"Egon behar den lekuetan egoten saiatzen naiz, hori da militantzia"

  • Luis Tosar aktore galiziarrak (Lugo, 1971) dagoeneko Donostiako Zinemaldiko Maskorra (Te doy mis ojos) eta Espainiako hiru Goya sari (Los lunes al sol, Te doy mis ojos, Celda 211) lortu ditu. Produktore lanetan ere badabil eta Di Elas musika taldeko kide da. Kamera aurrean nahiz atzean, arazo sozialen inguruko gogoeta du hizpide.

Luis Tosar rol: langabetuarekin Los lunes al sol filmean
"Sozialki justuak iruditzen zaizkidan gauzak defendatu ditudala esango nuke, nire asmoa ez da inor erasotzea". (Argazkia: Luis Almansa)

FARC gerrillaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko Bake Elkarrizketekin batera estreinatu da Operación E. Kolonbiako zein errealitate islatu duzue filmean?

Gatazkaren zati jakin bati heldu diogu, benetako gertakizun batean oinarrituta: FARCen gatibu zen Clara Rojasek semea izan zuen eta nekazari familia bati eman zioten umea, zaintzeko. Familia horren historia kontatu dugu, umea aurrera ateratzeko bi urtetan bizitakoa. Helburua ez da izan Kolonbiako gatazka armatuari buruzko analisia egitea.

Baina testuinguru hori agerikoa da pelikulan. Halako gatazkez aritzean, arriskua izaten da pertsonaia estereotipatuak egitea, gaiztoen eta onen arteko gatazka aurkeztea…

Bai, gatazka armatu bati buruz istorioa kontatzea konplexua da beti, faktore askok kutsatuta daude alde guztiak, baina gure historia protagonistaren ikuspegitik dago kontatua, eta protagonistarentzat alde guztiak dira gaiztoak: gatazkak desplazatu dituen lau milioi biktima horietako bat da, paramilitarrek desplazatuak, edo FARCek, edo armadak… Anonimatuan hiri handietako auzo txiroetan bizi diren horiek guztiak dira, azkenean, gatazka sufritzen dutenak eta inork kontuan hartzen ez dituenak.

Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako Cólera film laburrean hartu duzu parte, Nafarroan errodatua. Urte bukaeran estreinatzea da asmoa, zer moduzko esperientzia izan da?

Ia dena sekuentzia planoan dago grabatua [etenik gabe], komiki kutsuarekin, eta sakonean intolerantziaz hitz egiten du. Pertsona jakin bat baztertu behar dela erabaki eta denak elkartzen dira haren aurka. Gaur egungo akats handietakoa da: batzuetan, erraza da kolektibo oso bati sinetsaraztea norbait gaiztoa dela edo zerbait txarra ordezkatzen duela, eta zigortu egiten dugu denen artean, egoeraren benetako analisia egin aurretik.

Krisia eta etxebizitzen espekulazioa du ardatz zure azken proiektuak (Los fenómenos). Gai sozialak jorratu ohi dituzu pantaila handian.
Istorioak kontatzen diru asko gastatzen da, erantzukizun hori dugu, eta saiatzen naiz istorio horiek harago joango den irakurketa izan dezaten. Jendea pelikula ikustera badoa, entretenitzeaz gain gogoetarako aukera izatea ez da txarra, hausnartzeko moduko gai latzak bizi baititugu egunero.

Zinemak balio du orduan kontzientziak astintzeko?

Gogoetarako bide eman dezake behintzat. Aretoan ilunpetan, ordubete baino gehiago hausnartu dezake ikusleak pantailan duen gaiaz, hedabideetan agertzen diren gaiak izan arren sarri ez diegulako eguneroko erritmo bizian behar duten arreta eskaintzen. Segituan iraungitzen da dena, zabaltzen diren abiadura berean desagertzen dira albisteak, eta gaietan sakontzeko aukera handiagoa ematen du zinemak. Ikuslearekin enpatizatu dezaketen pertsonaiak eraikitzen ditugu eta emozionalki harrapatzen badugu, mezuak edo gaiak eragin handiagoa izango du publikoarengan, barrurago iritsiko zaio.

