Tolosako Bonberenea ez da edozein gaztetxe. Beste molde batekoa da. Ez du mota honetako guneari orokorki lotzen zaizkion zenbait ezaugarri eta funtzionamendua ere apartekoa du. Berezitasunak berezitasun, hamabost urte bete ditu, hamabost urte oparo. Asmoz, proiektuz, kontzertuz, ekitaldiz, ikastaroz eta forma guztietako ekintzez jositako ibilbide luzea, altruismoz indartua.
Batzuek ahalegin handirik gabe gogoratuko dute mendea hastearekin batera ‘Bonbero’ra –hala deitzen diote gehientsuenek suhiltzaileen egoitza izan zenari–, “instituzioen manipulazioetatik kanpoko gazteentzako espazio autogestionatu eta independentera” heldu aurreko saioak. 1997tik hasita, bizpahiru eraikin okupatu ziren hau baino lehenago, artean euskaltegi zaharra, gaur egun Topic nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza. Ez zuten inon luze iraun.
Aitzindari izandako saio horiek kontuan hartuta, hamabost urte bete ditu Bonbereneak, eta bost gutxiago, hamar, Bonberenea Ekintzak plataformak. Aitzakia ezin biribilagoa da denboran pausatxoa egin eta orain arte burututakoari errepasoa emateko, bilana jendartean partekatzeko. Horren isla dugu 2002-2012 Doinuen Hamarkada, bina CD eta DVDz lagunduta datorren multimedia liburua.
Bonberenea Ekintzak ez da kontzertuetarako plataforma hutsa, baina horixe du, zehatz izate aldera, urte osoko jardunik zainduena. Mila kontzertutik gora antolatu dituzte elkartu zirenetik gaurdaino –mila zati hamar, atera kontuak urtean zenbat diren–, eta ikus-entzunezko historia aberats hori dugu argitalpenak ondoen ispilatzen duena. “Elur bola txiki zena bolatzar bilakatu da”, dio liburuak hitzaurrean, urteen joanean lortu den potentziala eta erreferentzialtasuna adierazteko. Kontzertu mordo horri esker biltzen dute, bestalde, autogestiorako behar izaten dituzten sosak.
Juantxo Arakama Bonbereneako ekintzaile eta musikariaren hitzak baliatuta, CDak, DVDak eta tapaki gogorreko liburua sortan eskaintzen dituen lan hau asmo “entziklopedikoz” jaio zen, ibilbide osoan egindako guztia xehe-xehe biltzen ahalegindu delako. Besteak beste, lekuko filosofia laburbiltzen duten idatziak, kontzertuen kronologia, beren zigilupean argitaratuetako diskoetako abesti bana (guztira 38), bertatik pasatu diren taldeen bideo-klipak, grabazioak, zuzeneko 13 emanaldi, argazkiak, Karlos Osinaga Txapi Bonbereneako ekintzaile, musikari eta ekoizleari elkarrizketa…
Bertan aurkituko ditugun taldeak zerrendatzea aski genuke, multimedia lan honek, Tolosaldeak eman dezakeenaz harago, Euskal Herriko musikaren testigantza grafikoa ere badela jabetzeko: Lisabö, Willis Drummond, We are Standard, Napoka Hiria, Humilitate, Deabruak Teilatuetan, Glaukoma, Kuraia, Petti, Eraso, Anestesia, Izaera, Estricalla, Berri Txarrak, Zea Mays, Ama Say, Inoren Ero Ni, Desordutan, Lif...
Arazo bakarra zabalpena du. Tamalez, ez dago nonahi aurkitzerik.
Argitaratzailea: Bonberenea (Tolosa)
Formatua: 2 CD + 2 DVD + tapaki gogorreko liburua.
Salneurria: 20 euro
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]