Elorrio izan

Cratageus monogyna, elorri zuria
Cratageus monogyna, elorri zuria

Txertoa tarteko, Mespilus germanica, mizpirarekin bat eginda bizi da elorri zuria. Crataegus generoko espezieak izan ohi dira elorri zuri horiek, txerto-oinetarako gehienetan Crataegus monogyna. Mizpira izena mespilus latindarretik datorrela iruditzen zait. Latin arrotza zekartenen ahoek gustuko zituzten fruitu arrotzen artean mizpira ez zen aza hostoa. Etxeko elorri zuriari txertatzen zaio harrezkero.

Etxekoa bai; mizpirak ez bezala izen mordoa baitu euskaraz, elorri zuriaz gain, besteak beste, arantza zuria, babatxi, ilurri, abilluri, aranze, aspil, elorri-ziril, aranzibia eta gillorri. Gure inguruko kulturetako hizkuntzetan ere izen pila du. Gaztelaniaz ehunetik gora izen badu, horietatik batzuk deigarri egin zaizkit: arto, arto venenoso, arto de manzaneta, arto blanco, arto marino eta arto motillonero.

“Arto” hitza grekotik omen dator eta oinarrizko ogia adierazten duela diote. Gurean garai bakoitzak bere artoa izan du. Gaur egun artatxikia deitzen duguna aspaldi batean gure artoa izango zen; zein ote, Panicum miliaceum, Setaria italica? Gero Ameriketatik ekarritakoak (Zea mays) askoz etekin hobea ematen zuenez hark kendu zizkion soroak, errotak eta baita izena ere. Gaur egun, oraindik ere, artirinarekin egindako ogiari artoa deitzen zaio. Horra greziera gure ahotan. Orain, baina, gure ogia batez ere gariz (Triticum sp) egiten da. Gariari deitu beharko diogu arto.

Elorri zurira itzuliz, gaztelaniaz ere arto deitzeak zer adierazi dezake? Garairen batean eta nonbait elorriaren pinporta gorriak arto izan zirela? Ez nintzateke batere harrituko. Maspila, gurbea, otsalizarra, maaltza, sagar makatzak, hurrak... euskaldunok ikaragarri zor diegu fruitu txiki horiei. Zenbat gose berdindu ote dute milaka urtetan, latina sortu ere egin gabea zen garai haietan! Fruitu horiek baino gozoagoak izango ziren gero nekazaritza neolitikoak ekarri eta sorotik abiatuta, errotatik eta oramahaitik barrena igaro eta labean erretzen ziren labore eta artoak. Gutxi batzuk arto eta ogiak jaten hasi ziren garaietan beste batzuk fruituei heldu beste aukerarik ez zuten izango. Era zaharrari eusteko batzuek eta ezinagatik bat baino gehiagok. Horiek elorrio izango zuten. Hortik ote dator esaera? Geroagokoa izango da “Elorria lora, artoa lurrera”.


Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude