Urtarrilean sortu zuen ON taldea, Denis Alberdi bateria eta Ibai Suarez baxua lagun zituela, eta kontzertua kontzertuaren atzetik ari dira ematen, zuzeneko indartsuak eskaintzen. Jauko Barik, Keike, Branka eta Xarma taldeetan nabigatu dute aurrez musikariek, baina beren ilusioak nerabe talde batena dirudi. Kaleratu berri duten diskoa besapean, erne eta bizi iritsi da Itsaso Gutierrez Donostiako Kaxilda liburu dendan genuen zitara.
Oholtzara erreparatzen dugu askotan neska erreferente bila. Alderantziz egin dezagun: zenbat neska ikusten da oholtza gainetik?
Musikari eredua gizonezkoa izan da hemen, nagusiki, eta berdin ikuslea. Rockarekin amorrua eta haserrea adierazten ditut eta egoera pertsonal zailei aurre egiteko balio dit. Mutilak kontzertuetako lehen ilaran hori adierazten ikusi izan baditut ere, neskak nahi eta ezinean sentitu izan ditut sarri, eta ez gogo faltagatik. Ondotxo dakit nik, nerabetan gauza bera sentitzen bainuen, eta gaur gaurkoz, lehen ilaran tximak astintzen nabilenean inguruko gehienak gizonak izanik, harriturik so egiten didate. Askatu gabeko gatazka pertsonalek diraute gure baitan. Euskal Herritik kanpo, ostera, emakumeak askeago sentitu izan ditut kontzertuetan. Atzerrian emakumezko sortzaile gehiago dago jendaurrean eta sortzaile bezainbat ikusle. Horrek mugimendua eragiten du. Hemen emakumeok gizonen produktuen ikusle izan gara oraintxe arte.
Diskoa zuek ekoitzi duzue. Musika eta kultura ulertzeko eredu batez ari gara, euskal kulturaren eremu alternatiboaz.
Garrantzitsua da esperientziak bizi izana gero norbere bidea hautatzeko. Jauko Barik-en Esan Ozenkirekin atera genuen diskoetako bat. Keiken Oihukarekin aritu ginen eta Xarman autogestioari ekin genion. Auto ekoizpenak lan handia dakar baina onurak ere handiagoak dira. Bada norbere lanaren gaineko kontrola, eta norbere filosofia zabal daiteke. Nik musika egiten badut publikoari eskaintzeko da, eta beraz, diskoa edonork eskuragarri izan dezan nahi dut, kanpoko enpresa batek baldintzatu gabe. Euskal Herrian kultura kolokan ikusten dut, are kolokago garai digitalean, edozein musika internetetik jaits daitekeenean. Hemengo musikariek ez dute lehen adina jarraitzaile, geroz eta talde gehiago eta eskaintza zabalagoa diren arren. Lehen gutxiago baginen ere, bazen grina eta ilusioa bertokoen alde mugitzeko. Aukera eskergaren aurrean bertakoak indarra galdu du, baina kontzientzia eta hezkuntza kontua ere bada.
Amorrua eta salaketa daude zure letretan, eta horixe adierazten duzu kontzertuetan. Estrategia al duzu amorrua?
Amorrua denoi ernatzen zaigu atsegin ez ditugun kontuei erreparatzean. Rocka hori adierazteko modua da niretzat, baina ez da estrategia bat. Barrutik irteten zait. Ametsak izan ditut gaztetatik eta haien alde egiten saiatu naiz. Errealitatea alda genezakeela uste izan nuen nerabezaroan, baina urteak aurrera joan ahala, hobera joan beharrean adabakiak jarri dituztela ohartu naiz. Eta hobeto goazela entzun behar, gainera! Berdin-berdin gaude edo okerrago. Inguruko hainbatek ez du sentitzen matxismorik badenik, eta uko horrek mindu egiten nau. Horrelako jarrerek errepresio handiagoa sortzen digute emakumeoi.
