URTARRILAREN 12A iragan da eta ikusi, entzun eta irakurritakoen ondoren, komeni da ondorio batzuk ateratzea. Hona hiru:
1) Presoen egoera konpontzen has dadin, mobilizazio erraldoiak egitea ezinbestekoa da. Euskal gizartean gaiarekiko sentiberatasun handia dagoela erakusteaz gain, konpontzeko dagoen arazo larri bat indarrez azaleratzen dute.
Urkullu lehendakariak espetxe politikan aldaketak eskatuko dizkio Mariano Rajoyri. Begiruneaz ere mintzatu da lehendakaria, baina azpimarratzea manifestazioan 100.000 herritar egon zirela eta ez 3.000.000 –denei errespetua diela esateko bada ere– ez da begirune erakusle txukunena. PPk ere, esaterako, hori bera azpimarratu zuen iazko Diadako milioi eta erdi pertsonari buruzko manifestazioaz, milioi gehiago geratu zirela etxean.
2) Presoena bake prozesuaren testuinguruan konpondu behar da eta, ika-miken gainetik, EAJk eta EH Bilduk gutxieneko akordio batera heldu behar dute gai honetan. Edo EH Bilduk eta PSEk lortu behar ote dute lehenik? Loiolako mahaiari kea zerionetik ere ez da hainbeste pasa. Azaldu liteke zer aldatu den hainbeste ordutik hona elkarrizketa gunerik –berdin da non– errepika ez dadin? Gerrarik bortitzenetan etsai gisa aritutakoek akordioetara iristeko gai badira, nola ez da posible izango hemen ere gauza bera lortzea? Ezin da ahanzturarik egon, ezta mendekurik ere, baina bi kontzeptuon artean bada negoziaziorako tarterik. Espainiako legea bete behar dela? 600 gatiburekin zer erremedio! Eta hala ere, hor ere bada konponbiderako tarterik.
Arrazoi desberdinengatik bada ere, eta II. Mundu Gerraren irabazle nagusi gisa, AEBek eta Errusiarrek argi zuten Alemania lagundu behar zutela bere burua altxatzen. Eta hala egin zen, baina nagusitze nahiak, mesfidantza eta beldurraren ondorioz, Alemaniaren zatiketa eta gerra hotza finkatu zuen 40 urtez. Irlandara begiratzea besterik ez dago bake prozesuak luzeak direla ikusteko, baina hasiera bat behar dute, bestela gai batzuk izoztu egingo dira, gaizki konpondu eta euskal gizarteak urtetan ordainduko du.
3) ETA ez da arazorik handiena gaur egun, baina bai ikusgarriena eta erabilgarriena, manipulagarriena: “ETA desagertu arte ez da mugimendurik emango” leloa da horren lekuko adierazgarriena. “Eta bestela ere ez”, gaineratu du Alberto Ruiz-Gallardon PPko Justizia ministroak, baina hori ez da hain sinesgarria.
Bihar bertan ETAk armak entregatu eta deseginda ere, presoak ez lirateke kalera ateratzen hasiko. Baina denak adierazten du, bake prozesuan aurrera egiteko eta presoen gaia konponbidean jar dadin, erakunde armatuak urrats horiek eman beharko dituela.Dagoeneko ez dago galtzekorik urrats horietan, aurrera begira dena da irabazteko.
Alde bakarreko pausuen bidez, errealitateari egokitzeko duen ahalmena argi erakutsi du ezker abertzaleak. Horiek izan daitezke ETAren azken kartutxo sendoenak, hobe berandu baino lehen erabiltzea. Nekez pasatuko da beste urtebete berdin.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.