Eta zuk nola enpatizatu duzu zure pertsonaiekin, tratu txar emailearen edo hiltzailearen rola antzeztu duzunean, adibidez?

Hori da gure ofizioa. Ondorio guztiekin sartzen zara pertsonaiaren larruazalean, ez duzu epaitzen eta ahalik eta sinesgarrien helarazi behar diozu ikusleari. Ez du esan nahi pertsonaiaren printzipioekin bat egiten duzunik, baina azkeneraino defendatu behar duzu, eta horretan datza interpretazioaren aberastasuna. Ideia, mezu edo emozio baten zerbitzura dagoen tresna gara gu, eta pertsonalki agian desatsegina da gaiztoaren rola antzeztea, baina profesionalki oso dibertigarria izan daiteke. Publikoaren esku dago pertsonaia gorrotatzea edo atzean dituen motibazioak ulertzea edo dena delakoa. Gogoeta horiez mintzo nintzen aurreko erantzunean, albiste bat ikusten dugunean zaila zaigulako hausnarketa maila horietara iristea, gertakizun baten atzean dauden zirkunstantziak, ezaugarriak, testuingurua… ematea falta delako maiz.

Pantailatik kanpo ere, gizarte gaiei lotutako aldarrikapen ugaritan hartu duzu parte. Tartean, Prestige itsasontziak eragindako hondamendiaren salaketan. Hamar urte bete ditu aurten aferak eta epaiketa hasi berri dute.

Tragedia handia izan zen eta une berezia, gutxitan gertatzen delako herri guztia bat eginda kalera ateratzea hain modu garbian protesta egitera eta erantzukizunak eskatzera. Egia da denborarekin mugimendua indarra galtzen joan zela, eta oraingo epaiketa itxurakeria da, paktaturiko akordioa, beste ezer baino gehiago. Ez dirudi erantzukizunak eskatuko direnik eta beharrezkoa izango da berriz ere mobilizatzea, baina zaila izango da, hoztu egin delako gaia.

Galiziako BNG alderdiko zerrendetan aurkeztu zinen garai batean, baina politikatik aldentzea erabaki zenuen gero. Politikaz nazkatuta bukatu al zenuen?

Bai, konturatu nintzen garrantzitsua dela jakitea non gauden bakoitza, zein den gure arloa eta non diren baliagarriak egin ditzakegun ekarpenak. Eta politikan ikusi nuen ez naizela baliagarria eta ez nagoela eroso. Marketina oso inportantea da mundu horretan, alderdi barruan dauden joera guztiak asebete nahi dira… Orain, egon behar den lekuetan egoten saiatzen naiz, hori da militantzia, zarata egitea eta ahotsik ez duten foroei ahotsa ematea, ahal den moduan. Nahiko nuke mutur-joka ez amaitzea eta ez dut hori babestuko, baina jendea oso nekatuta dago eta ez naute harritzen gerta daitezkeen jarrera biolentoek, politikariak herriaren iritziarekin bat ez datozen erabakiak ari baitira hartzen. Izugarria da hori, herriak berak hor jarri dituen pertsonak direlako. Gizarte mugimendua da munduaren norabidea gidatu beharko lukeena, baina zoritxarrez ez da hala.

Xarmenta Saria jaso zenuen 2005ean, galizieraren aldeko defentsa egiteagatik. Zer da zuretzat galiziera?

Nire lurra, nire ama da, gurasoen hizkuntza, kultura horretan hazi naiz. Galiziar guztion ezaugarria da, baina zenbait sektorek oso gaizki tratatu dute, zehazki PPk baztertu egin du, erabakigarriak ziren uneetan. Orain une horietako batean gaude: pixka bat aurrera egitea lortu genuen eta beste behin, harriak bota dizkiote gainera. Ama hizkuntza bere lekua egiten ari zen hainbat eremutan, bereziki kultur arloan, baina hezkuntzan galiziera inposatzen dela eta halako erasoekin hasi dira…

Aktore ezaguna eta errespetatua izanik, nola daramazu jendeak aldarrikapen sozialen, hizkuntza baten, herri baten… erreferentetzat hartzen zaituenean?

