Sasi eta asuin

  • Pello Lizarralde ::Hatza mapa gainean

    Pamiela, 1988

Joan berri den urte zaharreko liburu onenen artean jarriko nuke, ezbairik gabe, Pello Lizarralderen azkena, Orbanak. Soil-sotila, zurruna, intentsua, tentsioz betetako nobela su eztitan ondua. Ondo dio eleberriak western bat filmatzeko ematen duela dioenak. Eta ez da bakarrik azken liburua, aurrekoak ere halakoxeak ditu, Iragaitzaz –ilunbistan–, Larrepetit, Un ange passe –isilaldietan–, Sargori; onak. Ez nizkion ezagutzen hasierak, 80koak, baina banuen erreferentzia baliotsua: E pericoloso sporgersi lehen nobela aitatu zuen Harkaitz Canok –eta Cano beti da garantia– liburu ahantzien Sautrela hartan. Bilaketa hasi nuen bada. Alferrik. Deskatalogatua. Aurkiezina. Desagertua. Lehen nobela eskuratzeko ezintasunak ekarri ninduen Hatza mapa gainean bigarren honetara.

Haria ez du sobera konplexua: ez dakigu nondik, zer, norengandik, baina ihesean dabilena da liburuko pertsonaia-protagonista. Mendian gora, behera, inolako heldulekurik gabe: ez dakigu zer egin duen, zerbait, nor den, non dabilen. Euskal Herrian bai, hori seguru, ez bakarrik “intxaur batzuk, gazta eta ogia” jaten dituelako, ez bada “errosarioa errezatzen” entzuten delako. Ekintza ez armatu ez bestelakorik gabea da testua. Ihesa da osoa, sasi eta asuin. Ia ez da agertzen bestelakorik. Soilik neska batek lagunduko dio zereginean; tira, lagundu, hori irakurleak ebatzi beharko du irakurketa bururatu ondorenean. Beste ezer gutxi, eztarriko mina biziagotuko zaiola kontakizunak aurrera egin ahala, irakurleak min hori sentitzeraino.

Eta ez da Lizarraldek pertsonaia bat ihesean jartzen duen lehen aldia. Orbanak nabarmendu dugunez, esan, bertako pertsonaia nagusietako bat, menditarra, orbanduna, zordun zaiola Hatza mapa gainean honetakoari. Oso zordun. Ez da, deabruak guarda, inondik ere salaketa. Pentsa, erremixaren alde bagaude eta, beti ere, Fermin Muguruza gogoan, zerbait berria aportatzen badu. Eta Branimir Scepanovicen A boca chea de terra hura ere gogorarazi dit, are, uneren batean, jazartzaileak imajinarioak direla pentsa daitekenean. Oroitzapen ona.

Azken buruan, tanta bat da Hatza mapa gainean Lizarralderen obra osoan. Nobela laburtzat hartzen bada ere, ipuin, eta ez oso luzea, baita finean –Lizarralderen lehen ipuin argitaratua, inork ezeztatu ezean–. Zergatik ekarri hartara ipuinxko bat tarte honetara? Bada ez soilik halakoak gomendatzea, euskarri dijital berriekin eta abar, erabat gaurkoa delako –hala berreskura liteke, luze gabe, E pericoloso sporgersi deskatalogatua–. Baizik eta batez ere izan zelako literatura obra ezin interesgarriagoa martxan jarri zuen hastapen hazietako bat.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


“Euskararen patua independentziarekin lotzen badugu, euskarak jai egin du”

Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]


2024-08-05 | Behe Banda
Barra warroak |
Argazkirik ez, mesedez


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


Utopiak literaturatik eta euskaraz elikatu nahi? Uda honetan bi aukera dituzu

Utopia ardatz, bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizko Eva Forest Liburutopia kafe-liburu dendak, eta literatur lehiaketa Sukar Horia kolektibo ekologistak. Bestelako etorkizunak irudikatzeko ahala ezinbestekoa da eraldaketa gaurdanik borrokatzeko.


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Mikel Ayllon
“Poesiaren sozializaziotik bueltatuko da literaturaren balio soziala”

Bizkaia Irratiko Irakurrieran literatur saioari agur esan dio Mikel Ayllon idazle eta orain arteko saioaren gidariak. Irailetik aurrera jarraituko ez zuela esateaz gain, gogoeta egin zuen sareetan euskarazko literaturaren egoeraz: "Euskal literatura gero eta homogeneoagoa... [+]


Eguneraketa berriak daude