Hogei urte joan dira Joxemi Zumalabe Goenaga (Donostia, 1950-10-14 / 1993-01-12) hil zenetik. Gorazarre egin asmoan mahai-inguruak, kultur ekitaldiak eta bestelako omenaldiak antolatu dituzte urtarrileko lehen eta bigarren asteburuan, eta honenbestez, hura izan zena, batzuok sekula ahanzterik izango ez duguna, ekarriko dute gogora: haren eskuzabaltasuna, haren filosofia, haren bultzadaz lortutakoak, haren itzal luze beti presentea.
Donostiako familia euskaltzale eta abertzale bateko semea, frankismo garaiko ikastola klandestinoak ezagutu zituen haurra zela, eta aitaren –Jose Migel Zumalabe Mendiburu– eta Karlos Santamariaren ekimenez sortutako Santo Tomas lizeoa, ondoren. Sarritan eskertuko zuen gerora gurasoek egin zioten mesede hura, giro hartan eskolatu izana hain zuzen, han ernatu baitzitzaion bere bizitza osoko funtsa izango zuena: euskararen, euskal kulturaren, euskal prentsaren eta oro har herrigintzaren aldeko jardun nekaezina. Borroka horretan oinarritu zuen bere biziera, pentsaera, ibilbidea. Martin Ugaldek hitz ezin ederragoz azaldu zuen bezala, “euskararekiko maitasun istorio bat” izan zen Joxemi Zumalaberena.
Taldeko gizona zen, eta taldean eman zuen onena, taldekide bakoitzaren nolakotasunak nabarmenduz, elkarlanaren ahalmena balioetsiz, ametsak partekatuz. Eguneroko lanak, proiektu berriek, konspiratzeak oro har, biziarazi zuten azken eguneraino.
Bereziki hari eta Joxe Mari Ostolazari zor dio Argiak honainoko bidea egin izana. Krisirik latzenetik atera zuten Kaputxinoen garaiko Zeruko Argia hura, zorra besterik ez zuenean, haren alde inortxok xentimorik ere eman nahi ez zuenean, inguruneak prentsa elebidunaren alde egin eta euskara hutsezko argitalpenari zentzurik ikusten ez zitzaionean.
Eta hark akuilatuta, abiapuntu hartatik bertatik lortu zen ilusioa piztea, behar gorria sentitzea, oztopo eta ezikusi guztien gainetik aurrera begiratzea eta apurka indarrak batzea, euskal prentsan sinetsaraztea eta gizartean proiektatzea, Euskaldunon Egunkariak argia ikus zezan. Buru-belarri jardun zuten gainerakoei meriturik kendu gabe, noski.
Handira jo zuen beti Zumalabek. Pack osoa behar zuen, euskararen eta euskal kulturaren mundua bere betean hartuko zuen plangintza orokorra. Hortik beherako ezerekin konformatu gabe, arlo gehientsuenetan jardun zuen, denak bakarrera ekartzeko ahaleginetan.
Euskalgintza, naziogintza eta herri mugimenduak izan zituen pentsamenduaren oinarri. Ezin uler zezakeen euskalgintza naziogintzatik aparte. Ezta, jakina, euskalgintza alde batera uzten duen naziogintza. Arazo linguistikoa eta kulturala naziogintzaren oinarrizko osagaitzat jotzen zituen: “Herri honek nazio bilakatu nahi baldin badu, hizkuntza nazionalean oinarrituriko kultura garatu behar du, eta kultura horretan bere izate nazionala egituratu. Eta hori da, finean, euskaldun abertzaleak duen proiektu nazionala; hots, nazio honek bere egitura, bere subiranotasun eta bere kultura nazionala lortzea. Herri bezala. Euskarak nagusitzeko behar dituen bitartekoak euskaraz ez dakitenen aurkako zapalkuntzarik gabe eskuratuz”.
Ertz ugari du Joxemi Zumalaberen figurak. Pintore izan nahi zuen. Etxetik transmisioan jasotako nolakotasuna, hori ere. Eta eskua zuen, horretarako ere bazuen. Lehentasunak lehentasun, gurari hura jubilatuko zenerako utzia zuen.
Bere alderdi artistikoaren aleak ekarri nahi izan ditugu orriotara, Argian utzi zigun ondare grafikoa, ilustratzaile eta azalgile gisa landutako zenbait gai. Haren sormenaren ohorez. Bere senaren maiteminez.
Ipurtargiaren itzal luzea argitaratu zuen Euskaldunon Egunkariak, Joxemi Zumalaberen heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñaki Uriak –2003ko hartan Egunkariako Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkaria– egin zion hitzaurrea Lorea Agirrek idatzitako liburu hari. Handik hartuak dira hitzok.
(...) Joxemik utzitako hutsunea maitasun hutsunea baino handiagoa da ordea. «Aitatxo galdu dute Maddik eta Jonek. Joxemi Ostaizkak eta lagunok. Eta gizon handia euskaldunok», idatzi nuen bera hil eta hurrengo egunean Egunkarian. Gizon handia bere isilean. Gizon handia bere apaltasunean. Gizon handia euskalgintzan. Gizon handia herrigintzan. Proiekzio handiko gizon sendoa genuen Joxemi. Agortzen ez zen ideia iturria. Gogoetarako gaitasun aparta, irudimen eta sormen harrigarriak eta horiek guztiak modurik errazenean adierazteko gaitasuna. Adierazpenaren ondoren zetorren ekimena: gu guztiok norabide berean lanean jartzeko abilezia eta abiatutako lanari eusteko adorea. Gogaide, lagun, konplize, burkide, lankide, adiskide, buruzagi... maitale, aita, maketatzaile, txofer, marrazkilari, diseinatzaile, kudeatzaile, enpresari... Langile eta enpresari. Militantea. Gizon osoa. Nik neuk, esan dezaket ez dudala bera bezalako beste bat topatu. Behin eta berriz harritzen ninduen. Hainbat urtetan hain gertu eta elkarrekin hainbeste ibili ondoren, uste duzu badakizula nolakoa den zure laguna. Ezagutzen dituzula bere erreakzioak, bere pentsamenduak... badakizula zer esango duen. Ez zen Joxemiren kasua. Bere errekurtsoek, bere gaitasunek Joxemi berri bat osatzea lortzen zuten estualdi bakoitzean. Krisi bakoitzean Joxemi berri eta osoago bat agertzen zitzaigun.
Maite genuen Joxemi.
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.