Pin Pin Serafin

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Serafin Baroja idazlea 1912an hil zen, Beran. Aurten mendeurrena. Julio Caro Baroja bilobak honela idatzi zuen: “Mi abuelo pasó por la vida como un pájaro, riendo, cantando y haciendo cosas raras”. Pin, pin, txoria herri abestiaren txori txorrotxalariaren antzekoa.

Arrarorik zer egin zuen, bada, Serafinek? Ez aberastu izana daiteke nagusia. Meatzetako ingeniaria izanik, lanbide horren urrezko garaietan (milaka amarru prestatu ziren meatzeak Estatutik konpainia pribatuetara pasa zitezen eta ustiaketetan gehiago), ez zituen inoiz ere bere postuak erabili sakela betetzeko. Pío seme famatuak horrela dio berarengatik: “Nunca tuvo sentido práctico; creía que eso de ganar dinero era una broma que no valía la pena”.

Aldiz, euskarazko aldizkariak argitara emateko joera handia izan zuen. Eta bertan berak apaildutako kanpotar idazle handien euskal itzulpenak argitara eman. Madrilen bizi zelarik ere, Bai, jauna, bai izenekoa argitaratu zuen ziudadean. Eginkizun hauek guztiak porrot ekonomiko bihurtu ziren noski.

Mundu zabalari beldurrik ez zion. Gaztetan Madrila joan zen ikastera eta etengabe ibili zen Espainian barrena, lanbideak horretaratuta. Ez zitzaion, haatik, inoiz biolontxeloa eramatea ahaztu. Hura hartuta urtero itzultzen zen Donostiara abuztuko Ama Birjinaren bezperan Santa Mariako elizkizunetan jotzera. Apaizak eta erlijio kontuak gogoko ez bazituen ere.

Karlistak ere begi okerretik ikusten zituen:

Horra sei bertso Karlos

zazpigarrenari,

erderaz Niño Terso

deitzen danari (...)

pailazo ergel hori.

Ez zaigu kirten txarra

guri erori!
 

Baina hirugarren Karlistadaren kronika zehatz ederrak idatzi zituen marrazki deigarriez lagundurik, Madrilgo El Tiempo egunkarian.

Euskarazko txisteak idazteko zaletasuna ere izan zuen: “Ama bat eta alaba bat ari ziran bazkaritan. Honek alferrik galtzen zituen ogi puska makina bat.

– Jantzaizkitzu ogi horiek –esan zion amak–. Bihar edo etzi bilatu zindezke pobre, eta ez dituzu orduan aurkituko orain uzten dituzun ogi puzka horiek.

– Ama –dio neskak– nik uste det gaizkiago aurkituko ditutala jaten baditut”.

Bizi zen artean atsegin eta aldarte oneko. Pío Caro Baroja biloba hizketan: “(...) parece que era un hombre tan risueño, afable y bondadoso, que se le podía escuchar una larga tirada en vascuence sin entender nada, y sin experimentar sensaciones molestas”.

Ehun urte hil zela, baina Serafin hurbileko adiskide sentitzen dut. Pin, pin, txoria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
Nire ama-hizkuntza feminismoa da

Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Eguneraketa berriak daude