Londres, 1952ko abendua. Hilaren lehen egunetan laino trinkoak hiria hartu zuen. Horrek ez zituen herritarrak kezkatu, ohikoa baitzen. Baina laino itxiak ezaugarri berezia zuen: hil egiten zuen.
Egun batzuk lehenago fronte hotz batek jo zuen Britainia Handia, eta hiriburuko biztanleak ohi baino ikatz gehiago erretzen hasi ziren etxeko goxotasuna atxikitzeko. Baina Bigarren Munduko Gerraren ondorioek gogor astindu zituzten herritar txirotuak. Hala, kalitate txarreko ikatz merkea erretzea beste aukerarik ez zuten. Ikatz hark sufre asko zuen eta ke lodi toxikoa botatzen zuen. Gainera, aire masa hotzak kea behera bultzatzen zuen, lurzorutik gertu burbuila modukoa eratuz. Biztanleek ikatza erre ahala, lainoa geroz eta ilunagoa, itxiagoa eta kirasdunagoa zen.
Lehen ageriko biktima garraioa izan zen, publikoa nahiz pribatua; sufre, artseniko, kadmio, nikel eta merkurio partikulek, besteak beste, ikuseremua asko murriztu zuten eta agintariek trafikoa –lur gainekoa behintzat– eteteko erabakia hartu behar izan zuten. Horrek ez zuen hiria geldiarazi, metroak martxan segitu baitzuen. Aire zabaleko kirol ekitaldiak ere bertan behera utzi zituzten hasieran, eta kea eraikinen barrualdean sartu ahala zine aretoak, antzokiak... ixten hasi ziren. Hala ere, izuak ez zituen Londresko biztanleak hartu: lainoa hiriaren ikurra zen ia, eta iritsi bezala joango zen.
Great Smog edo Laino Handiak bost egun iraun zuen, abenduaren 5etik 9ra. Handik egun gutxira osasun zerbitzuek bildutako datuak izutzeko modukoak ziren: 4.000 pertsona hilda ziren ordurako, gehienak haur txikiak edo aurrez arnasketa arazoak zituzten helduak, batez ere arnas aparatuko infekzioek –bronkopneumoniak eta bronkitis akutuak– eta arnasbideen buxadurak jota.
Hurrengo hilabeteetan beste 8.000 lagun hil ziren laino beltzaren ondorioz, eta 100.000 gaixotu. Laino Handiak kutsadura atmosferikoaren eztabaida piztu zuen, eta handik gutxira airearen kutsadura murrizten ahalegintzeko lehen araudiak jarri ziren indarrean.
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]