azaltzen dituen sentimendu guztiak: mehatxua, beldurra, etsipena… ezin hobeki irudikatu ziren. Sonoritate bero eta musikaltasun malgua izan ziren ezaugarri nagusiak.

Giro ludikoagoan sartu ginen jarraian Mozarten “Biolin, biola eta orkestrarako sinfonia kontzertantea, K 364” obrarekin. Biolin bakarlariarentzat, biola bakarlariarentzat, bi oboe, bi tronpa eta harietarako idatzita dago lana, eta esan daiteke sinfoniaren eta kontzertuaren artean dagoen genero modukoa dela lan hau, oso aproposa Rallo eta Zelaia bakarlariak luzitzeko, benetan zailak baitira haien partiturak. Ez ziguten huts egin bi gaztetxoek. Eskarmentu handiko artistak bezala aritu ziren, seguruak eta taxudunak. Primeran bete zuten bere rola, bai teknika aldetik, bai interpretazioaren aldetik. Eta teknika soberan dutela agerian geratu zen, propina gisa jo zuten duoarekin, deabrukeriaz josia baina erabat menderatua.

Orkestrak ere bis bat oparitu zion publikoari, oso berezia. Euskal Herriko Gazte Orkestraren kidea izandako Fernando Velazquez konpositorearen Lo imposible filmaren soinu banda, hain saritua. Benetan polita, benetan ondo interpretatua. Zorionak.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Orkestra sinfonikoak
Amalgamaren edertasuna

Euskadiko Orkestraren azken abonu-kontzertuan, Handiena izenekoan  –programa osatzen zuten bi obrei erreferentzia eginez– estiloen kontrajarritasuna eta soinu-bizipenen aurkakotasuna izan zen, zalantzarik gabe, topaketaren gauzarik erakargarriena.

Hasteko,... [+]


Denboraldi hasiera errusiar erara
Euskadiko Orkestra.

Zuzendaria: Robert Treviño.
Bakarlaria: Alexei Volodin (pianoa).
Egitaraua: Falla eta Shostakovitxen lanak. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: irailaren 23a.

Tragedia gainditzea da Euskadiko Orkestraren abonu denboraldi berri... [+]


Paisaia porteñoetatik pagodetara, Alhambratik igaroz

Alaitasun handiz ari gara, azkenean, ia dena normala eta lasaia den ekitaldietara joaten musikazaleok, interpretazio onez eta programa bikainez gozatzera. Hau poza!

Horren adibide izan da joan den asteburuan Bilbon egin zen Musika Música jaialdia. Jaialdi honetan... [+]


OLBE
Denboraldiaren hasiera liluragarria

Operazaleok pozez itxaroten dugu OLBE-ren denboraldiaren hasiera. Eta aurten poza bikoitza izan dugu. Alde batetik, titulu eder-ederra, publikoaren kuttuna izan dugulako, eta, bestetik, interpretazio mundialak disfrutatu ditugulako. Behin baino gehiagotan entzun dugu Bilbon... [+]


Kolore eta giroak

Donostiako Musika Hamabostaldiaren azken txanpa honetan orkestra ospetsu eta sendo izango ditugu gure artean, eta, beraz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat erronka bat da talde hauen artean bere indarra erakustea. Apustu serioa egin zuen abuztuaren 24an.


2016-06-29 | Julen Leuza
Haize bohemio landuak

Ohikoa da kurtso amaieran, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programaren barnean, kontzertu bat kontserbatorioko orkestrak ematea. Aurten erronka ez zen makala: J. Brahmsen Haydnen gai baten gaineko bariazioak, Bizeten Carmen, lehen suitea, eta Dvoraken 8. sinfonia.

Orkestra,... [+]


Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak

Abuztuaren 31n Pablo Sarasate Fundazioa desegingo du Nafarroako Gobernuak. Kontuen Ganberak Orkestra Sinfonikoan izandako irregulartasunen ondorioz hartu dute erabakia.


Nafarroako Gobernuak neurriak hartuko ditu Orkestra Sinfonikoko irregulartasunen aurrean

Urtarrilean Nafarroako Kontuen Ganberak foru erkidegoko orkestra sinfonikoaren kudeaketari buruzko txostena argitaratu zuen, zenbait irregulartasun nabarmenduz. Asteartean azalduko ditu Gobernuak txostenaren ondorioz hartuko dituen neurriak.


Titulu ederra, harrera hotza

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: Pucciniren Turandot


2014-03-13 | Gaizka Izagirre
Azken urteetako ezinbesteko 16 soinu banda

Michael Nyman konposatzaileak esan zuen, egungo gazteriak ez duela musika klasikoari buruzko inongo kulturarik, baina film askoren soinu bandei esker erreferentzia klasiko hori bilatzen jakin dutela.


2013-01-29 | ARGIA
Euskadiko eta Bilboko orkestrak fusionatzea proposatu du Jose Luis Bilbaok

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadiko (EOS) eta Bilboko (BOS) orkestra sinfonikoak fusionatzeko proposamena luzatu dio Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari. Bat egiteak "onurak" ekarriko lituzkeela dio Bilbaok, eta "traumarik gabeko... [+]


Eguneraketa berriak daude