Dantza garaikideak batzen gaitu

  • Bilboko La Fundicion aretoak eta Miarritzeko Malandain Baletak 2011n asmatutako ekimena da Begirada Gurutzatuak. Elkar trukerako programa honi esker Hego Euskal Herriko bi dantzarik Miarritzen egingo dute dantza, eta Ipar Euskal Herriko talderen batek, Bilbon. Dantzarien arteko harremanak sendotzea, esperientziak partekatzea eta erakustoki publiko berriak bilatzea da helburua.

Magifique. Miarritzeko Malandain Baleta
Magifique. Miarritzeko Malandain Baleta

Korrontea sortu nahi da, harantz eta honantz, bi norabideetara, dantzariek erakustokiak izan ditzaten, sortzaileek elkarrekin bildu eta esperientziak parteka ditzaten; teknikak eta lan-prozesuak ezagutu ditzaten. Halaxe azaldu digu La Fundicion aretoko arduradun Laura Etxebarriak. Miarritzeko Malandain Baleteko Carine Labordek antzeko ezaugarriak nabarmendu dizkigu: “Hastapenetik izan dugu garapen koreografikoan diharduten dantzarien sarea sortzeko eta bultzatzeko xedea.
Aurten Olatz de Andresen Privolva eta Leire Ituarteren Aleph dantza emanaldiak eskainiko dituzte Miarritzen, konpainia aski ezagunak duen ikerketa gelan hain zuzen, otsailaren 27an eta 28an. Emanaldiez gain, entsegu irekiak ikusteko parada izango da, eta Miarritzeko Kontserbatorioko eta Paueko Dantza Institutuko ikasleek euren esperientziez jardungo dute elkarrekin. Gaël Domenguerrek –Miarritzeko Baleteko pedagogo, koreografo eta dantzaria– hautatu ditu dantzariak eta Miarritzera eramango diren piezak. La Fundicioneko kideak aipatu digunez, “aurten aukeratutako dantzari biak mundu ezberdinetatik datoz, baina zientzia fikzioaren zale dira eta kutsu hori erakusten dute biek ala biek”. Laborderen hitzetan, “Olatz de Andresen idazketa koreografiko eta espaziala arras interesgarria da, garaiok kolokan jartzen dituelako. Kulturen arteko aldeak ere agerian uzten ditu. Leire Iruartek, berriz, Aleph mitoaren inguruko bere ikuspegia emango digu. Bere idazketa minimalistak hip-hop dantzan du sustraia. Proposamen futurista da, eta umoretsua”.

Laura Etxebarriaren ustetan, aukera paregabea da, erakusketa  zirkuituak erabat murriztu baitira, eta gero eta zailagoa da lanak zabaltzea. “Bestalde –dio Etxebarriak– profesionalek ere kontaktouk egiten dituzte, eta etorkizunerako ateak zabaltzen dira”. 

Dantzarien lan-baldintzak eztabaidagai

Begirada Gurutzatuak programaren bigarren edizio honek dantzarien lan-baldintzak jarriko ditu mahai-gainean, Miarritzen egingo den hitzaldian. Batzuen eta besteen artean dagoen aldea handia da. “Frantziako legepean diharduen dantzariak langile-estatutu zehatza du eta horri esker, lanik ez duen garaietan diru-laguntza jasotzeko eskubidea du”, azaldu digu Carine Labordek. Estatu espainiarrean, aldiz, dantzariak beste lanbide bati heldu behar izaten dio bizitzeko, jarduera artistikoak ez baitio aski ematen. Nolabait esanda, Bidasoatik alde baterako dantzariak lan-egoera normalizatuagoa du Bidasoatik beste aldekoak baino.

Leire Ituarte, Begirada Gurutzatuak programarako dantzari hautatua.

"Antzokietako programatzaileen irizpideak zaharkituta daude"

Nola sartu zinen dantza garaikidearen munduan? Nolakoa izan zen lehen kontaktua?

Haurra nintzela dantza klasikoa ikasten hasi nintzen. Zenbait urteren buruan aspertu egin nintzen eta dantza garaikideari heltzea erabaki nuen. Bilboko La Fundicion aretoan izan nuen lehen kontaktua, Luque Taguaren eskutik, hain zuzen.

Zer iruditu zaizu Miarritzeko Baletak egindako gonbidapena?

