“Hemen bandera gorria airean ibili da langileek hilabete luzez okupatutako hainbat fabrikatan, petankan aritzen ziren bitartean, emaztea eta seme-alabak lagun. Handik pasatzean entzundakoek oinarrian kutsu askoz gogorragoa zuten sindikatuen aldarrikapenek baino. Sindikatuak Gobernuarekin sokatira penagarrian ari ziren bitartean, hemengo %5 eta hango %8, fabriketako hormetan eskuz idatzitako eskabideak harrigarriak dira, egungo zerga sistema konplexua kontuan izanda:
‘Ez gara hain tentelak. Etekinetan parte hartzea? Ugazabei zergak arinduz eta gizarte segurantzari egiten diogun ekarpena handituz, esku batekin kentzen diguzue bestearekin ematen diguzuena. Kontzientzia askatasuna, bai; erlijioarekiko errespetua, baita ere; eskola pribatu klasistak diruz laguntzea gure eskola publikoak irakasleko 70 haurreko inurritegi bihurtzen diren bitartean, ez. Indartsuak gara, lagunkideok, baina honek ez du iraungo, ez gara aberatsak izango soldatak %10ean igota, laster liberaren baliogutxitzea etorriko da. Eska dezagun zor zaiguna, gure zergek gure gaixoentzako ospitaleak ordaintzeko balio dezatela, haurrentzako eskolak ordaintzeko, garraiobide publikoak hobetzeko eta ez pribilegiodunentzat autopistak eta aparkalekuak egiteko, eraikuntza enpresak diruz laguntzeko eta soldatapekoen kolektibitateak eskolak eta segurtasuna beregain hartzen dituelako 400 liberako soldatak ordain ditzaketen nagusiei emateko. Eta babes ofizialeko zuen etxeak ordaintzeko ere balio dezatela. Estatua da ugazabei 45 urterako eta %2ko interesean dirua maileguz uzten diena, %8ko mozkinak lor ditzaten beste guztien bizkar. Guri dirua 45 urtetan ordaintzeko eta %2ko interesean uzten al digute etxea eraikitzeko? Askatasun sindikalaren eskolak, bukatu dira kapitalaren lukurreriazko mozkinak politika sozialaren aitzakian. Eskolak bai, karitatea ez’”.
* Núria Salles-ek Josep Fontanari bidalitako gutuna.
Urtarrilean Vanessa Springora editoreak argitaratu duen liburu autobiografiko batek lurrikara eragin du Frantziako letren errepublikan: Gabriel Matzneff idazleak berarekin izan zuen harreman pedofiloa kontatu du, bide batez 68ko maiatzaren osteko giro intelektualak onartu zituen... [+]
Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela... [+]
Egun hauetan, alde guzietatik ateratzen ari dira 1968ko maiatzari buruzko filmak, erreportajeak, garaiko kanten bildumak, “izan balitz eta egin bagenu” moduko mahai inguru surrealistak. Eta saltsa bera zerbitzatuko digute hilabete bukaera arte. Gero kito... [+]
50 urte egiten du aurten, maiatzan izan zirela manifestaldiak, grebak eta beste gertakari franko. Emazteen mugimendu azkarra izan zen ere, elkarteak sortu ziren, planning pfamilial delakoa eta ere haurzaindegiak.
50 urte egiten du aurten, maiatzan izan zirela manifestaldiak, grebak eta beste gertakari franko. Ikasletarik abiaturik fite hedatu zen langileriari; maiatz 68ak markatu zuan garai baten urhentzea, eskuinaren politika bortitza salhatuz, hala nula langabezia azkarra eta hilabete... [+]
Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua... [+]
Communal Luxury izenburuak luxuaren definizio polemiko bat iradokitzen digu, luxuaren eta kapitalista handien arteko lotura konbentzionalaz harago. Italiako mugimendu autonomoa dakarkigu burura, 1970eko hamarkadan nola salatu zuen langileen eskubideak mugatu nahi izatea... [+]
Mariasun Landa ::Festa aldameneko gelan
Erein
orrialdeak ::142
prezioa ::15.50€