Ez zegoen eta ez dago dieta mirakulutsurik

XIX. mendean nagusitu ziren helburu estetikoak lortzeko dietak. Besteak beste kautxuzko kortsea asmatu zuten pisua galtzeko eta, hala, oihalezko kortseetan sartu ahal izateko.
XIX. mendean nagusitu ziren helburu estetikoak lortzeko dietak. Besteak beste kautxuzko kortsea asmatu zuten pisua galtzeko eta, hala, oihalezko kortseetan sartu ahal izateko.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Londres, XIX. mende hasiera. Lord Byron poeta ingelesak ozpinaren dieta egitea erabaki zuen, erromantikoen artean hain modakoa zen itxura argal, zurbil, gaixotia lortzeko.

Cambridgeko Unibertsitateko  medikuntzaren historiako irakasle Louise Foxcroftek Calories & Corsets (2012) lanean dioenez, gizakiak antzinaroan hasi ziren dieta egiten –“dieta” hitza grekeratik dator–, baina orduan dieten helburua osasun mental nahiz fisikoari mesede egitea zen. XIX. mendean helburu estetikoa nagusitu zen, eta ahalik eta ahalegin txikiena eginda eta ahalik eta azkarren kiloak galtzeko dieta mirakulutsuak perretxikoak bailiran ugaldu ziren. Lord Byronen dieta egunero ozpina edatean eta ozpinez bustitako elikagaiak jatean zetzan. Gorputza garbitzea zuen helburu, eta baita ederki garbitu ere; dietaren albo ondorio nagusiak oka eta beherakoa ziren. Eta, hala ere, ezin dugu garaiko dieta kaltegarrienen zerrendan sartu.

XX. mendearen hasieran tenia zizarea erabiltzen hasi ziren argaltzeko (urte asko geroago, Maria Callas soprano ezagunak metodo hori erabiltzen zuen zurrumurrua zabaldu zen, baina horren frogarik ez dago). Zizare arrautzak piluletan hartzen zituzten. Zizarea hesteetan haztean, elikagaiak xurgatzen hasiko zen, eta horrek, jakina, pisu galera ekarriko zuen, baita beste albo kalte gutxi batzuk ere: beherakoa, meningitisa, ikusmen arazoak, epilepsia, dementzia... Gogoan izan teniak bederatzi metro luze izatera irits daitezkeela. Egia da nahi adina argaldu ondoren parasitoen aurkako botikak hartuta senda zitekeela dietagilea, baina sugetzarra botatzeak konplikazioak sor zitzakeen digestio-aparatuan.

Artsenikoaren dieta sinpleagoa zen, baina ez osasungarriagoa. Dosi hilgarriak saihestuz ahalik eta artseniko gehien hartzean zetzan. Gainera garaiko “dietista” txerpolariek sarritan ez zieten bezeroei esaten beren erremedio magikoek artsenikoa zutenik eta, horrenbestez, argaltzeko obsesio handia zutenek pozoitzeko arrisku handia zuten.

Kautxua ere erabili izan zuten argaltzeko, baina, zorionez, material toxikoa ez zen sabeleratu behar. XIX. mendearen erdialdean, Charles Goodyearrek, bulkanizazio prozesuaren bidez, asko hobetu zituen kautxuaren propietateak, eta materialaren erabilera asko zabaldu zen. Kautxuzko kortseak eta azpiko galtzak egiten hasi ziren; presioa eragiteaz gain izerdia areagotzen zuten, baina azaleko infekzioak ere bai.

XX. mendearen hasieran, Horace Fletcher estatubatuarrak kiloak galtzeko bide on bat janaria asko mastekatzea eta gero ahotik botatzea zela erabaki zuen. Jakiak ahoan txikituta gorputzak behar zituen elikagaiak xurgatuko zituen, eta gainerakoa botatzeak gizentzea saihesten lagunduko zuen. Gaur egun jakina da ondo murtxikatzea osasungarria dela. Baina Fletcherren arabera, tipula, esaterako, 700 aldiz mastekatu behar zen. Haren esanak betez gero, asko jaterik ez zegoen, eta, beraz, haren dietaren sekretua ez zen hain ezkutukoa: gutxi jatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude