Raxoiri eman bazaio, eman,
agintearen grazia
erein da erein dabil han-hemen
murrizketaren hazia.
Gabon garaiak askorentzat du
aurten zapore gazia
alferrik dira eskubideak,
alferrik demokrazia
dekretu batek irensten badu
urtetan irabazia.
“Extra” esanda uler liteken
arren oparia dela
berez soldata jaitsiera da,
ez bedi uler bestela.
Okerrena da hemen bat baino
gehiago poztu direla
“funtzionario alfer alenak
izorratu daitezela...”
besteren txarrak eurentzat ona
baldin balekar bezela.
Gasteizen bada parlamentu bat
Iruñetik apartean
Iparraldean hori ere ez,
lau katu Paue partean.
Arrain handiak arrain txikia
hartu du hortzen artean
eta herririk ezin da sortu
euskaldunon jendartean
erabakiak Euskal Herrian
hartzen ez diren artean.
Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.
Doinua: Mutil koxkor bat.
Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]