Berri ona izan da, eta arte eszenikoetan momentua oso latza dela kontutan hartuta, are hobea. Miarritzeko proiektua oso interesgarria iruditzen zait, aukera ezin hobea nire lana Ipar Euskal Herrian aurkezteko, eta hortik, merkatu frantsesa ezagutzen hasteko. Emanaldiak lortzea nahiko zaila egiten da.

2006tik dantzan, zer nolako garapena izan duzu sortzaile bezala? Bat etorri da dantza garaikidearen garapenarekin?

Nire garapena geldoa izan da, ez naizelako dantzara soilik dedikatu. Baina jarraitutako ibilbidea nahiko koherentea da, eta batez ere zintzoa. Dantzatik bizitzeko premiarik izan ez dudalako, ez naiz sekula behartuta murgildu sormen prozesu batean. Zerbait adierazteko premia izan dudanean egin dut.

Sortzaile zaren neurrian, nola bizi duzu lan-estatutu finkorik ez izatea? Nola eragiten dio honek zuen lanari?

Testuinguru horretara moldatzea besterik ez daukagu. Horrek erabat baldintzatzen du norberaren eta taldekideen egonkortasuna, baita lan egiteko modua eta baliabideak ere. Ezkutuko ekonomia sustatzen du.

Dantza konpainia handirik ez dago Euskal Herrian. Proiektu puntualen inguruan biltzen zarete dantzariok. Hori ona da?

Ez dakit. Dagoena dago. Egoera hori sektorearen errealitate eskasa islatzen duen sintoma besterik ez da. Konpainia handiak sustatzeko eta mantentzeko baliabideak falta dira.

Ez zara dantzatik bizi. Irakasle zara EHUn.

Zorionez, dantzatik bizitzea ez da inoiz nire helburua izan. Jarrera horrek askatasun handia eman dit sormen prozesu batean murgiltzeko erabakia hartzerako orduan.

Nola ikusten duzu Euskal Herrian dantza garaikidearen egoera?

Hego Euskal Herrian beti izan da latza egoera, eta orain, krisi orokor honetan, are gehiago. Nire lanak gehiago zabaldu dira Espainiako Estatuan Euskal Herrian baino. Orain arteko nire ibilbidean eskaini ditudan emanaldi gehienak Euskal Herritik kanpo izan dira. Salbuespenik ere bada, BAD jaialdia esaterako, baina salbuespenak salbuespen, bertako antzokietako programatzaileen irizpideak zaharkituta gelditu dira.

Programatzaileak eta publikoa sentsibilizatzeko lan handiagoa egin beharko litzateke eta instituzioek bestelako planteamenduak landu beharko lituzkete, kudeaketarako baliabideak erabat aldatu.

Olatz de Andres, Miarritzerako dantzari hautatua.

"Lan berriak sortzen dira, baina horiek mugitzea da zailena"

Nola hasi zinen honetan?

Txikitan hasi nintzen, Donostian. dantza klasikoan eta sormenezkoan, bietan. Gero utzi egin nuen, baina denboraldi baten ostean dantzarako grina berreskuratu eta kontzienteki heldu nion, erabat murgiltzeko asmoz, eta lanbidetzat hartzeko helburuz.

Zer da Privolva?

Nire azken lana da, 2011ko BAD jaialdian estreinatu nuen. Antzezpenak zientzia fikzioa du oinarritzat eta JL Godard zinegilearen Alphaville filmaren zatirik esanguratsuena, ardatz. Filmak etorkizun distopikoa erakusten du. Botere teknologikoa nagusitzearen ondorioz, gizatasunarekin eta emozioekin zerikusia duten hitzak debekatu egin dira eta esanahia galdu dute. Botere gorenak kontrolatzen ditu gorputzak, baina era berean gorputzok hauskorrak eta moldagarriak dira. Ekintzak egitura zirkularra du. Gorputzek ezin dute bertatik atera.

Dantzaterapeuta ere bazara. Zer da hori?

Dantza eta mugimendua xede terapeutikoz baliatzen dira, arazo fisiko edo psikologikoak dituztenekin bereziki, baina denentzat da ona. Mugimenduak gure jarrera eta egoera emozionalean eragin zuzena du, informazio iturri zuzena eta erreala baita. Norbere burua ezagutzeko, pertsonaren garapen osorako tresna ezin hobea da terapia hau.