Abestietako bi gai aipatuko ditut, bulimia eta indarkeria sexista. Ez dira askotan izendatzen.
Euskal Herriko rockean zenbait aldarri ez dira apenas entzuten. Nik emakumeon kontrako injustiziez ere mintzatu nahi nuen On-en. Orain genero indarkeriaz asko hitz egiten da eta badirudi horretaz mintzatzea ona dela. Baina kultura matxistek sortutako beste hamaika arazo daude. Esate batera, beren bizitza hipotekatuz mutil-lagun presoa bisitatzera doazen neskalagunez dihardut disko honetan. Ezkutuko mundutxo bat dirudi, baina emakume ugariren errealitatea da, eta askotan, sufrimenduz betea. Gai honetaz eta beste askoz hitz egin dezakete gizonek, baina ez dute egin ohi. Enpatia handiko gizonak badira, baina enpatia hori musikan islatzea falta zaie.
Irudiaren inperioak gure estetikari eman dion garrantziaz mintzo zara. Musikarien munduan ez da makala eragin hori.
Ordubetez oholtza gainean dagoenari bai ala bai begiratzen diote, baina ni ez naiz apainago jartzen horregatik. Ondo pasatzera noa eta horretarako eroso egon nahi dut. Gizonek txandal eta zapatiletan eskaintzen dute lasai asko beren musika. Emakumezkook irudia zaindu behar dugu aurrena, eta gero, musika? Apain jartzeko baditut beste une batzuk.
Zuloak gogorarazten dit horrek. 17 urtetatik musikan zabiltza. Zer esan dizu filmak?
Proiektuaren berri Fermin Muguruzak eman zidan eta ataltxo batean parte hartzera gonbidatu ninduen. Baiezkoa eman, eta trukean, gure diskoko On kantan parte hartu du. Ideia ona iruditu zitzaidan eta iruditzen zait. Batetik, ederra da hainbat emakumezko musikari agertzea beren esperientziez hizketan. Bestetik, fikzioaren narrazioa dago eta atal horrek mina eta haserrea sortu dizkit, emakume eredua mingarri izan zaidan neurrian. Garrantzitsuagoa da musikari izatea irudi bat aldarrikatzea baino. Hainbat urte daramatzat musikan eta ondo dakit zenbat eta nola borrokatu behar den norbere lekua lortzeko, zer den kanta bat defendatzea publiko osoa gizonez osatua denean. Feminismoa aldarrikatu nahi bada eta horretarako gorputzaren askatasuna erabili, beste hainbat mugimenduk egin izan duen bezala, ados nago. Baina emakume musikarien dokumentala behar zuen eta musikaren inguruko gairik apenas da mintzagai. Ondo baloratzen dut filma, edonola ere. Barrenak mugitu dizkit eta auto kritikarako eta analisirako balio izan dit.
Zuen musika melodikoa eta indartsua da. Konposizio asko zureak dira.
Kantak berez irten zaizkit. Denis bateria jotzailearekin konexio berezia izan dut betidanik, eta biok musikalki askatu egin gara, gure onena atera dugu, Ibairekin batera. Taldean ez badago harreman metaturik zaila da gauzek behar bezala funtzionatzea. Gurean bada konexioa. Eta ilusioa. Kontzertua ederra da, baina lehenagokoa eta ondorengoa ere on da, elkarrekin egotea eta disfrutatzea.
Bizipen pertsonalen aztarnak ere nabari dira letretan. Iraganari agur esan beharra baina orainean bizitzeko zailtasuna.
Arrastaka dakarkigunagatik gara garena. Guk pilatutakoa eta arbasoengandik jasotakoa. Iraganaren motxila eraman zale izan naiz, eta batzuetan, kosta egiten da gainetik erauztea eta hutsetik hastea. Orain abestian agertzen dut sentipen hau. Asko egin daiteke iraganeko gauzak etorkizunean aldatzeko, baina garrantzitsuena ez da ez bata ez bestea, unea baizik.
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]