Ardozaleen mizpira

Mizpira, Mespilus germanica (Arg. Jakoba Errekondo)

Mizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen artean duen lagun ezin hobea da usteldutako mizpira” esan zuen. Usteltzen, hau da, azukrea alkohol bihurtzen jaten delako ote?

Usteldu gabe dagoenean gezamin idorgarria da mizpira. Fruitu guztien gisara, barruan dituen haziak zabaltzen laguntzea da mizpiraren helburua. Haziak heldu gabe dauden artean fruituaren mamia seko mingotsa da. Gero, haziak landare berriak emateko prest daudenean, usteldu egingo da eta mami hori ore fin, hara edo hona haziak barreiatuko dituen animaliaren gutizia bihurtuko da. Usteltzea ez da soilik azukrea hartzitu eta alkohol bihurtzea. Ustelduz ondu egiten da, besteak beste, azidoak (zitrikoa, tartarikoa, formikoa, malikoa...) eta taninoak urritzen eta pektinak eta saponinak gozatzen baitzaizkio. Garatzen duen dasta gozoen ortzadarrean arbendol mikatzen kutsua du kuttunen nire ahozeruak. Haziek duten azido zianhidriko pozoitsuagatik ote? Hazi-hautsa litontriko gisa erabiltzen da, barrunbehetako harritxoak botatzeko, kontuz baina... Arbendolak banaka emanez zianhidriko hiltzaileaz akabatu zuten bateren bat. Napoleon izeneko bat, edo...

Guk beti ezagutu dugu mizpira elorri zuriari (Crataegus sp.) txertatua. Harritzeko moduan, mizpiraren hazitik sortutako txertakaren gainean baino hobe hazten da txertoa elorri zurian. Zein lurretan bizi behar duen, maaltza (Pyrus pyraster), irasagarrondoa (Cydonia oblonga) edo otsalizarra (Sorbus aucuparia) ere izan dezake txertuoin. Zein mizpira aldaera txertatzen da bada? Nik ezagutzen dudan mizpira barietateen zerrenda osatuena Klakos ezizeneko batek bildu zuen, frantsesez: Američka, Apyrena, À petits fruits, Boom en vrutch, Bredase Reus, Délice des Vannes, De Metz, De Turquie, Domaća mušmula, Du Caucase, Dunkelsteiner Wald, Dutch, Eksmoarstersyl, Eristoff, Eschenauer Halbkugel, Holländische, Iranian medlar, Krim, Large Russian, Late Russian Medlar, Macrocarpa, Marron, Monstrous, Monstrueuse d’Evreinoff, National Cathedral, Nèfle Gris, Nèfle Précoce, Nèfle Tardive, Néflier de Correa, Nespola di Castelraniero, Nespolo Biancheria, Nespolo di Soriano, Nespolo Goccia, Nottingham, Overtuin, Plovdivska, Puciu Big, Puciulot, Puciu Mol, Puciu Super Mol, Puch-Weingarten, Reus van Uitbergen, Rossatz, Royal, Sans pépins et à gros fruits, Schönbrunner Riesenmispel, Silberberger Mammut, St. Michael Kirche, Sultan, Szentesi rózsa, Westerveld. 50etik gora, fruitu arbola honen jaioterria den Anatoliako aldaera andana kontuan hartu gabe...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: mizpira
2016-12-05 | Jakoba Errekondo
Mizpira ezin sudurretik kendu

Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo... [+]


2016-11-28 | Jakoba Errekondo
Mizpirak udazkena itulan

Galtzen beheko barrena belaunetik txorkatila-eraztuna estaltzera eraman duen eguraldia etorri denetik kanpotik etxerako etorria ugaritu da. Galtza motzen sasoian etxetik kanporako joana gustukoagoa zen. Orain ere nik kanporako norabidea nahiago, baina uztak behartzen du... [+]


2015-11-26 | Jakoba Errekondo
Zoritu gabe hirotu

Fruitu sasoi nagusia den udazken hasiera honetan, nahi gabe ere etengabe datorkit larruazalera trogloditatasuna. Milaka urtean mantendu gaituen makina bat fruitu seko ahaztua dugu. Eta ikusi, eskuan hartu eta ahoratu orduko gogoa bahitzen didate. Ahal dudanero egiten saiatzen... [+]


2014-12-29 | Jakoba Errekondo
Japonia eta Alemania

Japoniarrak alemaniazale al dira? Eta, alemanak japoniazale? Ez dut ez bateko ez besteko berri eta ez noa ezagutzen ez dudan basatzan hankarik sartzera. Lehengo mendeko guda handi batean elkar hartuta aritu zirela, hori bai, badakit. Helburuak bakoitzak bereak izango zituen,... [+]


2012-12-27 | Jakoba Errekondo
Mizpira gogorra

“Mizpira, ahora gabe uzkira” atsotitz ezaguna da. Sabelaldeko barrenak lasaitzeko ona izan... Esaera izaterainoko adina zahar bada mizpira (Mespilus germanica) gure kulturan. Ez dut, ordea, bere aldaerak bereizten dituen euskarazko izenik ezagutzen. Izan, izango... [+]


2012-12-12 | Jakoba Errekondo
Ustel gozoa

Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak,... [+]


2010-11-16 | Jakoba Errekondo
Ustel gozoa

Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri... [+]


Eguneraketa berriak daude