Tentuz eta ahalik eta modu zentzudunenean gestionatzen saiatzen naiz, arriskutsua delako, bai niretzat eta bai erreferentetzat zaituztenentzat, erreferenteak izatea beti delako arriskutsua. Zerbaitetan edo norbaitengan itsu-itsuan sinestea arriskutsua da, idealizazioak ez dira onak eta pentsamendu kritikoak aberasten gaitu, aldeko eta kontrako ezaugarriak aztertu eta ematen ditugun urratsak modu kontzientean emateak. Ni neu dena erlatibizatzen saiatzen naiz, zuhurra izaten, nahiz eta beti ez dudan lortzen eta batzuetan ez dut mezua nahi bezala helarazten, kontuz ibili beharra dago beti. Orokorrean, sozialki justuak iruditzen zaizkidan gauzak defendatu ditudala esango nuke, eta nire asmoa ez da inor erasotzea, nire pentsamenduarekin koherentea izatea baizik.

ZircoZine ekoiztetxeko produktoreetako bat zara. Zein da zuen filosofia?

Inguruko jendearekin ateratzen ditugu aurrera proiektuak, konfiantzazko jendearekin, Galiziako istorioak kontatzeko eta bertako talentua erakusteko asmoz. Horrez gain, normalean zirkuitu komertzialetik at dauden pelikulak dira eta horregatik handiagoa da ahalegina, beste produktora batzuekin elkarlanean aritzen gara, proiektu ausartagoei aukera emateko: Los fenómenos, 18 comidas, Crebinsky… Ekoiztetxe txikia gara eta gure helburua ez da negozioa egitea, film txiki eta pertsonalen aldeko apustua egitea baizik. Horrek inplikazio enpresarialetik harago joatea eskatzen du, ez direlako ekonomikoki pelikula errentagarriak, baina aldi berean egin beharreko pelikulak dira, kontatu beharreko istorioak.

Badirudi krisi garaian kultura izan ohi dela gaztigatuenetakoa, ez al da sektore estrategikoa?

Alde batetik ulertu dezaket herritarrak kontu garrantzitsuagoetan izatea burua, etxetik ez kaleratzean adibidez, baina egia da baita ere kulturaren industria oso industria indartsua dela, lanpostu asko mugitzen dituena eta hori ez da beti gardentasunez kontatzen. Familia ugari bizi da kulturatik, tartean zinematik, eta aintzat hartzeko sektorea izan behar luke. Gure kasuan, orain hasiko gara ikusten BEZaren igoerak nola eragingo dion aurretik jada oso gaizki zegoen Espainiako ekoizpen zinematografikoari. Produktorak ixten ari dira, BEZa igotzeko erabakiekin batera ez dagoelako beste aldeko politikarik, inbertitzaile pribatuak erakartzeko pizgarri fiskalak adibidez; ez dugu inongo babesik eta AEBetako industriak du distribuzioaren monopolioa.

Galiziarrak eta PP

“Ulertzen zaila da Galizia, baina beste edozein leku bezala; zuek ere [EAEn] zenbat urtez izan duzue EAJ gobernatzen? Nire ustez, Feijoó azkarra izan da hauteskundeak aurreratuta, Madrilgo Gobernuaren neurriek ez baitiote inongo mesederik egiten eta beste urtebeteko epean jarraitzaileak galdu ditzake. Alternativa Galega de Esquerdarekin ikusi da, Beirasek eserleku asko lortu ditu hilabete eta erdiko kanpainarekin eta alternatiba indartsua da Galiziarako. Badirudi galiziarrek DNAn daramatela PP, baina Beiras bezalako lider indartsua agertzen denean, aldaketarako nahia dagoela antzematen da, alternatiba badago, eta ziur naiz noizbait lortuko dugula”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Euskararen Egunean ‘Bizkarsoro’ filma “kontraprogramatzea” egotzi diote ETBri

ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


Eguneraketa berriak daude