2003tik egiten duzu dantza. Aldatu al da dantza garaikidearen pertzepzioa Euskal Herrian?

Hemen, dantza garaikidearen historia laburra da. Egun sortzaile independenteak dira nagusi. Konpainia handien egitura mantentzea gero eta zailagoa da. Alde batetik, baliabideak eskasak direlako, baina bestetik, teknologia berriek eremu berriak sortzen dituztelako. Gabeziak, betiko legez, lan berrien zabalkundea eta zirkuiturik eza ditugu. Lan berriak sortzen dira baina gero horiek mugitzea zaila da.

Zeintzuk dira arazo larrienak?

Euskal Herrian formaziorako aukera eskasa da. Atzerrira atera behar da formazio horren bila, edo zure kasa konpondu bestela, eskola pribatuetan ikastaroak, tailerrak edota klaseak hartuta. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak ematen baditu ere, kulturako aurrekontua gero eta murritzagoa da, eta dantzari eskaintzen zaiona, are murritzagoa. Sortzaileen lan-baldintzak hobetzeko kopuruak handitu behar dira, baina krisia tarteko, ez dakigu zer gertatuko den laguntza publiko horiekin. Sormena eta ekoizpena birplanteatu beharko dira dantza munduan.

Publiko zehatzik badu?

Ohiturarik ez dago dantza garaikidea ikustera joateko. Sentsibilizazio lan handia egin beharra dago, zubi berriak eraiki behar dira publiko berria sortzeko, eta hori hezkuntzatik egin behar da ezinbestean. Eskolan, dantzak eta mugimenduak duten garrantziaz jabetutakoan ikusiko da arlo artistikoak ere balioa duela.

Zirkuitua eskasa da, eta batez ere kanpoko taldeak edota antzokia betetzea bermatuko duten taldeak besterik ez dira programatzen. Koreografo berriak kontuan hartuko dituen programazioa behar dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


2022-12-07 | ARGIA
Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
“Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari”

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza... [+]


2017-01-17 | Arabako Alea
Danzalava jaio da, dantza garaikidea sustatu eta zabaltzeko ekimena

Lantegiak, koreografia erakustaldiak eta euskal koreografo gazteen topaketa egingo dira, ekainera bitartean.


2014-06-05 | Myriam Garzia
NATXO MONTERO
Lugorri utzitakoaren sentipena

Maitzaren 14an Barbecho dantzalan garaikidearen aurrestreinaldia eskaini zigun Natxo Montero bilbotarrak, Arriaga Antzokian. Harekin Laia Cabrera antzezle eta dantzari kataluniarra aritu da sormen prozesua bera ardatz duen obra honetan. Gelatxoak programak lagundu du... [+]


Gernika Lemoizen
Mikel Laboaren esperimentazioa esperimentazio iturri

Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40... [+]


Marina Ruiz
"Gorputza, mugimendua eta espazioa dira nire baliabideak"

Dantzari eta koreografo da Gasteizen. Horrekin batera, hizkuntza politika eredugarria du euskaldunberri zahar honek. Natural-natural nahi du dena.


2014-02-19 | Myriam Garzia
Dantza Garaikidea
Muelle 3n, programazio formula berrien bila

Muelle 3 dantza eskolaren baitan, Horman Poster, Olatz de Andres eta Ruemania konpainiek komunikazio egitura bat osatu dute. Dantza garaikideak publiko zabalera iristeko dituen oztopoak gainditu nahi dituzte elkarrekin. Matxalen de Pedro (Horman Poster), Olatz de Andres eta... [+]


2013-08-27 | ARGIA
Malandain Balletak irekiko du Miarritzeko ‘Maitaldia’

Miarritzeko Maitaldia dantza jaialdiaren 23. edizioa irailaren 6tik 15era bitartean egingo da. Parte hartuko duten 30 konpainien artean Olivier Dubois, Fêtes Galantes eta egitaraua irekiko duen Malandain Balleta daude.


2013-06-10 | Lander Arretxea
Publikoari Gorroto antzezlanarekin amaituko da Eztena jaialdia

Ekainaren 13an hasiko da Oreretako Eztena antzerki eta dantza jaialdia. Hiru egunez, hamahiru taldek hartuko dute parte Mikelazulo elkarteak antolatu duen ekimenean. Laugarren edizioa da aurtengoa eta hainbat disziplina bilduko ditu: antzerkia, txontxongiloak, bakarrizketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude